Astekaria

 Ihesi 

Trebiñoko Konderria. Arabako uharte ahaztua (I)

NAFARREN "GARAIPENA" ARABAN

Ibilbide honek Trebiñoren izena badarama ere, hasiera eta hein handi batean bidea bera Arabako hiriburuan zehar egingo dugu, nafar erresumak "Victoria" izenaz sortu zuen hirian, bilbotar eta donostiarren arteko lehiatik kanpo, modernizatu ahala bere izaera eta edertasuna gordetzen eta zabaltzen jakin izan duen Gasteizen alegia.

Irudia

Iosu Etxaniz


1795. alea
2001-02-11
alde 0    kontra 0

Ibilbidearen abiapuntua eta zerbitzugunea Gasteiz izango da, parke eta berdegunez jositako arabar hiriburua. Bertako historiaren agertarazle den alde zaharretik jira-biraka ibili eta gaur egungo erdigune neoklasikoaren inguruko parke ederrak bisitatu ostean, hiritik Madril-Logroño norabidean irtengo gara, Argantzun-La Puebla de Arganzon-era hurbilduko gaituen autobidea hartuz. Laister ezkerrean ikusiko duzuen Armentiako baseliza eta zelaien ondotik pasako gara. Kontutan izan bertaratzeko erarik gomendagarriena Gasteizko bihotzetik irtetzen den oinezko pasealeku zoragarria hartzea dela.

GASTEIZ (I)

Arabako eta 1980tik Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburu denak herrialde osoko populazioaren bi herenak biltzen ditu, baina beste hiriburu batzuk ez bezala, bere garapena eta handitzea planifikatua eta ordenatua izan da,eta ondorioz berdegunez beteriko oso hiri atsegina eta bizitza-kalitate handikoa. Bestalde, eta bitxikeria gisa, Arabako Lautadan kokatua egoteak Hego Euskal Herriko hiririk hotzena izatearen ospea ekarri dio, "Siberia-Gasteiz" ezizenak agerian jartzen duen moduan

Historia apur bat

Arabako Lautada kontrolpean izateko, 1181ean Gasteiz hiriskan Santxo VI Jakintsua Nafarroako Erregeak fundatua, Victoria izena hartu zuen. 1200ean Gaztelaren menpe geratzean, merkatal gune bihurtu zen, artisauen eta judutar komunitatearen laguntzarekin oparotasun garaiari hasiera emanez. XIII. mende honetan Erdi Aroko hiria altxatuko zen
XIV.ean beherakada etorriko da, Europako krisia eta nekazal noble eta hiriko biztanleen arteko liskarren ondorioz. Populazioa jaitsi eta nobleek gotorleku-jauregiak eraiki zituzten. XVIII. mendea arte Gasteizek ez zuen bizitako oparotasuna berreskuratuko, eta bitartean merkataritzaz arduratzen jarraitu zuen.
Frantsesek 1803-1813 artean okupatu zuten, eta I. Karlistadan ere okupatua izan zen. Azkenik, Bizkaia eta Gipuzkoaren kasuei jarraitu gabe, bertako industrializazioak XX. mendeko bigarren erdirarte itxoin behar izan zuen. Gaur egun, hiriburu izateak zerbitzu-gune garrantzitsu bihurtu du, tamaina txikiko industria ahaztu barik.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1794
 
azala1793

1795 zenbakia.
2001ko otsailaren 11a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia