Astekaria

 Artikuluak 

OSASUNA

PNEUMONIA ETA MENINGITISA

Ottawa eta Habanako unibertsitateetako adituek pneumonia eta meningitisaren aurkako txerto berri bat aurkitu dute, orain arte zeudenak baino dezente merkeagoa dena.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


1793. alea
2001-01-28
alde 0    kontra 0

Pneumonia eta meningitisa eragiten dituen Haemophilus influenza bakterioaren kontrako txerto berri bat aurkitu dute Ottawa (Kanada) eta Habanako (Kuba) unibertsitateetan batera egindako ikerketa luzeen ondorioz. Eta tratamendu berri honen ezaugarririk nabarmenena orain arte zeudenak baino dezentez merkeagoa izatea da.

Txerto berriaren asmatzaileetakoa izan den René Roy espezialista kanadarraren iritziz, baziren bakterio horren kontra eraginkorrak ziren txertoak, baina garapen-bidean dauden herrialdeetan erabiltzeko (eta horiexek dira horrelako txertoen premiarik gehien dutenak) garestiegiak gertatzen ziren, populazioa masiboki txertatu nahi izanez gero. OME erakundeak berak aitortu duen bezala, txerto horien prezio unitarioa 500 pezetan (20 libera) jar daiteke, bestelako gaitz batzuen kontra erabili ohi diren txertoen kasuan baino hiru aldiz garestiagoak gertatuz.

Horrela, eta hasieran arrazoi ekonomikoek bultzatuta gehienbat (ez ahaztu arazo horrek 2 milioi dolar amerikarreko kostua suposatzen zuela urtero-urtero Kuba bezalako herrialde batentzat), 1989. urtean abiatu zen ikerketa-lerro berri hark hamar urteren buruan bere fruituak eman ditu; eta "gaur egungo txertoa aurrekoa baino merkeagoa izateaz gain, ez da hain arriskutsua eta bere kalitatea kontrolatzea errazagoa da", René Roy-ren hitzetan. Gainera, bi unibertsitateek beren autore eskubideei uko egiteko akordioa sinatu dute, txertoa helburu humanitarioekin erabiliko denean, Hirugarren Munduko epidemia baten kasuan, adibidez.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1792
 
azala1791

1793 zenbakia.
2001ko urtarrilaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia