NEKAZARITZA ETA ELIKAGAIAK
Behi eroen gaitzak asaldatua dauka gure elikagaigintza. Alta, entzefalopatia espongi-formearen gaitza ez da gauza berria. Gaitz honek mendeak daramatza geure artean. Lehen sektoreak etengabeko bilakaera eta birmoldaketa bizi izan zituen amaitu berri den mendearen erdialdean. Gaitzak gizarte eta kulturen egoeraren isla dira eta elikatzeko modua gure osasunaren ezaugarri behinena. II. Mundu Gerraren ostean ezarritako nekazaritza politika baten ondorioak ari gara jasotzen orain. Nekazaritza ekoizpen moduak aldatuz doazen neurrian gizartearen ohiturak ere aldatuz doaz. Ekoizpen berriek arras aldatu dituzte pertsonen elikatzeko moduak. Mahainguru honetan bilduriko gogoetek nekazaritza munduko arazoak hobekiago ulertzen lagun gaitzakete.
Mahaingurua abiatzeko etxeko nekazaritza eta nekazaritza industriala ereduak abiapuntutzat hartuko ditugu. Solaskideek bi ekoizpen molde hauei buruz duzuen iritzia ezagutu nahi dugu, bakoitzak nola bizi izan duen nekazaritza industrialaren eta etxekoaren bilakaera azaltzea alegia.
AGUXTIN ERROTABEHERE.
Ez zait iruditzen industriala gaitz guztien sortzailea denik. Adibidez, industriako lorerik ederrena -metaforikoki ari naiz- automobilgintza da. Egun, autoak hamaika hildako eta kutsadura franko eragiten ditu. Hala eta guztiz ere, ezin daiteke erran autoak erabat baztergarriak eta kaltegarriak direnik.
Laborantza industrialera etorriz, 1960ko urteetan abiatu zelarik -Frantzian bederen- elikagaiak eskas zirela kontuan hartu behar dugu, eta elikagaien eskasia zela-eta ekoizpena emendatu behar izan zela. Hartara, ezinbestez industrializatu zen laborantza. Bi fenomeno kontuan hartu behar dira.
Bat: Munduko Gerra Handiaren ondoan jendea hiritartu zen, nekazari asko hiri handietara joan zen, hiriak hazi eta urbanizatu ziren. Bi: emazteak lanean hasi ziren etxetik kanpo. Horren eraginez, elikatzeko moldeak erabat aldatu ziren eta egun etxetik kanpo usu jaten da. Etxean ere elikagai sofistikatuak apailatzen dira. Ondorioz, egungo eskaerari buru egiteko, nekazaritza gero eta gehiago industrializatu da, eta horren kariz, Frantziako nekazaritza ordezkatu duten legeak ezarri ere bai. Hauen helburua, kalitate eta prezio finko batez, elikagaiak etengabe ekoiztea izan da. Ildo horretatik laborantza mekanizatu, industrializatu da eta etxaldeetan pestizidak edota ongailuak sartu dira, bestalde. Honek guztiak gauza onekin batera txarrak ere ekarri ditu; elikagaiak osasuntsuki ongi kontrolatuak nola gaizki kontrolatuak. Ororen buru, ez zait iruditzen nekazaritza industriala salatu behar denik. Automobilgintza bezala, laborantza ere gehiago kontrolatu behar dela? Jakina.
ARŅO CACHENAUT.
JUAN MANUEL INTXAURRANDIETA.
Bien bitartean, instituzioen estrategia dago, guztiz funtsezkoa. Europan diru pila ari dira gastatzen nekazaritzan, nik baina, ez dut ulertzen laguntza horiek nola banatzen diren horren gaizki, nola ez den zentzuzko laborantza iraunkorrago baten aldeko plangintza sendo bat egiten. Lehiakortasuna gailendu da guztiz eta nekazaritza lehiatzeko duen gaitasunaren arabera neurtzen da. Baserritarrek ustiapen gero eta handiagoak izan behar dituzte lehiakorrak izateko, eta tamalez, baserritar handiak bihurtu ahala, industrializazio bidean sarrerazten dituzte.
JEAN PIERRE GOITI.
ENRIKE GISASOLA.
Zuen ustez merkatuaren logika gailendu da. Nekazaritza iraunkorra edo zentzuzko honetatik ba al dago merkatu logika honi aurre egiteko ahalmenik?
A.ERROTABEHERE.
J.p. goiti. Gure bizimoldea hartzen badugu Ipar Euskal Herrian, euskalduna zinez atxikia da bere eskualdeari eta etxeari. Hori lehen puntu bat da. Bigarrena, berriz, araubideak. Araubideak instituzioek eta politikoek ezarri behar dituzte, baina lurraren eta pertsonen arteko lotura kontuan hartuz. Lotura hau ez bada kontuan hartzen araubide horiek ez dira aplikatzen ahal. Euskal Herrian Europako araubide horiek ikusten hasiak gara jada. Alta, guk gure bizimoldea behar dugu segitu, bizimolde horrek salbatuko baititu gure laborantza eta ingurumenak. Gauza modernoak ere behar ditugu ekarri.
Laborari gazteen bizimoldea nolakoa den ikusirik, ohartzen gara laborariak ez direla beste lanetan ari diren beste gazteen ezberdinak, edo ez dira izan behar, bederen, zinemara edo oporretara ere joan daitezen. Horretan dago erronka, laborantza nahi badugu "salbatu" -hitz sobera handia da, naski- gure lurraldearen ekoizpenak sustatu behar ditugu. Gizakia eta lurraren arteko lotura da oinarria.
E.GISASOLA
A. CACHENAUT
Guhaurek egin azterketa baten arabera, laborantzako produkzio postu batek 25 libera (625 pta) ematen du oreneko. Transformazioko postuak 85 libera (2.125 pta). Beraz, ez baduzu etxaldea gurasoengandik ukan, aitzina egiteko ekoizpena baitezpada transformatu behar duzu.
J.M. INTXAURRANDIETA
Nafarroan, etxean gazta egiten duten 60 bat artaldeen jabeak daude. Batez beste, etxetik beretik 3.000 kilo gazta saltzen dizkiote zuzenean kontsumitzaileari; kontsumitzailea ustiapenetara joaten da bila. Hori ez da ezer berria, baina mantetzen den zerbait da. Zergatik ez dira horrelako gehiago bultzatzen? Aitzitik, Nafarroan bi ustiapen berri zabaldu ziren eta biak itxi dituzte. Oso ondo saltzen zuten. Zoritxarrez, honelako produkzio ekimenetarako ez dago inolako laguntzarik. Hegoaldeko gainontzeko eskualdeetan antzera gertatzen dela uste dut. Administrazioak, oro har, beldur izugarria dio kontsumorako ustiapen txikiak eta sakabanatuak bultzatzeari oso zaila delako horiek kontrolatzen. Izugarrizko aberastasuna dago hauetan mozkinaren kalitatearen aldetik, baina administrazioak homogeneotasuna behar du edo hori bilatzen du. Nafarroako kasuan, administrazioa askoz gusturago egongo litzateke gazta horiek guztiak leku bakarrean egingo balira. Hartara, industria kontrolatua, arazoak askoz errazago kontrolatuko lituzke.
Nafarroan 60 bat artalde izanik ere, azkeneko moda da Roquefort-etik Lacon ardia ekartzea eta 2.000 ardiz eginiko esplotazioak eraikitzea. Pentsu lantegien ondoan eraiki, lurrarik gabe, bertako ardirik gabe, bertako sistema kontuan hartu gabe, esne pila ekoiztuz eta gero gazta hori tradizionala balitz bezala salduz. Zentzu honetan, nekazari bat nekazaritzatik bizi izatea ondo dagoela pentsatzen dut, baina lan molde batzuk ez dira nekazaritza iraunkorrarren eredukoak inola ere.
A.ERROTABEHERE.
A. CACHENAUT
Ordea, zaldareak egin ahala merke erosi behar dira, ororen buru esnea egin ahala merke izan dadin. Logika hau gero eta indartsuagoa da, eta kasu eman behar dugu. Sistemaren logika hau ez da finitua. Gainera, genetika mailan badago landareen transformazioa egitea, antibiotiko eta sendagailuen bidez. Zientifikoki ez dakigu zer den ere, baina geroari begira biziki kaltekorra izan daiteke. Ekoizpen molde honek bide egin du eta kontsumitzailea, hein batean bederen, iratzarri dela irudi du. Egoerak horrela segitzen badu, eta kontsumitzaileak laborantza industrialak izaten ahal dituen kalteak beraientzako ere kaltekorrak direla ohartzen badira, gauza ona izanen da. Kontsumiltzaileak dira gakoa hori geldiarazteko.
Etxeko mozkinak lantzen ditugunok kontsumitzaileen aldetik interesa kausitu dugu, badago nahikaria. Alta, kontsumitzaileek jakin behar dute elikagaien balioak orain baino leku gehiago hartu behar duela bere gastuetan, automobilaren edo beste tresnen kaltetan, kasu. Maleruski, kontsumitzaileek garantia duten elikagaiak nahi dituzte, baina prezio berean, eta hori zaila da.
Abereei ematen zaizkien elikagaiez arituko gara jarraian. Dirudienez, behiek pairatzen duten entzefalopatia espongiformearen gaitza berauek elikatzeko erabilitako haragi-irinen ondorio da. Zeintzuk dira egoera tamalgarri honetara iritsi izanaren arrazoiak. Norena da errua?
A.ERROTABEHERE.
E.GISASOLA
Garai batean Europako gure ordezkari politikoek akordio politiko batzuk sinatu zituzten eta konpromiso batzuk hartu ere bai, Europak zekalearen alde egingo zuela erabaki zuen, bihia, alekien edota zerealearen alde. Proteinak -leguminosak edo nitrogeno finkatzaileak- amerikarren esku geratu ziren, berriz. Orduan, guk eskumen edo aukera hori utzi genuen, eta ez dakit zer jaso genuen akordio haren ondoren. Egungo arazoa akordio horren ondorioak dira. Hau da, egun ez dugu proteina nahiko ekoizten gure abereak elikatzeko eta proteina hori erosi behar dugu, soja batez ere. Hona gaitza: merkeagoa da lehenagotik dagoena transformatzea erostea baino, dagoen proteina eraldatu eta gure aberei berriro ematea errazagoa da. Industria eta merkatuaren logikari jarraiki, ez dugu kanpoko soja erosten garestia delako. Gure abere zaharrak eraldatu ostean -behikia edo ardikia- gure abereak elikatzeko erabiltzen ditugu. Errua ez dakit norena den zehazki, baina ardura -neurri batean behintzat- akordio hura sinatu zutenena dela esango nuke.
E. ERROTABEHERE.
E.GISASOLA
A.ERROTABEHERE.
E.GISASOLA
J.M. INTXAURRANDIETA
A.ERROTABEHERE.
Osasuna aipatu duzue. Egungo gizartean eritasunei aurre egiteko prebentzioa jotzen da beharrezkotzat. Zein da komunikabideen zeregina zentzu honetan? Kontsumitzaileak ongi informatuak al daude?
J.M. INTXAURRANDIETA
J.P. GOITI.
Izan ere, eritasun honen ondorioz Frantzian izan diren hilak zinez gutxi dira, ezagutuak bederen. Hego Euskal Herrian edo Espainian bat ere ez. Komunikabideek sortu psikosi bat zabaldu da. Afera eta eritasuna aztertu behar da, segurki. Baina informatzeko moldea ere aldatu behar da. Egun, laborariak eta behi hazleak partikularzki, lan eta lan ari dira, berriz ere konfiantzaren biltzeko. Alta, zinez gauza zaila da.
A. CACHENAUT
Arestian laborantza iraunkorran ari diren laborari taldeak aipatu ditugu. Bretainia eskualdean, kasu, urtean 10.000 pinta esne emaiten zuten behiak utzi dituzte eta 6.000-7.000 pinta esne ematen duten behiak hazten dituzte. Belarrez bazkatzen dituzte, ahalik eta irina eta zaldare gutxiena emanez, kasik batere. Laborari horiek, ororen buru, hirutarik bat gutxiago produzituz, ekonomikoki etxaldea hobekiago kudeatzen direla ohartu dira, eta kalitate mailan ere, normalki, hobekiago ere ari direla.
Baina, etxalde horiek, merkatal interesetatik begiraturik ez dira ongi ikusiak, ez baitute aberentzako honenbeste elikagai erosten, ezta hainbeste ongailurik ere. Sistemak eta gobernuek ez dute laborantza iraunkor hori begi onez ikusten, eta ez dute sistema bultzatzen. Hasteko laborantza molde horrek ez du salerosketa martxarazten. Alta, bada, sistema hau hedabideek eta prentsak agertu beharko lukete, eta jendea edota kontsumitzaileen begiak irekiarazi. Hots, elikagai sanoak ekoizteko laborariei bitartekoak eta laguntzak eman behar zaizkie bere lanean sanoki ari izan daitezen. Hortakotz, kontsumitzaileak kalitatezko gaiak erosi nahi baditu gehiago pagatu behar du. Nahiz eta ez da arras horrela ere, eta dirua hobekiago partikatua balitz kalitatezko gauzak ere prezio hobeago batean egongo lirateke, diru publikoa beste gisa batez partikatuz gero, erran nahi dut. Azterketa bat egitea merezi luke, jakiteko ea diru bera inbertituz, kontsumitzaileak kalitatezko elikagaiak karioago pagatu behar dituenentz.
E.GISASOLA
Bestalde, mahainguru hau bera foro edo mintegi bat da. Mintegien bidez, adibidez, jendeari eta kontsumitzaileei zentzuzko edo bidezko kontsumo arrazional eta iraunkor bat erakutsi behar zaie. Laborariok ez dugu nahiko fororik -Larrun hau, adibidez- hausnartzeko, berriaren titularrean ez gelditzeko. Eta, tamalez, hola da. Ez gara, gaia sakonetik aztertuta, jendearengana heltzen. Hau bezalako bitarteko edo bestelako mintegi gehiago beharko genuke jendearengana heltzeko eta esateko nekazaritzan lobby batzuk daudela. Saltoki-gune izugarri handiak dira, hor kultura bat dago eta ez gara mundu horretara heltzen. Lobby horiek hedabideen parte dira, jakina.
A.ERROTABEHERE.
J.P. GOITI.
Instituzioen zeregina landuko dugu segidan. Nekazaritza industriala eta iraunkorraren egoera ikusi ondoren, baieztatu daiteke Euskal Herriko nekazaritza Europako Batasuneko politikaren menpe dagoela?
A.ERROTABEHERE.
Eraikitzen ari den Europa multinazionaleen irizpideen menpe dago orduan.
A. CACHENAUT
J.P. GOITI.
Ekonomia eta informazioa bakar batzuen esku badaude eta politikoak hauen menpe, demokraziarik ez dago.
E.GISASOLA
Esaterako, arto transgenikoaren gaiari helduz, hor badago teknologia bat, teknozientzia aplikatu bat, erabat subentzionatua garatzen dena, multinazional batzuen diruarekin garatu den zientzia bat. EEBBetan sekulako arrakasta ukan du. Europan une batez egin zen horren aldeko aldarrikapen bat, gero gelditu zen. Zergatik? Erantzun sozial bat dagoelako: "hori ez! Kontuz, prebentzioa!", dioena. Auzi honen inguruan moratoria edo luzamendu bat dago. Europak osagai sozial azkarra izanda ere, baliteke interes komertzial handiak izatea eta lobbyen eta EEBBen indarra dela-medio politikoek hartu zuten bost urteko moratoria hori zalantzan jartzea eta arto transgenikoaren bidea irekitzea.
Globalizazioaren kontu honekin ikusten da
-edo nik oso garbi ikusten dut behintzat- sozialismoak edota komunismoak erreferente politikoa izaten jarraitzen duten arren, sistema hauek kapitalismoaren alternatiba bezala porrot egin dutela. Gauzak horrela, non dago kapitalismo sistema horren aurrean erresistentzia gehiago, non oztopo gehiago nekazaritza sistema globalean ez sartzeko? Hain zuzen ere nekazaritzak edo nekazariek indar edo pisu gehiago duten lekuetan: Nekazaritzan sortzen da erresistentzia gaur egun, herri indigenetan, Indiako nekazari txikietan. Argigarria da, Frantziako Alderdi Komunista apal dago eta Espainiakoa erabat jota. Frantziako laborariek indarra daukate sindikalgintzan, Espainiako Estatuan ez horrenbeste. Bi estatuetan badago globalizazioari nolabaiteko erresistentzia, eta erresistentzia hori nekazaritzaren inguruan ematen da.
Komunismoak porrot egin ondoren sektore kontserbadoreetan erresistentzia gelditu dela? Horrek paradogikoa dirudi, ezta?
A.ERROTABEHERE.
E.GISASOLA
J.M. INTXAURRANDIETA
Lehena, une honetan -nahiz subentzioak ustiapen handietara joaten diren eta ez dauden batere ondo banatuta- nekazaritzarako ideia aurrerakoienak Europatik datozkigu. Trafikoaren adibidea, berriz ere: Holandan bizikletaz ibiltzea gauza aurrerakoia bezala ikusita dago. Gurean, ordea, bizikletaz dabil automobila ez duena. Beharbada, Holandan mutur bateraino iritsi dira eta bueltan datoz jada. Bada, agian, orain guri ere buelta hori egiten hastea tokatzen zaigu, eta ez da txarra, ezta? Zeren eta hemengo politikoei -Nafarroako politikoei, behintzat- utziko balitzaie diru publikoa guztiz libre bertako politika egiteko, auskalo noraino irits gintezkeen industrializazio mailan edota transgenikoen mailan. Gure artean, oraindik ere bizikleta gure aitona-amonen tresna bezala ikusia dago.
Bigarren puntua, GATTen akordioak ekarri behar digun markoa da. Merkatu ireki horrekin ez nago batere ados, herrialde bakoitzak ekoiztu behar du bere janaria. EEBBetako herritar batekin egon naiz orain gutxi eta hori ez dute ulertzen. Guztiz haserre zegoen Europako politikarekin ezin dituztelako beren ekoizpen guztiak hemen saldu. Nik hauxe esan nion: "Barkatu, baina herrialde bakoitzak kontsumitzen dituen gaiak ahalik eta hurbilen ekoiztu behar dira, ezta?". Badirudi merkatua GATTen akordioaren arabera eraiki behar dela, ezin delako nekazaritzako produkzio handia subentzionatu; orain arteko produkzio bera, alegia. Aldi berean, badirudi ere, Europak bere nekazaritza mantendu nahi duela bere lurraldean, eta horretarako diru laguntza guztiak ingurugiroaren arlotik ahalbidetzeko asmoa duela, multifuntzionalitateen eremuetatik, eta abar. Hori egia bada, ez dago hain gaizki. Egiten bada, eta hor dago koska, aurrerapausoa litzateke. Kontu da, beti bezala, lobbyak eta multinazionalek lortuko dutela guzti honi buelta ematea. Nekazaritza bideratzeko eta zuzentzeko modu hau beraien interesen alde eramatea, alegia.
J.P. GOITI. Hari beretik segitzeko, Frantzian badago lege berri bat, laborantzaren orientabideak arautzen dituena, besteak beste, Estatuaren eta laborariaren arteko kontratu bat (Lurraldeen Ustiapenerako Akordioa) arautzen du. Berean diru laguntzak finkatuak daude, baina baditu funtsezko beste bi oinarri ere. Lehenbizikoa etxearen ekonomiari atxikia da eta bestea ingurugiroari. Iparraldea non gelditzen da akordio horretan, ordea? Parisko Nekazal Ministerioarentzat Ipar Euskal Herriko laborantza gibelen dagoen laborantza da, zinez gibel. Ministerioaren ustez, laborari euskaldunok laborantzari buruz dugun ikusmoldeak ez du fitsik balio. Alta, lege horrek dioenaren arabera, Ipar Euskal Herriko laborantza zinez aitzina dela uste dugu guk laborariok, bai laborantzari buruz bai gure ingurugiroari buruz ditugun ikusmoldeengatik.
A.ERROTABEHERE.
A. CACHENAUT
A.ERROTABEHERE.
J.P. GOITI.
A. CACHENAUT
A.ERROTABEHERE.
A. CACHENAUT
A.ERROTABEHERE.
E.GISASOLA
J.M. INTXAURRANDIETA
Esaterako. Zer dago Nafarroan etorkizunean? Urtegia egitea. Datozen urtetarako, urteko aurrekontutik 7.000 milioi pezeta iragarrita daude urtegia egiteko. Nafarroaren hegoaldeari begi eginiko proiektua da. Mendialdera begiratua ekologia zainduko dute gehienbat. Gure lantokian 80 langile gara. Gutako bat laborantza ekologikoa egiten duten laborariak laguntzen eta beren lanak ikertzen aritu da orain gutxi arte. Lanpostu hori kendu dute, ordea. Ordutik gure enpresan ez dago horretaz arduratzen den inor. Alderantziz, Nafarroara behiak jaisteko errobotak ekarri dituzte. Estatuan lau ustiapen daude errobotekin lanean, eta hiru Nafarroan dira.
A. CACHENAUT
A.ERROTABEHERE.
A. CACHENAUT
A.ERROTABEHERE.
J.P. GOITI.
E.GISASOLA
A. CACHENAUT
A.ERROTABEHERE.
Aguxtin Errotabehere
EITBko kazetaria
Ogibidez kazetaria bada ere -EITBko Baionako berriemailea-, bertatik bertara ezagutzen du Iparrraldeko laborantza mundua, baita Hegoaldekoa ere. Duela 54 urte Baigorrin sortua da Aguxtin. Errotabeheretarrek Iparla mendiaren magalean dute sortetxea. Nekazaritzan ikasia, Hazparneko laborantza eskolan irakasle izan zen, Donapaleuko Lur Berri kooperatiban 10 urtez egin zuen lan gero, abelzaintzan, elikagintzan eta pentsuetan: haragi-irin saltzailea zen, bere hitzetan.
Enrike Gisasola
EHNEko kidea eta baserritarra
Eibarko Zozola baserrikoa. Baserria ez zuen aita-amengandik jaso aiton-amonengandik baizik. Gisasolatarrak maizterrak izaki, orain 10 urte erosi zuten baserria. Lehengo nekazaritza eredu harturik, ekologikoa garatu nahi du Enrikek. Amona, eta bi anaia bizi dira baserrian. 310 ardi, 10 behi, baratza eta ogia egiten dute, ogi biologikoa. EHNEko Gipuzkoako Batzordeko kidea da, Deba eskualdeko ordezkaria. Biologian lizentziatua da, baina baserritartzat du bere burua.
Jean Pierre Goiti
Laborantza Ganberako lehendakariordea
Izpuran sortua orain 40 urte. Laboraria da. Duela 13 urte hartu zuen gurasoen etxaldea. Behi gorriak hazten zituzten eta Jean Pierrek mahastiak landatu zituen. Paueko Laborantza Ganberako lehendakariordea da. Marcel Cazalek -37 urtez lehendakari- bere kargua utziko duenez, Goitik haren lekua bete lezake. Askok pentsatu du hautagai aproposa dela. Ipar Euskal Herriko lehendakaria izatea gauza handia liteke. Alta, berak dioenez, hautua etnikoa litzateke, euskaldunegia.
Arņo Cachenaut
ELBko kidea eta laboraria
Irisarrin sortua laborari etxe tipi batean, orain 53 urte. Hiru haurride ziren eta hiruek laborantzan nahi zuten ari izan. Aita-amek alaba etxean gelditzea deliberatu zuten. Arņok 20 urte zituela erabaki zuen laborantzan arituko zela. Beste anaiak ere bide bera hautatu zuen. Bankuari kreditua eskatu, edo Arņok dioen bezala, bankuak jarri zien etxalde bat, eta Bastidan plantatu ziren duela 26 urte. Ardi gasna ekoizten du emazte eta bi alabekin batera. ELBren sortzaileetariko bat da.
Juan Manuel Intxaurrandieta
Nafarroako ITGko teknikaria
Lezon sortua duela 42 urte. Etxaurin bizi da; Iruņetik 15 kilometrora. Nafarroako ITGko (Institutos Tecnicos de Gestiķn) teknikaria da. ITGk Nafarroako Gobernuaren zuzendaritzapean dihardu nekazaritza, abeltzaintza eta mahastigintzan. Juanmak abeltzaintza eremuan dihardu. Donostiako EUTGn ekonomia ikasi zuen. Ekonomia gustuko ez, eta gustuko ogibidea aurkitu zuen baserritarren artean. Aholku tekniko eta ekonomikoak eman dizkie azken 20 urteetan. Etxean baratzea lantzen du.
Behi eroen gaitzak sortu duen eztanda izugarria izan da Europa eta Euskadiko okela sektorearentzat, bai ekoizle bai kontsumitzaileentzat.
Okela ekoizleoi behi eroen gaitzak bi gauza erakutsi dizkigu; lehen lehenik, gure haziendaren elikadura zein garrantzitsua den bai animalientzat baina baita ere, geure kontsumitzaileentzat, eta bestetik, oso nabarmen geratu da komunikabideen indarra eta kontsumitzaileen mugimenduek duten itzala.
Aurrez nioen bezala, gure animaliei ematen diegun jana oso garrantzitsua da eta orain arte eraman den politikak, politikaren zentzu zabalari helduz, nekazaritzako lan ildoak eta kontsumitzaileen jokabideak tartean direlarik, asko eta merke ekoiztea bultzatu bagaitu ere, horixe baitzen elikadurari garrantzi txikia ematen zion kontsumitzaileak exijitzen zuena, argi dago, gaur egun, baserritarrontzat ez dela nahikoa behiak nolahala gizentzea eta gero, beste ezer egin gabe akabatzea, kontsumitzaileek behia ondo eta naturalki gizendu den ziurtagiri eta bermeak exijitzen bait dizkigute eta honen aurrean, aitortu beharrean gaude, labela bezalako tresnek sekulako balioa dutela, kontsumitzaileei konfidantza ematerakoan behintzat.
Lehen nioen bezala, okelaren inguruko krisialdiak azaldu digu, lehen oilaskoekin eta beste hainbat ekoizpenekin gertatutakoaren antzera, komunikabideen indarra eta komunikabideen iritziak kontsumitzaileengan duen eragina.
Komunikabideak, neure ustez, arduragabekeri izugarriz tratatu dute behi eroen gaitza, osasun gaiak herritarrentzat duen garrantziaz baliatuz beren audientziak eta salmentak gehitzeko eta sarritan, ikusi eta entzun dugu, oinarri zientifiko haundirik gabeko aipamenak eta kasu isolatu eta pertsonalak generalizatuz populazioarengan sekulako beldurra eta kezka sortuz, erreparatu gabe ere, berri dizdiratsu eta deigarri horiek, bai kontsumitzaile arruntarengan bai ekoizleengan duen eragin tamalgarria.
Bestetik, behi eroen gaitzak ere, argi eta garbi plazaratu du, kontsumitzaileen joku bikoitza, alde batetik, urte osoan soil-soilik prezioan oinarrituz erosketak eginaz eta bestetik, horrelako krisialdiak sortutakoan, punta batetik bestera pasaz, okela ez kontsumitzera helduz.
Egoera lasaia denean eta elikadura inguruko inongo krisialdirik ez denean, kontsumitzaileak lasai asko egiten du bere erosketa, okelaren kalitatean, jatorrian eta animalien elikaduran batere erreparatu gabe, azken batean, elikadura aurretik beste lehentasun mota duelako (bidaiak, arropa, aisialdia, etabar) eta maiz entzuten dugun bezala "denetarako ez da iristen".
Aldiz, elikagaien inguruan krisialdia sortu eta komunikabideetan berri deigarriak ugaritzen hasten direnean, kontsumitzailea berehala beldurtzen da eta bere kontsumoa beste produktu batzutara bideratzen du, ohartu gabe, jarrera honekin bere lanak ondo egiten dituen baserritarra kaltetzen ari dela eta hain zuzen ere, okela kontsumitzeko unerik egokiena kontrolak indartzen diren krisialdi uneok direla.
Elikagaien kalitatea eta segurtasuna dira etorkizunerako zutabeak, bai baserritar ekoizlearentzat bai herritar kontsumitzailearentzat, eta azken hau, ohitu beharrean dago, nahiz etxean nahiz etxetik kanpo jaten duenean kalitatea eskatzen baina beti ere, kalitatea eta segurtasuna bermatzen dien zigiluak, ziurtagiri eta markak exijituz. Prebentzio lan moduan bada ere!
Elikaduraren segurtasunak baserritarrari bere lana arretaz eta zentzuz egitea eskatzen dio eta kontsumitzaileari aldiz, lasaitu behar ez den tentsio puntua, hori izango baita bere elikaduaren segurtasunarekiko duen kezkaren frogarik garbiena.
Egun zaila da, zinez, behi eroen gaitzaz, B.S.E.z, iritzirik plazaratzea. Hainbeste hitz entzuten eta idazki argitaratzen den garai honetan, gai gastatua dirudi. Gainera, guzti horrek ez du lagundu arazoa bere lekuan kokatzen.
Argi dagoena Europar Batasuneko arduradunen porrota eta erantzunkizunik eza da. Izan ere, Estatu Kide bakoitzak bere interes ekonomiko propioa besterik ez du defendatu orain arte.
Lehenik eta behin, aintzat hartu behar dugu B.S.E.rena gai zaharra dela. 1985ean jakinarazi zen Ingalaterran. Gaur egunera arte jada 185.000 behi hil dira gaitzak jota. Europar Batasunean legeak eta dekretuak besterik ez dira ezarri. Neurri zehatzak agintzen direnean, ordea, indarrean jarri ezinean gabiltza.
Gauza bat bada ziurra: abereendako elikagaiek eragin dute B.S.E.ren hedapena gaurko neurrira arte. Galdera aunitz, ordea, erantzun zain daude. Izan ere, beste enzefalopatia batzuk aitzinetik ezagutzen genituen arren, duela gutxira arte ez genekien prionak zirenik horiek sortarazten zituztenak. Guk luzaroko garapena duten birusak zirela ikasiak gara.
Kezkaturik egonik, nolabait ere poztekoa litzateke guzti honek produkzio arauak gaur egungo nekazal mundura egokituko balitu. Bestalde, komunikabideek albisteak aurkezten dituzten modua dela-eta, beldur naiz ez ote den kaleko jendearengan baserrikoen aurkako erizpena zabaltzen ari.
Baserritarrek ez dute inolako errurik afera honetan. Begira diezaiogun une batez sektoreak pairatzen duen une latz honi, eta gehitu diezaiogun aspaldian jasaten duen errekonbertsio itzela. Horren ondorio zuzena dugu gero eta ganaduzale gutxiago eta zaharragoak izatea.
Kontsumoaren joerak baldintzatuta, baserritarra kaleko gizarteari begira dago egun. Ganaduzale elkarteak egiten dira, abelkuntza hobetzeko azpiegitura berriak eta teknologia berria baserrietan sartzen da. Eta guzti hori ordaindu egin behar da. Gainera, saltzeko prezioak merkeak dira eta KPI abereen elikagaietan bakarrik igotzen dela ematen du. Guzti horrek ekoizpenaren zurrunbilora garamatza.
Kontuan izan behar dugu behitegi berri batek suposatzen duen inbertsioa: azpiegiturak, esne kuota, behiak... Edozein enpresak ez du baserri berrien aktiborik. Kaleko bizimodua aldatzen ez den neurrian baserriak egokitu beharko du bere burua eta enpresa gisa etekinak lortzera jo. Horra errealitatea.
Ezin dugu ahaztu berrikuntza guzti hauek sektore deskapitalizatu batek egin behar dituela eta, beraz, kanpo finantziazioa ezinbestekoa duela. Egoera honetan diru laguntzak ez dira aski izaten. Bestalde, kostuak ttipitu behar dira, izan ere, kostuaren %50-65 da janariarena gaurko abelkuntzan.
Egoera honetan, denak gabiltza argudio bila gure irizpideak baieztatzeko. Esaterako, aunitz entzuten da B.S.E.ren gaitza intentsifikazioaren ondorio dela. Gaurko produkzio mota guztiekin ados ez egon arren, nekez bereiz dezakegu egungo produkzio modua eta gizarteak eskatzen duena.
Zentzu honetan, gogora datorkit duela urte batzuk lagun batek esandakoa: "Nik janari kontuetan bakarrik aurreztu dezaket". Orduantxe opor bidaia zuen antolatuta. Nik erantzun nion hobe zuela, hain zuzen ere, bidaia ez egitea aurrerantzean. Hark ezetz, bidaia sakratua zela. Gaur egun ongi jatea eta edatea gaizki ikusia dago; bizioa da. Jende aunitzek ez daki zein den jakien benetako gustua. Aski da okelak kolore zuria izatea, fruituak dizdiratsu aurkeztea, arraultzeek gorringo gorria ukaitea... Zertan gabiltza gure eskualdean bertan ur litro batek esne litro batek baino gehiago balio duenean? Ezin dugu ahantzi duela urte gutxi arte, hamar-hamabi bat, zenbait hiltegik aratze dopatuak eskatzen zituztela, eta abeltzainei erakusten zieten dopatzeko modua.
Bestetik, garbi dago ekonomiaren globalizazioak bihurtu duela B.S.E. hain arriskutsu eta hedagarri. Enpresak gero eta haundiagoak dira absorzio, fusio eta itunen bitartez, etekinek ez dute mugarik. Eritasun hau bezalako hutsak danok pairatzen ditugu globalizazio ekonomikoari esker.
Duela hogei bat urte Danimarkara egindako bidaia batean, bertan esne eraldaketarako zenbat enpresa ote zeuden galdetu nuen: "Gehiegi!" Erantzun zidaten. Bi besterik ez ziren ordea.
B.S.E. azterketak sistematikoki eginen diren arte, ezin asmatuko dugu zer gerta daitekeen. Hemengo baserriak haundiak ez direnez, beste herrialde batzuetatik ekarri behar izan ditugu abere aunitz. Zaldare edo pentsu enpresak, ordea, ez dira, Euskal Herrian, Europako beste herrialdeetan dauden bezain haundiak eta, pentsatzekoa da, arrisku nagusitik at gaudela.
Europar Batasunak indarrean jarri berri dituen neurriek urte beteren buruan esanen digute B.S.E.k gurean izan dezakeen eragina zenbaterainokoa den. Anartean, ez dirudi baliabide guztiak ekinean jarri direnik; izan ere, gardentasuna ez da bermatzen. Esaterako, abereen munduan gabiltzanok oraindik ez dakigu kabalendako (aziendendako) jaki prestatuen elikagaiak zehazki zeintzu diren. Zaldareek (pentsuek) zenbat proteina, fibra eta koipe duten adierazten zaigu, baina sekula ez zein osagairen bitartez. Baserritar guztiek jakin izan balute bere abereendako pentsuetan proteina goratzeko haragi irina erabiltzen zela, askok, osagai hori legezkoa izan arren, ez zuten erabiliko. Ziur!
Gizartearen helburua honakoa beharko luke: oraingo produkzio modua ingurumenarekin eta ganaduzaleenganako errespetuarekin orekatzea.
Gaizki deitutako behi eroen krisia modu nabarmen batez eragiten ari da sektore honetan. Euskadin izandako galerak 2.000 miloi pezeta inguruan taxutu dira egun arte, salmentak % 60 jaitsi direlarik. Hau guztia, kontuan hartu gabe behien barruki gorriak nahiz zurien erabateko baliogutxitzea.
Krisi honek modu ezberdin batez jo du sektoreko eragileengan. Berme handiko harategiek beren salmentak areagotu dituzten bitartean beste batzuek bere diru-sarrerak gutxituak ikusi dituzte modu narbarmen batez. Bigarren hauek, Pasaiako badia edo Nerbioiaren ezkerraldea bezalako eskualde ekonomikoki deprimituetan kokatuak daude. Beraietan, herritarrek erosteko duten ahalmena apalagoa da eta eragileek salneurri eskuragarriagoak -behi-hazienda zaharrak- eskaintzen dituzte, nahiz hauek osasunaren ikuspegitik besteak bezain seguruak izan.
Beste kontu bat da, kaleetan edo udal merkatuetan dauden harategien arteko diferentzia. Lehenbizikoetan, salgai dauden behi okela oilasko, txerri, arkume edo ahate haragiek ordezkatuak izan diren bitartean, bigarrenetan -udal araudi zorrotza dela medio- administrazioak baimentzen duen haragi mota eskaintzen da soilik.
Kontsumitzaileen konfiantza irabazi aldera, azken hilabeteetan hartu izan diren sanitateko neurriekin kezkatzeko inolako arrazoirik ez dagoela argitu beharko lukete administrazioaren arduradun gorenek. Funtsean, gure harategietan jartzen den haragi guztiak kontsumorako bermeatzen duten hainbat kontrol pasa duelako.
Orain arte gure haragien sanitate-kontrolak kezkatu izan bagaitu, orain albaiteroek jarri duten ardura kontuan harturik, beste kontuez hasi behar dugu kezkatzen, eta esaterako, gertatutakoaren erantzulea nor den galdetu.
Ongi iruditzen zaigu abeltzainek eta haragi-irinen ekoizleek jasan dituzten galerengatik diru-laguntza ematea. Era berean, merkatal sektoreak bizi duen egoera aintzakotzat hartu gura genuke, baina ez gaude prest, gu harakinok, egoeraren errudun eta galtzaileak izateko.
MER (Gai Bereziki Arriskugarriak) deritzan gaien errausketen kostua harakinen eta handizkarien bizkar jarri nahi da, hau da, hiltegiak funtzionamenduetan mantentzen ditugun bezeroen bizkar, eta hau bai ez dugula onartuko, gu baikara krisi honetan erru gutxien dugunak.
Orain arte azaldu dugun arazoaz landa, sektoreak ezin du bere merkatal gaitasun osoa garatu sanitate-araubide zaharkituak ezartzen dizkigun arauen hertsiengatik -berau 1984koa-, are gutxiago, orain dela zortzi urtetik, gaur egungo beharretarako eta kontsumitzaileek sektoreari egiten dioten eskaerarekin bat egiten duen lege bat adostua izaki. Lege hau berau, Madrileko Osasun Ministerioko kaxoi batean ahanztuta dago, nonbait. Gaitzerdi horrela bada.
Arautegi hau indarrean jarriko den esperantzan, harategi-saltxitxa dendetako jabe gehienentzako formazio ikastaro bat landu da. Ikastaro hauei esker harakileek kontsumitzaileek eskatzen dituzten mozkin berriak atontzeko gertuago daude eta etxekoandrearen zeregina errazten dute. Hartara, etxekoandreek -sukaldean aritzeko gero eta denbora gutxiago dutenek- ez dituzte zapore tradizionalak galduko eta ez dute beste latitudetako gustuko plater industrializatu berezietara jo beharko.
Ezin dut, bestalde, agerkari honek eskaintzen didan aukera galdu Osasun eta Kontsumorako ministro anderearen dimisioa eskatzeko edo Gobernuko presidente jaunak bere kargutik kendu dezan eskatzeko. Izan ere, ministro honek publikoki egin deklarazioak onartezinak dira. Ausardia behar da gero, horren serioa, alarmagarria eta garrantzitsua den gai honetaz horrela hitz egiteko.
Ministroak ez du jada MER delako gaiei buruzko osasun araudiaz erabateko jakineza agertu, baizik eta sukaldeko gaietan guztiz ezjakina dela ageri da. Benetan, ez dut ezagutzen txerri hezurrez edo behi-bizkarrezurrez egindako salda bat hartzeko adore duen inor.
Etorkizunari begira, haragiaren komertzializazioa lortzeko administrazioa burutzen ari den ahaleginaren alde gaude gu; bene-benetan. Kontsumitzaileek eskuratzen dituzten jakien ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera ematen duen etiketa baten aldeko araudi bermagarri baten alde gaudelako. Hau da, txuletak bere agiria eramango du: aberearen adinaren datu, sorleku, gizendegi edota akabatua izan den hiltegiaren izenarekin, kasu.
Segidan Bilbon burutu IV. Jardunaldi Teknikoan atera ziren konklusioak azalduko ditut. Gure sektoreko jabeen jubilatzea dela-eta hainbat harategi ixten ari diren arren, aurrerantzean saltoki-guneak ez dira gutxiago izango. Hauen ordez beste denda-mota zabalduko dira, saltoki-gunetan nahiz autozerbitzu modura. Konkurrentzia handiagoa izango da betiere.
Hala ere, sektorea ez da haziko kontsumoa geratu delako eta errentagarriak ez diren saltokiak desagertzen joango dira. Azken urteotan harategien % 20 itxi dute, ekoizleari egiten zitzaion erosketaren ondotiko balio erantsia galtzen ari da. Positiboa litzateke erosketa bateratuak egitea, arrakasta bezeroa fidela bihurtzen duen zerbitzu pertsonalizatua eskaintzetik baitator. Bezeroaren kontseilu emaile izatera pasa behar da. Kontsumitzaileek egiten duten eskaerari atxikitzeko artesau-egileak sustatu behar dira, egile hauen egitekoak harakilea libratzen du erantzunkizun penaletik, erantzukizuna ekoizlearen esku pasatzeko.
Azkenik, probintzietako gremio ezberdinetan bazkideturik ez dauden harakileei hauxe gogoratu nahi diet: denon elkartasunez askoz indartsuagoak izango gara eta bazkide izateak duen kostua baino askoz gehiago ekarriko dizue.
Animalia belarjaleei animali jatorriko proteinak emateak leherrarazi du arazoa. Izan ere, belarjaleon digestio-aparatua ez dago elikadura horretarako egokitua, eta horren ondorioz degenerazioa sortu da, "behien entzefalopatia espongiformea" deritzona.
1994an, gaixotasun horren jatorriaren berri izan ondoren, haragi-irinak, animalia-proteinen iturri, debekatu egin ziren hausnarkarien elikadurarako. Harrezkero, EAEko hiru foru aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailek kontrolatu egin dute produktu hori ba ote zegoen, baina ez dute halakorik aurkitu. Debekua indarrean egon arren, haragi-irina kontsumitzen da oraindik, Europako iparraldearen interes ekonomiko boteretsuen eraginez, batez ere. Egoera horren ondorioz, gaixotutako abereak asko ugaldu dira, eta horrela heldu gara gaur egungo egoerara.
Argudio hori erabilita, Europako Batasuneko Ministroen Kontseiluak, joan den urteko abenduaren 4an egindako bileran, hauxe erabaki zuen: haragi-irinak debekatzea gizakiek jateko animalien elikaduran erabilitako pentsuetan.
Debeku horrek, Europako eskualde batzuetan izan den kontrol ezak eragina, ondorio larriak ekarri ditu ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik.
Euskadin hainbat ekintza abiarazi ditugu sortutako arazoei aurre egiteko. Ondorengo ardatzetan laburbil ditzakegu:
1. EAEko hiltegietan akabatzen diren abereei azterketak edo analisiak egitea. 2001eko urtarriletik aurrera, 24 hilabetetik gorako animaliei Prionic testa egingo zaie, elikadura-katean sartu baino lehen. Horretarako, laborategia egokitzen ari dira NEIKERen.
2. Haragi-irinak deuseztatzea. Irin horiek pentsuak egiteko ezin izango direnez erabili, modu kontrolatuan deuseztatu behar dira; horretarako, urtarriletik aurrera, osasunaren eta ingurumenaren aldetik homologaturiko zentroak izango dira EAEn.
3. Kontsumitzaileari informazioa ematea EAEn hildako abereen haragiari buruz. Orri bat sortuko da Interneten, eta edozein sartu ahal izango da bertara, animaliaren jatorriaren eta zehaztasunen berri izateko. Informazio hori gure erkidegoko hiltegietan akabatutako abereei buruzkoa baino ez da izango, hiltegiok akordioa egin dute eta.
Hiru puntu edo ardatz horiek osatuko dute Elikaduraren Bermeari buruzko Euskal Planaren bizkarrezurra.
![]() |
|
||||
1793 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa