Astekaria

 Artikuluak 

LANDAREAK

EROMEN NATURALA

Abereen elikadura desegokia ikusmiran dago, baina landareen kasuan gauza bera gertatzen da. Diru-goseak bultzatuta, landareei makina bat zalantzazko ongarri ematen zaie askotan.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1792. alea
2001-01-21
alde 0    kontra 0

Jaten ditugun haragiak gizentzeko erabiltzen den zakarra dela-eta oraintxe erotuko garelakoan nago. Oilaskoak, behikiak, txerriak eta abar hola-hala haziz gosez ez gara hilko, baina, diru-gosea ase ezin honetan janez hiltzen hasi gara.

Diru-gosearen fedea ez da, ordea, gutxi batzuen eliza. Haziendaren elikadurarekin gertatzen ari dena landareak hazten dituztenen artean ere jarduera zabaldua da oso. Pozoiak, ongarri kimikoak, intsektizidak, hormonak, heldu gabe dagoena ontzeko produktuak, herbizidak... bidezko bizibideak deuseztatzeko sortutako produktuak barra-barra erabiltzen dira ekoizpen gordinenera bideratutako soro gehienetan. Landareen hostoak edo fruituak ikusten ditugunean, elikagai naturalenak direla iruditzen zaigu, baina adi! Haragia ekoiztera emandako animaliek beste elikagaien ekoizpenetan dauden astakeriak ahal den azkarren aireratzen ahaleginduko dira, beraien amorrua eta agoniarako bidean jarri dituzten galera ekonomiko izugarriak ahal bezainbeste banatzeko. Laster honelako kontua besterik ez dugu izango ahoan. Honi aurre egiteko era bakarra kontsumitzaileona da: inguruan ekoizten diren garaian garaiko jakiak eskuratu beste aukerarik ez dago; eta ahaztu gabe... automobilak, etxeak, arropak eta abar bezala gizalegez ordaindu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1791
 
azala1790

1792 zenbakia.
2001ko urtarrilaren 21a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia