Elena Irureta
Emakume ezberdin horien atzean beti bera da Elena, nerbio eta garboduna. Baliteke bizitza antzerki hutsa izatea, Elena behintzat eszenatokian bezain bihurri eta sanoa da kalean. Eta lanean ere dibertitzeko umorea behar du!
Antzerti" eskolako lehen belaunaldikoa zaitugu. Ordura arte euskal antzerkilari profesionalik ez zen. Nola hartu zuten zure erabakia etxean?
Amari esaten zion: "pena eta dena ematen du halako eginahala egitea, bistan dagoenean ez duela balio!" beti pentsatzen zuen barregarri geratzen nintzela eta gaizki pasatzen zuen. "Balioko dezu beste zerbaiterako, ze mundu guztiak balio du zerbaitetarako!" esaten zidan.
Ama, berriz, nire alde ateratzen zen, "ba gustatzen baldin bazaio, utziozu!" eta aitak "zuk esaiozu, ze neri ez dit kasorik egingo, telebisioan agertu nahi badu anuntzioren bat edo egiteko, ze denbora gutxiago pasako du horrela pantailan. Ez, telebista piztu, eta beti bera agertu behar!".
Antzerkira ere ez zen behin ere etorri ni ikustera. Ama bai.
Hasierako urteetan Aitzpea Goenaga, Ane Gabarain eta hirurak aritu zineten elkarrekin. Kontatu orduko abentura eta kalenturak...
Beste behin untxi mozorro bat erosi genuen: 17.000 pezeta kosta zitzaigun eta hori zen gure inbertsio guztia. Nik untxiz jantzita saltoka saltoka ibili behar nuen eta leher eginda bukatzen nuen... Eta Ahizpeak eszenategira sartzen zen bakoitzean esaten zidan "salto gehiago egin ba!" eta txin-txin-txin brinkoka pasatzen nuen saio osoa.
Kale antzerkirik ez duzue egin...
Eta Mikel Garmendia, berriz, hantxe eserita Benidormen balego bezala "hauxe egualdi earra!" esanez.
Hala ere lortu zenuten antzerkitik bizitzea. Posible da, beraz?
Zerk huts egiten du antzerkian?
Orain nahiz eta kontratuak egin eta emanaldi bakoitza kobratu, hilabetean lau edo sei emanaldi ateratzen dira, eta eskas geratzen da.
Baina uste dut produkzioa badagoela. Madrila begira ari garela esaten da beti, baina hemen baino askoz zailagoa dago Madrilen lan egiten. Hainbeste jende dago! Eta produkzioa handiagoa da, baina Madril bera handiagoa delako, eta proportzioan hemen lan gehiago dago.
Produktu aldetik, umoreak arrakasta handia du. Ez al dago beste generoetan hutsunerik?
Telebista da aktoreen irtenbidea...
Telesailak ez al dira amerikarren kopia?
Zinean, antzerkian, telebistan aritu zara eta bakoitzean oso lan ezberdinak probatu dituzu... Profesionalki zein da zure helburua?
Nola lantzen duzue antzerki obra?
Ahotsa asko landu izan dut beti, logopedekin eta abar, baina lehengo ahotsa dut oraindik, ez dakit ongi kokatzen eta antzerkian ari naizen bakoitzean ahots arazoekin bukatzen dut.
Nola hobetzen da antzerkilaria?
Egindakoa ikusiz ere hobetuko da...
Nola barneratzen duzue pertsonaia?
Entzuten da aktoreak etxeraino pertsonaia soinean eramaten duela, edo pertsonaiaren barruan sartzeak eskizofrenia sortzen duela eta abar, baina niri eszenategitik jaisterako ahaztu zait zer ari nintzen egiten.
Mister Bean-i entzun genion bakoitzak pertsonaia bat sortzen duela barruan, eta bakoitzak baduela bere pertsonaia, ondoen egiten duena.
Antzerkian zer leku du inprobisazioak?
Hankasartze handiak ere egin izan ditugu, batez ere egun berean euskaraz eta gazteleraz egiten dugunean antzezlan bera. "Pecata minutarekin" zera gertatu zitzaigun: Ramon Barearekin gazteleraz entseatu genuen, baina emanaldi gehienak euskaraz egin genituen. Handik hiru hilabetera etorri zen zuzendaria gaztelerazko emanaldi batera, eta denak bat-bateko itzulpena egiten aritu ginen, zeharo ahaztuta baigeneukan gaztelerazko gidoia. A zer ostikadak gaztelerari! "Zure burua bota" "a tirado su propia cabeza" eta horrelakoak esan genituen. Antzerkia bukatutakoan Ramon Barea etorri zitzaigun lotsa-lotsa eginda, "yo esto no lo firmo!" esanez.
Barrutik negarrez eta kanpotik barrez egon beharra nola daramazue?
Antzerkia talde lana denez, antzezterakoan antzematen al da errealitatean zer moduzko harremana dagoen?
Antzerkia nahiago izaten duzue jendaurreko majia horregatik. Baina ardura ere handiagoa izango da...
Doinua: Ijito jende hoienak
Pertsonaiatik nortasunera
ba ote nahiko kontraste?
Teatrotikan bizi direnak
gehio badira, ez uste
"Ajuria Enea"n ez zen egongo
gaur dagon adina nahaste
oraindik ere zu bazinake
lehendakarian emazte.
Jexux Mari Irazu
"Telebista bi ahoko labana da. Lana ematen dizu, baina erre erebai. Telesail bat egiten baduzu, hamalau alditan ipintzen dute" (ARGIA, 1996-02-11)
"Marokora joan ginen "La ardilla roja" filmea aurkeztera, eta pantailan ni azaldu nintzen unean jendea barrez hasi zen. Izugarrizko nahigabea hartu nuen, han ezezaguna bainaiz... Pentsatu nuen Euskal Herriko Florinda Chico bihurtu nintzela! "Hemen amaitu da nire karrera", bururatu zitzaidan" (ARGIA, 1996-02-11)
"Ez dut uste gure lan hau hain inportantea denik, ez zaio glamour hori eman behar, ez dauka.
(ARGIA, 1996-02-11)
"Filmeetarako dirulaguntza jaso dutenean, kanpoko aktoreak ekartzen dituzte. Eta ez goi mailakoak, agian Madrilen lana egiten ez dutenak"(ARGIA, 1996-02-11)
"Nik ez dut uste antzerkia krisian dagoenik. Jendeak atsegin duenean joaten da. Guregandik hasi beharko genuke, ematen ari garena jendearen gustokoa den aztertzen"(ARGIA, 1996-02-11)
"Antzerki politikarik ez dago, ezta pentsatu ere! Urtero irizpideak aldatzen dituzte. Gainera, laguntzak oso gutxi dira. Antzokirik ere ez dago eta!" (ARGIA, 1996-02-11)
- Jaio:
Zumaian, 1955ean.
- Aktorea.
- Donostiako "Antzerti" eskolan ikasia.
- Antzerkia:
Egin dituen antzerki lan batzuk: "Ama begira zazu", "Mefisto", "Arlequino bi nagusiren zerbitzari", "Jo ezak berriro, Sam", "Ecus", "Pecata minuta"...
- Asier Anduezaren "El vestido" laburmetraia antzeztu zuen.
- Zinea:
Besteren artean "La monja Alferes"; "La Madre Muerta" (Juanma Bajo Ulloa, 1993); "La ardilla roja" (1993); "A ciegas" (1997); "Flores de otro mundo" (Iciar BollaØn, 1999); "Hola, ¿estßs sola?" (Iciar BollaØn, 1999); "Sobreviviré" (Albacete & Menkes, 1999); "Pecata minuta" (Ramon Barea, 2000).
- Telebista:
Besteren artean "Hau da A.U"; Beni ta Marini (idatzi eta zuzendu Aitzpea Goenagarekin); "Bi eta bat"; "Jaun ta jabe"; "El comisario" (Tele5) "Al salir de clase" (Tele5, 1998)...
- Sariak:
"Jokalari Sariak" 2000 (Euskal Aktoreen Batasunak emana). "Trofeo La GalerØa" interpretazio onena "Pecata Minuta"n. "El Mundo" egunkariak bi sari eman dizkio aurten "Pecata Minuta" eta "Flores de otro mundo" filmeetan egindako lanagatik. "Iparragirre sariak 2000".
Ni txikitan oso bihurria nintzen. Gure aitak Iberdueron lan egiten zuen eta gu zentralaren ondoan bizi ginen, Iberdueroko etxean. Guk zentralera sartzea debekatuta genuen, baina 6 urterekin edo, atea irekita zegoen batean sartu egin nintzen. Hango bolanteei bueltak ematen hasi eta transformadore guztiak su hartu zuen. Aitak zeharo beldurtuta aurkitu ninduen su artean, eta kanpora atera. Zumaia, Zestoa, Iraeta auzoa... eta inguruko herri denak argirik gabe utzi nituen astebetez.
Ama begira zazu" antzezlanean. Muturrak saltsan sukaldean.
![]() |
|
||||
1791 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa