Astekaria

 Artikuluak 

LANDAREAK

BIZKAIA, AURRERA

Kaleratu berri den "OrquØdeas de Bizkaia" liburuarekin osatuago dago Euskal Herriko landarediaren mosaikoa. Bizkaian, adibidez, 37 orkidea espezie daudela jakin dugu.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1791. alea
2001-01-14
alde 0    kontra 0

Joan berria dugun 2000. urtean isilpean igaro eta mende berriko zurrunbiloan ezkutatuko denaren beldurrez, Bizkaia maitean argitaratu zuten liburu berezi baten berri eman nahi dizut. "OrquØdeas de Bizkaia", Amador Prieto Fernßndez biologoak sortu eta Bilbao Bizkaia Kutxak, bere Bizkaiko gaiak sailean kaleratu zuen iazko udaberrian. Ekimen benetan txalogarria da, baina txalo hauek zalapartatsuak eta uju artekoak lirateke euskaraz kaleratu izan balute. Mende berrian ere betiko erretolikan aritu beharra...

Nafarroan duela hogei bat urte argitaratu zuten bertako orkideei buruzko liburu bat, eta oraingo honekin pixkanaka osatzen ari gara Euskal Herriko landarediaren mosaikoa.

Orkideena, munduan ezagutzen den familia zabalenetakoa da. Gutxi goitti-beheitti 30.000 kide ezagutzen dira eta oraindik gehiago aurkitzeko itxaropena dezentekoa da. Milaka hauetatik 250 bat dira europarrak eta 16 generotako 37 espezie aurkituak dituzte Bizkaiko lurretan. Epipactis, Gimnadenia, Aceras, Barlia eta Spiranthes nektargileak, lore gozoagoak edo emeak imitatuz intsektuak erakartzen dituzten Serapias, Cephalanthera, Orchis, Ophrys eta Dactylorhiza, Neotinea eta Anacamptis kakalardo -eta tximeleta- erakarleak, Limodorum parasitoa, lurpean loratu daitekeen Neottia, Platanthera eta Nigritella generotako generoa, alegia.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1790
 
azala1789

1791 zenbakia.
2001ko urtarrilaren 14a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia