Arnaldo Otegi
Duela hiru urte agertu zen publikora eta jendearekin erraz konektatuen zuen. Su-eten garaian jende askok entzun nahi zituen gauzak esaten ere asmatu zuen eta ezker aber-tzaletik harat ere iritsi zen bere mezua. Jende askorengana heltzeko moduko benetako liderra zuen ezker abertzaleak. Garaiak aldatu dira, ordea, eta bere mezua ez da lehen bezain esparru zabaletara iristen. Alabaina, ez du komunikazio ahalemena galdu. Burujabetza eta bere bideak jorratu ditugu nagusiki elkarrizketan baina Batasunari buruzko hausnarketa batzuk ere mahaigainean geratu dira.
Duela urtebete inguru, oraindik atentatuak hasi gabe zirenean, su-eten garaiko lorpenak blindatu behar zirela esan zenuen. Oraindik mantentzen da zerbait blindaturik?
Lizarra-Garazi eta Udalbiltzako eduki politikoak blindatuak daudela diozu. Lizarrakoen arteko elkarrizketak ere bai, edo jadanik ez dago elkarrizketa normal edo iraunkorrik?
Azken hilabeteetan EAJk PSE-EErekin gobernatu behar zuela errepikatu duzue behin eta berriz. Orain, PPren eta PSOEren itunak halako aukerari ateak ixten dizkiola dirudi.
Zein da aipatzen duzun datu objektiboa?
Bakea bakearen truke ezetz, aipatu zenuen duela gutxi Gernikan. Bakea zeren truke?
Dena den, arazoetako bat da zuk aipatzen duzuna modu desberdinetan konpondu daitekeela.
Zenbat denbora behar da bide horrek fruiturik eman dezakeen jakiteko?
Baina abertzaleen gutxieneko akordio bat gabe estrategia horrek jai du.
Lehenago ere aipatu izan duzu ideia hori, ezker abertzaleak eta beste sektore batzuek, geldoago baina eraman dezaketela aurrera burujabetza estrategia hori. Jarriko al zenieke siglak gaur egun bide horretan bidaide izan ditzakezuen horiei?
800 kiloko harria mugitzeko hiru pertsona behar badira, bi pertsonek ez dute harria mugituko, gau eta egun horretan arituta ere ez.
Imajina dezagun ezker abertzaleak trantsizio proposamen errealistagoa egiten duela, eta EAJk burujabetzarako proiektua gehiago zehazten duela eta ausardia handiagoa jarri. Posible litzateke 1998ko udako giroa birsortzea?
EAJk urte hasieran asmo soberanista jarri zuen mahai gainean.
Baina burujabetza bide hori eta borroka armatua bateraezinak direla dio EAJk, eta ezker abertzaleak hori aitzakitzat hartzen badu ere, gainerako sektore abertzale gehienek ere berdina diote, EAk, ELAk, ezker abertzaleko sektore batzuk...
Ez naiz ari sentimenduei buruz, estrategiaz baizik...
Ez dituztelako elkarren ondoan ikusten?
Zuk sinesten al diozu Xabier Arzalluzi, independentziaren alde dagoela dioenean?
Bakoitzak bere rola izan dezake.
ETAk negoziazioaren eskema gainditu zuen Alternatiba Demokratikoarekin eta horrek burujabetzaren estrategiari eman dio paso. Negoziazioaren eskema hura erabat alboratu da edo oraindik badu tarterik ezker abertzalearen eguneroko jardunean?
Prozesua aipatu duzu orain. Lehen etengabe aipatzen zen prozesu hitza, orain ordea ia ez da entzuten, badirudi hitzaldi politikotik alboratu dela.
Guk prozesuak jarrai-tzen duela mantentzen dugu eta bururaino eraman behar dela, helburua marko demokratiko-nazional bat lortzea delako. Hori bai, prozesuak atzo baldin-tza batzuk zituen, gaur beste batzuk eta bihar akaso beste batzuk izango ditu.
Jose Elorrietak duela gutxi emandako elkarrizketa batean, ea prozesurik ba ote zen galdetzen zuen, egon ezean gauza asko birplanteatu zitezkeelako. Garai batean Lizarra-Garaziko indarrek, zehetasunekin baino bazuten prozesuaren irakurketa bateratu bat. Gaur egun ez.
Beti dago prozesu bat, orduan.
EAEko hauteskundeen aurreratzeaz gero eta gehiago hitz egiten da. Gobernu aukera bat EAJk beste norbaitzuekin osatutakoa litzateke. Beste aukera bat PPk eta PSE-EEek osatutakoa. Azken aukera hori ona ala txarra litzateke Euskal Herriarentzat?
Guk zera esaten diegu EAJ eta EAri: "Begira, zuek hiru gelako etxea duzue, guk sei gelakoa nahi dugu. Zuek duzuen porlanarekin ezin da sei gelako etxea egin, beraz lehen porlan kapa Udalbiltza da. Eta guk zer eskaintzen dizuegu?: Zuen etxe txikitik handira gauza batzuk pasatzen laguntzea". Arazoa da ez dutela etxe txikitik atera nahi, kanpoan hotza egiten duelako. Hotza egiten du, bi estatuek etxea eraikitzeko oztopoak jartzen dituztelako, eta ez gure malgutasun ezagatik, guk erabateko malgutasunaz jokatu dugu eta.
40 urtetan ez da sei gelako etxea eraikitzea lortu, su-etenak iraun duen urte eta erdia nahikoa da egin daitekeen ikusteko?
98ko EAEko hauteskunde kanpainan 2000. urterako Euskal Herriaren independentzia iragarri zenuen. 2001. urtean gaude.
Nola ikusten duzu Batasuna prozesua? Ikusten al diozu alderik hasi zenean eta orain?
Galdera bati erantzuteko hasi zen Batasuna prozesua. Lehen aipaturiko etxe antolaketarekin, Europako eraikuntzarekin, globalizazioarekin eta abarrekin, zer motatako ezker independentista behar du Euskal Herriak? Guk prozesua martxan jarri genuen galdera hori erantzun plurala eman nahi geniolako, ezker abertzalean sentsibilitate desberdinak daudelako. Orain sentsibilitate horiek bere iritzia ematen ari dira eta nik uste dut aipatutako galdera horri erantzun bateratu bat emateko gai izango direla.
Prozesua maiatzara arte luzatu da duela gutxi. EAEko hauteskunde aurreratuek gehiago luzaraziko lukete?
Nik uste dut jarraitu beharko lukeela. Egia da hauteskunde batzuetan mundu guztia jartzen dela buru-belarri horretan, baina jokoan dagoena horren estrategikoa izanda, jarraitu beharko genuke, nahiz eta akaso moldaketa batzuk beharko liratekeen.
Prozesuaren aurkezpenaren hasieran jende gehiago eta orain gutxiago dabilela esan da. Bai, ez, bakarrik Aralarrekoen ustea da...
Harrituta geratu gara Aralarrek publikoki esan duenean jende gutxi parte hartzen ari dela. Ez da egia, eta ez dakigu nondik demontre atera duten baieztapen hori. Orain arte 8.000 per-tsona inguruk parte hartu du, eta hori Oldartzen prozesuan parte hartu zutenarekin konparatuz -orduan 4.000-5.000 inguruk- asko da. Baditugu aurreiritzi batzuk, esaterako egoera horren gogorrak jendea eztabaida horretatik uxatu duela. Bere garaian ziren baldintza batzuek prozesu hori erraztu egingo zuten seguruenik, baina edozein modutan egonda ere prozesu hori egin behar da, ezker abertzalearentzat behar objektiboa delako. Ziur nago, hemen jartzen ari garen zutabeak egunen batean Euskal Herria gobernatuko duen ezkerraren zutabeak direla.
Pentsatu liteke HBko zuzendaritza ez dagoela oso pozik Aralarrekoek agertutako jarrerarekin?
Mingarria egiten da entzutea HBko Mahaiak eratutako prozesu honetan ez dagoela badintza demokratikorik, mundu guztiak ez dituela aukera berdinak eta halakoak. Ez gatoz bat iritzi horiekin. Aralarren dagoen zenbait jende asko estimatzen dut eta nik ez dut izan arazorik Aralarrekoekin. Ez gaude ados, baina ziur naiz Aralarrekoek eta nik toki berdina dugula herritar batasunean eta gure jendeari beti saiatzen naiz helarazten ezker abertzalearen bertute bat, gure batzarretan edozer gauza esatea errespetatua izan dela beti. Hori beharbada pixka bat galdu egin da ezker abertzalean eta berreskuratu beharra dago. Eztabaida politikoaren doinua oso altua izan daiteke, eta hori ez da txarra, baina kontuan harturik denek zintzoki Euskal Herriarentzat onena planteatzen ari garela eta planteamendu guztiak zintzoak direla.
Egunkarietako gutun, artikulu eta iritzi batzuk ikusita, ez dirudi ezker abertzaleko sektore batzuk oso pozik daudenik Aralarrekoekin.
Badago nolabaiteko fijazio bat. Dena den, guk argi dugu eztabaida ezin dela polarizatu borroka armatuan, nahiz eta borroka armatuaz hitz egin behar den. Eztabaida horretan zentratzen bagara, gai horrekiko zatiketa bermatua dago, hor ez garelako ados jarriko. Bateginezetik horregatik diogu eztabaida ez dela hor kokatu behar eta horregatik mantentzen dugu oreka puntu bat hor.
![]() |
|
||||
1790 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa