Jean Louis Davant
"Nun hago, zein larretan?" poesia odolaren mintzoa zitzaigunean gertatu zen mirakulua: mundua Gipuzkoan hasi eta bukatzen zela uste genuenok, aurkitu genuen Davant. Kristau fina, etxeko atea zabaldu orduko ezezagunak aperitifaz betetako mahaian jarri gintuen (eta ez zigun, prezixamente, arrain bakarra atera 40 lagunentzat). Gure hamar mandamenduetako galderak ederki bete zituen, zeharkako parabolatan sartu gabe. Itzulerako bidean, errepideko gure "mapa" albora utzita (Iparraldeko herriak sortu baino lehenagoko eskuizkribua), Davanten esplikazioneei esker, ordu eta erdian iritsi ginen etxera. "Azkar ibiltzeko ere pazientzia behar da", ez zigun alferrik esan.
Zuberotarra zara eta euskara behera ari da egiten. Nola bizi duzu, Zuberoan euskara galtzen ikustea?
Badago minoria gotor bat lan asko egiten duena euskararen alde: ikastolak, gau eskolak (AEK), irratia (Xiberoko Botza), talde batzuk (Su Hazia)... militanteak badaude, baina bistan da indar nagusia inertzia hori dela. Pentsatu behar da bizi ofizial guzia aurka doala, modak eta erraztasunak... oinarri guzia aurka doa.
Hala ere euskaraz egin izan diren ekitaldiak ez dira galdu; pastoralak, esaterako...
Euskaltzaindian zuberotarren ordezkari zara; sarri azpimarratzen da idazle zuberotarra zarela. Zuberotar adjektiboak utzita, nor da Jean Louis Davant?
Iparralde osoa "de facto" Nafarroa dela diozu...
Bestalde Iparraldeko hiru lurraldeen artean ez dago inolako mugarik: ez erliebean, ez hizkuntzan eta ez ekonomian. Lurralde batetik bestera oharkabean pasatzen zara. Euskara ere, emeki-emeki doa aldatuz, ez dago hausketarik lurralde batetik bestera. Ekonomia aldetik, zuberotarren hamarretik zortziak Amikuzerekin lan egiten du.
Lapurdi zerbait urrutixeago dagoela Nafarroatik? Ez da hain seguru, zeren Baxenabarrarekin harreman handiak ditu, baita Nafarroa Garaiarekin ere. Hazparneko jendeak gurutzamen handiak ditu Elizondo aldekoekin; hangoak merkatura erraz etortzen dira Hazparnera, eta alderantziz. Lehen Baiona izan zen Nafarroako portua, luzaz. Orain kostaldea gehiago itzultzen da Gizpuzkoa ingurura. Baina azkenean, barne guztia nafarra da, ez da dudarik.
"Zazpiak batutako" herria helburu jartzen da askotan. Baina hori lortzea posible ikusten duzu?
Zuk politikoki Euskal Herrian hiru lurralde bereizten dituzu.
Sarri Euskal Herri osorako ekimen bakarra bultzatzen da, hiru egoera ezberdin bizi ditugula kontuan hartu gabe... nola ikusten dituzu era horretako ekimenak?
Zer ezberdintasun dago Ipar eta Hegoaldearen artean?
Hegoaldean, aldiz, Victor Hugok idatzi zuen egiazki nazio bat bazegoela, zentzu modernoan, erran nahi baita ikuspegi politiko batekin. Hemen ez dugu oraindik lortu nazioaren esanahi zaharretik berrira pasatzea.
Aipatua diguzu "amerria"ren kontzeptua. Zer esan nahi du?
(Gero, emakume batek nola ikusten duen Euskal Herria, nik ezin dut esan.)
Euskara bada "amerria", lurraldetasun politikoari zer leku ematen diozu zuk?
Politikoez gauza txarrak esateko baditut: alde batetik meritua badute, zeren animoa behar da politika egiteko. Politika da gerla armarik gabe, eta armarik gabe gerla egitea aurrerapen bat da. Baina gero politikoek besteen zerbitzuko izan behar dute, eta ez dira beti hala. Bereziki ez dute behar adinako jakintza eta kulturarik, edo ez dira aski irekiak jakintza, kultura eta euskarari. Ez abertzaleak, eta guttiago besteak.
Zer egin behar duten? Nik uste lehen lana dutela herriaren entzutea, eta ez beti mintzatu, kalaka bizian. Herriari entzun, eta ikasi. Ikasi behar handiena dutenak dira aurkakoak, bereziki Villar bezalakoak, uste dutenak Euskal Herririk ez dela, eta gure idazle zaharrek Euskal Herria aipatzen dute ia bost mende honetan. Berdin Nafarroako jaun batzuk esaten dutenak "euskara" hitza asmakizun berria dela, eta Etxepare nafarrarengan agertzen da "euskara" hitza.
Herriari entzun, bestalde, erabakiak hartzeko: azken batean populua da soberanoa, ez agintariak. Argi eta garbi esan nahi dut, goiz edo berant, Lizarrako itunetik pasa beharko dutela. Niretzat ez da inportantea zeinek izenpetu zuen, baina testuak zer dioen: hor daude printzipio batzuk demokratikoak eta unibertsalak direnak, horiek errespetatu beharko dira Euskal Herrian bakea nahi bada, eta Euskal Herria nazio bezala eraiki nahi bada.
Hegoaldeko askok babes hartu du Iparraldean. Nola ikusten duzu fenomeno hau?
Hori gauza ona izan da, eta euskara batua horrela sortzen hasi zen: Iparraldera etorritako iheslariekin elkarlanean. Euskara batuaren sorrera etsenplu bat da, Iparralde eta Hegoaldekoen arteko harreman on baten etsenplua.
II. Mundu Gerra Iparralderaino iritsi zen. Zer eragin izan zuen gerra horrek Iparraldean?
Gerra horretan jendearen espiritua hautsi zen. Euskaldun gelditu ziren, euskalzale ere bai, baina eskuineko frantses nazionalista amorratuen jarraitzaile. Eta beste gauza bat ere gertatu zen Zuberoako ibar honetan: geroztik Mauletik behera galdu zen euskal kantua, dantza, galdu pastorala, galdu maskarada. Euskarak iraun zuen. II. Mundu Gerraren ondotik euskara ere galdu zen hor beherean. Euskara galtzen ikusi dut ene haurtzarotik; hemen euskarak mendixketan eta inguruko ibar batean iraun du orain arte.
Nolatan etorri zen galera hori, Frantziak neurri gogorrak hartu zituelako?
Frantziak "berdintasuna"ren izenean, berezitasun kulturalak ezabatzen ditu. Horren aurrean zer egin dezake Euskal Herriak? Nora jo?
Frantzia jakobino horren kuskua edo maskor hori nola hautsiko dugun ez dakit; inguruko estatuak edo federalak (Alemania bezala) edo eskualde autonomoak dituztenak badira (Britainia Handia, Italia, Espainiako erresuma bezala); orduan modelo horien eraginez Frantziak aldatuko ote du berea? Oso auzi zaila izango da hori. Auzia Europara eraman behar da, baina Europa ere ahal dena da gaur, eta Nizako biltzarrak ez du onerako aldatu.
Nola ikusten duzu Europa?
Nizako biltzarrean ikusten da Europan beti dagoela estatuen arteko konfederazio bat. Gainera Nizan agintea hartu dute bost estatu nagusiek: Frantzia, Alemania, Italia, Britainia Handia eta Espainiak. Halako mafia bat egin dute, eta horiek eskuratu dute agintea, besteak aurka izanik ere horiek agintzen ahal dute, legeak horrela egin dituzte. Guretzat oso txarra da hori.
Herri txikien babesleku izango da, edo estatuek bakarrik izango dute hitza?
Europa mailako erakundeak sortu ahala estatuak ahultzen joango direla esaten da.
Baina gero, kapitalistak diren tokian langileak ere izan behar dira. Kapitalistek batasuna egina dute euren artean, nahiz denak konpetentzian ibiltzen diren. Langileek ere batasuna egin behar dute, eta ez estatuen menpeko egon beti. Herri ttikiek halaber. Beraz kapitalismo internazionalak mundua irekitzen digu baina guk, azpikoek, gure interesak zaindu behar ditugu.
Behi eroen arazoak erabat astindu du Frantziako estatua, eta Espainiako estatuan ere lehen kasuak agertu dira...
Sistema da benetan zoroa, eta behi zoroa horren profeta. Eskertu behar dugu, gaixorik ez garenek, behintzat, aski goiz ezkilak jo duelako.
"Zoritxarrez politiko bezala ikusten naute oraino. Literaturan gustorago nago" (Argia, 87-11-15)
"Zer balio du zerbaiten erraiteak, politika-fikzioa hain indartsu eta kulturaren axola hain ahul den Herri honetan? Norentzat idazten ari gara? Denbora galtzea da!" (Euskaldunon Egunkaria, 99-01-31)
"Erregu bat hegoaldeko haurride guziei, eta bereziki ezkerreko abertzaleei: ez otoi gure geroaz planik atera gure ordez. Abertzaleen artean inorek ez diezaguke eskubide hori hartu, etsaiak egin zigun bezala"(Euskaldunon Egunkaria, 00-09-09)
"Iparraldean, herriaren usteen aurka egin behar dugu gehienetan. Iduri zait hori etsaien aurka egitea baino mingarriagoa dela" (Argia, 78-12-17)
"Arrisku bat hatzematen diat (nire AEKko irakasle) lan horretan: usaiako jendeen egoeratik ateratzea, laborari eta langileen errealitatea ez gehiago ikustea eta euskararen prismatik bakarrik ikustea" (Argia, 84-06-10)
"Nik ene baitan baldin badut, gizon gehientxiek duten fantasma hori, emazteari 'voyeur' batek bezala so egiteko, ez dut gorde behar, faltsukeriarik ez da behar poesian"Argia, 86-06-29
- Jaio:
Hurrustoi-Larrabilen, 1935ean.
- Euskaltzain, idazle eta irakaslea.
- Mauleko kolegioan, eskola orduz kanpo, euskara lantzen zuen aita Xarriton-en eskutik, astean ordubetez.
- Laborantzako ingeniaritza ikasketak Arges-eko Unibertsitate Katolikoan egin zituen.
- Aljeriako gerra garaian soldadutza egin zuen (1958-60).
Erlijioa:
"Herri Ekintza" eliza mugimenduko buru izan zen bere emaztearekin batera (1962-69); 1968an "Fededunak" sortu zen, euskara elizan sartzeko taldea, eta katixima euskaraz atera zuten.
- ENBATAko sortzaileetariko bat (1964) eta bertako kide izana.
- 1974an EHAS talde politikoa sortu, eta bertako partaide izan zen.
- 1975ean Euskaltzain oso izendatu zuten.
- Hazparnen AEK-ko irakasle izan zen, gau eskolak ematen (1984).
- Hazparneko laborantza eskolako irakasle izan zen (1958-1995).
- Egunkari eta aldizkari askotan idatzi izan du: Gazte hilabetekarian hasi (1957), eta Enbatan idatzi zuen agerkaria sortu zenetik 13 urtez. Geroztik Herrian, Euskaldunen, Zabalen, Jakinen, Brankan, Zehatzen, Euskaldunon Egunkarian eta Garan kaleratu ditu artikuluak.
- Obra:
Histoire du Peuple Basque (1970); Aberri burruka eta klase burruka euskal mugimenduan saiakera (1977); Iparraren bila eleberria (1986). Pastoralak: Abadia Urrustoi (1990), Eüskaldünak Iraultzan (1993), Aguirre Presidenta (1995). Poesia: Makila gorria (1980), Denboraren aroak (1982), Nahi gabe (1985), Itsasoak iraultzan (1986), Ihesi (1990).
-Sariak:
Iruñeko Xalbador saria jaso zuen Nahi gabe bildumak (1984). Azkue sarian aipamen berezia jaso zuen Itsasoak iraultzan poema bildumaren lehen zatiak (1980), eta urtebetera Azkue saria irabazi zuen Denboraren aroak bildumak. 1999an Idazleen Elkarteak omendu zuen.
Ezkondu nintzenekoa, beharbada, egiazki libro egin dudan hautu bakarra da ene bizian. Ene oroitzapenik onenetarik bat, emaztearekin ezkonduta Donostian egin genuen egonaldia da. 61eko iraila zen. Donostian ikusi genituen estropadak, hango giroa, parte zaharrean egon ginen, Igeldon, museoak ere bisitatu genituen... oso egonaldi ona, eta beti ere oso gustura etortzen gara Donostiara. Laster 40 urte elkarrekin garela, bi alaba eta 3 iloba baditugu, eta pozik nago.
Niretzat ezkontza oso garrantzitsua da, baina hori bai, morala norberarentzat da, eta ez da besteari ezar dakiokeen gauza bat.
Doinua: Hara nun diran
Herriari egin umeak eta
gero hazitzen lagundu
ez dadin bere malkotan ito
ta haiek ere lurrundu
"zai dago ama", baina amerriak
aitaren etxea nun du?
"hirurak bat" bai, baino ez bagina
herri bat ta ez zazpi mundu.
Jexux Mari Irazu
Jean Louis Davant, Herri Batasunako mitinean (1978).
![]() |
|
||||
1790 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa