Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-12-24 -- 1789.zenb

orain dela 30 urte

SALBUESPEN EGOERA TXULIATZEN TENTUZ

Pilar Iparragirre

Hamasei gazte euskaldun zeuden garai hartan epaiketa militar baten zain Burgosen. Auziak Euskal Herri osoa astindu zuen eta baita astekaria bera ere.

Garai latzak ziren haiek gure herriarentzat. Bertako hamasei gazte abertzalek epaiketa militar bati aurre egin behar zioten eta beraietako batek baino gehiagok herio epaiketa jasan zezakeen. Gauzak horrela, mundu guztia zegoen zer gerta begira Burgoseko hiriari, eta ZERUKO ARGIAk ere "Epaiketa Burgosen" nabarmentzen zuen bere lehen orrialdean, Gaztelako hiri horretan zetzan kuartel militarraren argazkia eskainiz.


BURGOS, BURGOS...

"Inoiz entzun ote da egun auetan ainbat aldiz uri horren izena?" galdetzen zion aldizkariak bere buruari. "Eta ba ote da irakurtzen dakianik, goizero edo astero eskura datorkion izparringian izen ori aurkitu ez duanik?". Bistan da, erantzuna ezezkoa izango zelakoan zen galdetzailea. Izan ere, bazter guztietara zabaldu zen epaiketa bidegabe haren berria. Eta hanka sartzeko arriskurik batere gabe esatea zegoen gure aldizkariak baieztatzen zuena: "Nornaik ba-daki zergatik gertatu den ori, zerk banatuarazi duan mundura Burgosen izena". Jarraian, baina, han gertatzen ari zenaz astekariak zeukan iritzia zetorren: "Uri orretan erabakitzen dan auzian, 16 euskaldun abertzale dira epaituak, beren erriaren nortasuna iritxi naiez ari izan duten azpilanarengatik. Lan orretan, ba-dira ilketak, atrakoak... orrelako burruka batek geienetan berekin izaten dituan gauzak. Ba-da munduan amaika orrelako auzi! Politika goraberak sortzen dituzten arazoak dira, ez dira gaiztakeriaren ondorenak. Eta auzi oiek, zer pentsa aundia ematen diote edozeini, zenbait aitzakia ba-direlako zuzentasun kontuan. Nori etzaio buruan sortzen onako galdera au, epaiketa oiek direla-ta: Indarrak aldez beste gertatu ba'lira gorabera ontan, epaileak
eta epaituak ere, ez ote ziran era berean gertatuko?".


SALBUESPENAK SALBUESPEN

Galdera ausarta xamarra zen, orduan egiteko. Izan ere, Francoren diktadurapean ez zegoen ongi ikusia indarrean zeuden lege eta erabakiak zalantzan jartzea. Gainera, epaiketa militarra zela-eta, badaezpada ez bazen greba eta mobilizazio asko egin zirelako, hiru hilabeteko salbuespen egoera dekretuz ezarria zuen Espainiako Gobernuak. Zer zen salbuespen egoera? Hitz gutxitan, hiritarrek zeuzkaten eskubide apurren deuseztatze erabatekoa: adibidez, edozein unetan sar zintzaketen preso (beno, hori bestela ere bai, baina oraingoan aitzakiarik asmatu gabe) eta komisaldegian "sine die" eduki. Horregatik-edo, geografiaz baliatzen zen idazlea egindako baieztapen horren argibideak emateko orduan: "Bai Briafarrak gudan nagusi atera izan ba'lira, nijeriarrek ez zuten lanik izango aiek epaitzen. Eta zenbat Biafra eta Nijeria dago munduan? Baina orduan ere, galdera berdiņa egin bearko genduan. Orduan ere auziak zuzentasunik ezaren arrixku berdina izanen zun. Zergatik? Orduan ere, bi burrukarietako bat bestearen epaile izanen zelako; eta epailea, bere auzian izanen zelako epaile. Eta mundu guziak ba-daki -eta ez gaur goizetik-, ori ez dala zuzen epaitzeko biderik onena".


NOR IZATEA EUSKAL HERRIAN

Lehen orrialdean garbi hitz egin zutela Burgoseko epaiketaz eta, editorialean beste gai bati heltzen zion Z. ARGIAk: euskaldunon herrian nor izatea zer zen azaltzen zuen. Ez pentsa edonork lor dezakeen kategoria denik! Hemerotekan jaso dugu, baina hona hemen pasarte bat, egundokoa nire ustez: "Nor izateko bakoitzak bere biotza sendotu behar du, errazkeriak bazterturik bide zuzenari jarrai dezaion. On egiteari ekin dezaion. Gizarte obeago bat egitearren burrukatu dedin. Bakarkaeria eta setakeria zokoraturik besteekin elkartu dedin mundugintza jatorrerako. Norbait jakina izan bear du nor izateko, GIZON OSOA izateko. Gizonak nor izateko gizakera jakiņa behar du. Molde berdiņean akats eta doai berdiņekin egiten diran gizonak ez dira NOR ez dira GIZONAK". Hemen utziko dugu. Ni emakumea naiz eta, beraz, ez dut erantzun beharrik somatzen, baina zuek, gizonezkook, bazarete edo ez zarete GIZON OSOAK?

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan