Kike Amonarriz
Barre egitea plazerra bada, telebistako algara enlatatuek barre egitera bortxatzen gaituzten honetan, Kikek asmatu du algara prekozak baino lehenago txisteak isurtzen. Guri ere sartu digu ziria: elkarrizketa txiste bihurtu digu, hasierako tonu serioa azkenera arte eusten jakin baitu, amaieran umorea lehertzeko.
Soziolinguista zaren aldetik, zein da Euskal Herrian euskarak bizi duen egoerari buruzko zure diagnosia?
Ikusi besterik ez dago zein diren erabilera indizeak, zein diren euskarazko musika, telebista, egunkari, liburu eta aldizkarien kontsumo indizeak... Gaur egun, proportzionalki euskaraz gutxiago kontsumitzen da orain 10 urte baino.
Zer klabe dira aldatu beharrekoak?
Indarrak bildu eta ilusio eta ekimen berriak abiarazi beharra dago, euskararen hedapen soziala bizkortzeko.
Erakundeetatik eraman den hizkuntza politikak bestalde, askoz ere indartsuagoa eta eraginkorragoa beharko zukeen eta beharko du, maila guztietan. Eta ez naiz ari erakundeetako "euskara sailez", erabakiguneez baizik.
Eta euskarazko sorkuntza eta eskaintza landu eta sustatu egin behar dugu. Literatura, musika, ikus-entzunezko produktuak, zinema, antzerkia, gizarte-zerbitzuak, irakaskuntza, kirol zerbitzuak... eskaini behar ditugu euskaraz. Baina ez modu kuantitatiboan bakarrik, eskaintza ona eta erakargarria egin behar dugu.
Kanpoko erasoak ere ez dira atertu.
Estatu espainiarra, hizkuntz normalizazio prozesua, nazionalismoarekin, inposaketarekin eta terrorismoarekin parekatzera iritsi da, aukera politikoa eta behar adinako babes soziala ikusi dituenean.
Baina ezin dugu ahaztu, Euskal Herriak ezagutu duen dinamika politiko-kulturalak sektore batzuk euskaragandik urruntzea ekarri duela, kasu batzuetan kontrako jarreretara iristeraino. Su-etenaren amaierak prozesu hau areagotu egin du eta une honetan euskal gizartearen eta Euskal Herriko gazteriaren sektore zabalak euskararengandik guztiz aparte kokatu dira.
Euskalgintzak ahaleginak eta bi egin arren, motz gelditu gara, ez dugu jakin erdaldungoaren multzo zabaletara iristen. Eta une honetan bizi dugun polarizazio politikoak, sektore ez abertzaleak erdararen inguruan trinkotzea eta alderdi ez abertzaleek euskararen aurkako jarrerak hartzeko babes soziala lortzea eragin du.
Zer eragin dauka globalizazioak?
Nola uztartzen dira umorea eta soziolinguistika?
Umorea egiterakoan zer garrantzia du testuinguruak?
Badira txiste batzuk guztiz matxistak direnak, eta koma bat ere aldatu gabe, beste testuinguru batean guztiz feministak gerta daitezkenak: "Zer da folio zuri bat? Emakumeen eskubideen zerrenda."
Txiste horrek, gizonezkoen elkarte gastronomiko batean kontatuta, edo Martxoak 8ko manifestazioan botata, guztiz kontrako zentzua hartzen du.
Gaur egunean nola dago umorea?
Txisteek euskaraz ez omen dute graziarik...
Euskaltzaindia atzetik izango duzue...
Gainera umorearen funtzio nagusitako bat ludikoa da, eta funtzio ludikoak esan nahi du dagoenarekin jolastea, erabili, puskatu, eta gozatzea. Adibide gordinena zera da: bestela ere ez, baina "atsegin zatzaizkit" esanda ez dela ligatzen. Edo zergatik lortu zuten halako arrakasta "Emoixtaxux muxutxuek" edo "Ai bexamela" bezalako abestiek?
Gai hau oso garrantzitsua da. Asko eztabaidatu da gaur egun gazteek darabilten euskararen kalitateaz, eta azken bolada honetan oso hausnarketa interesgarriak irakurri ahal izan ditugu gai honen inguruan: Zuazo, Lertxundi, Sarasola... Dena dela garbi izan behar dugu gauza bat; "argotak" eta gazte hizkerak inoiz ez dira gramatikalki "zuzenak" izan, eta gauden egoeran egonda, oso litekeena da, haur eta gazteak beren behar komunikatiboei erantzun berriak ematen hastea. Eta hori nire ustez, ezinbestekoa da, euskarak aurrera egingo badu. Joera horiek etengabe zuzentzeak ordea, haur eta gazte horiek erdararako joera hartzea ekar dezake. Beti ere, ahalik eta hizkuntza oinarririk sendoena eta zabalena eskainiz haur eta gazte horiei noski.
Txisteen kontrabandorik bada?
Gainera txisteen mugimendua erabat kontrolagaitza da, askotan oso guretzat dauzkagun istorioak aurkitzen ditugu auskalo non, eta jatorriz gurea ote den dudan jartzen duzu.
Zein da txisteak sortzeko formula?
Txiste kontaketan bat-batekotasun puntu bat lortu al daiteke?
Aurrera begira zer proiektu dituzu?
"Umoregileek badakigu ergelkeriak egiten, baina ez gara ergelak. Okerragoa da askori gertatzen zaiona: seriotan ari delakoan ergelkeriatan ibiltzea".Argia, 95-12-10
"Ansorenagandik ikasi dut telebista zer den, telebistan nola egin behar den lan eta zer den telebista bidezko komunikazioa. Honetan pertsonaiarik aurreratuenetakoa da, eta ni bere ikasle kaxkar bat". Argia, 95-12-10
"Hizkuntza normalizatzeko indarberritzean datza gakoa eta itxaropena euskal gizartearen jarreran daukat jarria, beti egon baita euskararen alde. Agian falta dena da buruzagiek adorea izatea". Argia, 95-12-10
"Asko erlatibizatzen ditut gauza guztiak eta doktrinak eta dogmak ez ditut batere gustoko. Alde horretatik, umoreak bizitzaren aurreko jarrera bat eskaintzen dit: jarrera kritikoa, erlatibizatzailea eta baikorra bezain eszeptikoa". Argia, 95-12-10
"Ezinbestekoa da euskararen normalizaziorako hizkuntzari funtzio ludikoa eranstea". Argia, 90-01-21
"Umorerik gabeko pertsonak askoz intolerante, autoritario eta dogmatikoagoak izaten dira. Batek zioenez, umorerik gabeko pertsona amortiguadorerik gabeko kotxea bezalakoa da; harri txikerrenek astindu egiten dute".Argia, 95-12-10
- Jaio:
Tolosan, 1961ean.
- Soziolinguista, umoregilea.
- 17 urterekin Tolosako Gau Eskolan irakasle hasi zen.
- Zeruko Argian hasi zen umore ingeleseko kolaborazioak idazten, eta Argian (1982) txisteak kaleratzen hasi zen.
- 1976an Tolosaldea Berreuskalduntzeko Elkartea sortu zen, eta bertako koordinatzaile lanetan aritu zen 4 urtez. Hegoaldeko lehen txiste afaria antolatu zituzten 1982an.
- Tolosako udaletxean Euskara Zerbitzuburu izan zen 5 urtez, eta ondoren SIADECOn jardun zuen lanean.
Argitalpenak:
Txiste-afarien arrakastak ekarri zuen "Arpa jotzen" liburua, eta 4 txiste kasete, "Txisteka misteka" izenekoak: Joxerra Galarragarekin batera eginak, eta laugarrena Gillermo Segurola lagun duela. Geroztik "Txorakikeriak" izenpean bi liburu kaleratu ditu (1998-1999-2000).
Telebista:
ETBn Gabon Zaharretako programa batean parte hartu, eta geroztik "Hitz eta Pitz", "Funtzioa", "Hau da A.U.", "Beni ta Marini", "Balinda", "Bai zera", "Txiskola" eta "Sikofonia" programatan aritu izan da aurkezle, aktore edo gidoigile lanetan. Gaur "Barrebusa" programako zuzendaria da.
Doinua: Txoriak eta txoriburuak
Umorearen soziologoa
Tolosako gizon fina
txiste aurpegi puru purua
oila espresan lagun mina
kristaletikan bihurritua
munduaren imagina
Txabalategi izango zinen
bertsolaria bazina.
Jexux Mari Irazu
89ko martxoaren 4an ezkondu nintzen. Bi egun lehenago Andoni Egañaren zutabetxo bat azaldu zen "El Diario Vasco"n, gerora "Aitaren batean" liburuan argitaratuko zuena. Andonik eta biok elkarrekin ikasi genuen eta hala zioen zutabe hartan: "Behin, Gasteizko pisuan lentejak prestatzea berari (des)egokitu zitzaion. Ondo ondo esplikatu genion egitekoa: lentejak, azenarioak, txorixo mutur bat eta olio pittin bat sartu 'ollaespresean'. Hogei minutu itxaron, eta pitorro gorri hori altzatzen denean itzali. Hiru orduz itxaron zuen pitorroa noiz altzako. Etxeratzean bazen kea eta erre usaina, Kike eltzeari begira bazegoen ere. Ez zuen urik jarri. Ez omen genion esan".
Ezkontza egunean eta hurrengoetan ez nuen beste konturik aditu. Eta denei gauza bera esan behar. Pasadizo hura Andoniri berari gertatu zitzaiola eta "alu" harek niri erantsi zidala. Inork ez zidan sinestu. Eta oraindik ez dut ulertzen zergatik.
Tolosako inauterietan (1981). Lotsa da saldu zuen bakarra.
![]() |
|
||||
1789 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa