2000-12-24 -- 1789.zenb
Izan ere, naturak emandako itsasoaren faltan, laku hauek aisialdirako ezinhobeto prestatu dira, eta kostaldeak eskaini ditzakeen zerbitzu oro aurki daiteke. Horrela, inguru hauek gasteiztarrentzat egunpasarako aproposak bihurtu dira. Bertaratzen bazarete baieztapenaz jabetuko zarete. Eta zer esanik ez, urteko hilabete beroetan, eguzkia hartzeko eta bainatzeko ezin egokiagoak direnean... Orduan, inguru zabal hauetan leku bakartia topatzea ia ezinezkoa da. Ibilbide honek urtegirik garrantzitsuenak inguratzen ditu (Albinakoa ere bai) eta horretarako Gipuzkoako hego-mendebaldeko ertzean sartu-irten ere egiten du, Deba Garaian, hain zuzen ere. Azkenik, lehenbiziko zatian eki-iparrerantz abiatu ostean, euskara nagusi den arabar lurralde bakarretik itzuliko gara: Aramaiotik, komunikazio-bide garrantzitsuenetatik urrun mantendu den herrialdeko bailararik politenetakotik, alegia.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa