SEXOAREN ERASOA EUROPAN ZEHAR
Sorondo-Barrena, 1970-XII-6
Guzia sexo mailetara erakar behar honek gorabehera aski sortzen du Europako kapitalista nazio gehientsuenetan. Hona hemen batzuek: 1. Heziketaren eta familiaren arazoa. Heziera moldeen haustea gauza garbia da. Maila guzietako estudianteen burrukak hor daude ezaugarri. Ezkontza erakundearen sendotasuna zalantzan dago. Lehengo familia moldeak erori dira, baina berririk ez da sortu eta ez da erraz asmatzen zer izanen den familia Europan hemendik hamar urtetara.
2. Gizarte moralaren oinarriak zartatuak: Gero ta gehiago bakoitzaren iritzia ari da lege bihurtzen. Norberaren atsegina denean helburu, zail da ikusten on edo txarraren beste neurri biderik.
3. Pertsona nolanahi erabili ahal izatea. Sexo kontuan gizarte eta ohitura lokarriak etenaz, guzia abere mailara bihurtzen da. Edozein experimentu zilegi da. (...)
4. Pertsona elkarpideen nortasun eza. Bestea, laguna, norberaren atsegin-bide bihurtzen dira. Pertsonak, ondo ala gaizki datozkigun zerbait besterik ez dira. Honek, norbera bakarkeria batetara darama.
5. Bizitzari norakorik eta zertakorik ez ikustea. Era guztitako atsegiņak probatzez probatzeak hustasuna eta etsipena ditu ondorio (...).
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.