Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-12-17 -- 1788.zenb

BAHEA

Miren Egaņa, Benito Goņi, Pablo Muņoz eta Patxi Zabaleta, Aralar ildokoak: "Hutsegite baskongadista deitu beharko genioke Euskal Herriko gorabehera politikoetan gertatzen den edozeren gainean eta eragile bezala EAJren jokaera ipintzeari. Ezker Abertzaleak ekinbide politikoaren lehentasuna bere egin behar du eta, bere ideario eta egitarauekin, bere aldarrikapenak aurrera eramaten saiatu. Aralar ildoak ez du berea egiten EHk Lizarra-Garaziko beste indar eta eragile politikoei egindako proposamen ezaguna; besteak beste, indar koerlazioarekin koherentziarik ez duelako, herrialdeen nortasun historikoa errespetatzen ez duelako eta, benetako bidea izan nahi duen heinean, konponezinezkoak diren demokrazia gabeziak dituelako. Honi guztiari gehitu beharko litzaioke ezen , bideraezina den aldetik, helburu politiko enblematikoa den, amnistia bera ere, sine die atzeraturik uztea suposatzen duela".
Esteban Beltran, Amnesty Internationaleko Espainiako zuzendaria: "Sakabanaketak Nazio Batuen Erakundeko oinarrizko printzipioak urratzen ditu".

Joaquin Navarro epaile espainiarrak Baltasar Garzon, Jaime Mayor Oreja eta Jose Maria Aznarri egindako kritikak zigor larritzat jo ditu Espainiako Botere Judizialaren diziplina batzordeak. Zigor hauengatik 50.000 eta milioi erdi pezeta arteko isuna ordain dezake Navarrok.
Josu Guinea Larrabetzuko 23 urteko gazteari 12 urteko espetxe zigorra jarri dio Espainiako Entzutegi Nazionalak, epaimahai batek gazteak Larrabetzuko kutxazain bat erre zuela ontzat eman ondoren.
Francesco Cossiga Italiako lehendakari ohia EAJ Europako Alderdi Popularrean sartzeko ahaleginean ari da, horrela berriz Demokristauen Internazionalean onartuko luketelako. Bere ustez, hori Euskal Herrian bizi den gatazka konpontzeko lagungarria litzateke.


ESPAINIAKO KONSTITUZIOAREN INGURUKO EZTABAIDA

EUSKAL politikagintzako arazoen ardatzean etengabe dagoen gaia da Espainiako Konstituzioarena, abenduaren hasiera aldera Konstituzioaren urtemuga ospatzean berpizten dena. Mila gauza esan daiteke eta esaten da, baina bat gutxienez nabarmendu beharko litzateke: Konstituzioaren egungo izaera edo irakurketa berbera mantentzen den neurrian, egungo status quoaren alde egiten da eta, beraz, biolentzia egoera egungo errealitatearen ezaugarri nagusienetakoa izanik, egungoak bere horretan jarrai dezan egiten da. Biolentziekiko erantzukizun zuzenak bultzatzen dituztenenak bakarrik dira; biolentzia egoerak gainditzearen erantzukizuna, aldiz, guztiona da.


HEZKUNTZA ETA TERRORISMOA

EUSKAL Herriko eskoletako 255 zuzendarik euskaraz egiten den hezkuntzak jasaten dituen erasoak salatu ondoren, Espainiako gobernu ordezkari Enrique Villarrek EAEko eskoletan erakusten dena "terrorismoa bera baino arriskutsuagoa izan daitekeela" adierazi zuen Konstituzioaren 22. urtemugaren ekitaldi ofizial batean. Hezkuntz erreformaren egokitasuna justifikatzeaz gain, honek ekar dezakeen eskumen lehiaren aurrean posizioak markatzen ari bide da gobernu ordezkaria.


EH SOLDATARIK GABE

EUSKO Legebiltzarreko eguneroko jardunean ez dutela parte hartzen eta, legebiltzarreko Mahaiak bertan behera utzi du Euskal Herritarrok taldeari erakunde honetatik egiten zaizkion diru ordainketa guztiak (200 bat milio pezeta / 8 milioi libera inguru). Mahaiak proposatutako erabakia legebiltzarreko talde guztien oniritziz hartu zen. Aurreko Legealdi batzuetan ere hartu izan da neurri hori -HBrekin- eta horien ondorioz, 1980tik 1994ra HBk ia 1000 milio pezeta (40 milioi libera) jaso gabe geratu da.


EZ ARBELOA, EZ APEZTEGIA

MIGUEL SANZ lehendakariak atzera bota du herritarren defendatzaile lanetarako Juan Jose Lizarbe PSNko idazkari nagusiak proposatutako Asun Apestegia. Aurretik UPNk Victor Manuel Arbeloa PSNko buruzagi ohia proposatu zuen baina PSNk ez zuen onartu. Artekaritzarako kargua urtebete dela onartu zuen Nafarroako Legebiltzarrak eta eskatzen duen hiru bosten proportzioak PSN eta UPNren adostasuna behartzen du.


URIARTE GOTZAINA ETA BAKEA

ABENDUKO pastoral idazkian gauza ugari esan ditu Uriarte Donostiako gotzainak eta bakoitzak interesatzen zaizkionak azpimarratu ditu. Edozein modutan, ezin oharkabean pasatu elkarrizketari buruz egiten duen aipamen andana eta elkarrizketa eta irtenbidearen arteko loturaz. Setien gotzain ohiak, bestalde, bakea eta politika erabat lotuta daudela zioen duela gutxi emandako elkarrizketa batean.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan