Edu Muruamendiaraz
Eta ez da hain erraza hanka bururaino igotzea: horretarako hanka arinak eta burua behar...
Nola ikusten duzu dantzan egin duzun ibilbidea?
Tradizioari eutsita gauza berriak esperimentatu dituzu; zer beharrek eraginda?
Jendeak ere gero eta gehiago eskatzen dizu gauza berriak egiteko. Jendea, seguruenik aspertuta dago betiko dantzak ikusteaz, eta gero eta gutxiago antolatzen dituzte halako dantzen emanaldiak: ikurrin dantzak-eta bai, herriko festetan izan dezakete euren lekua, baina espektakulu gisa ez dute jendea eramaten, hori galtzen doa. Guk aurten 30 emanaldi izan ditugu, eta hori astakeria da Eskola dantza taldea edo folklorean punta-puntan dabiltzan beste dantza taldeekin konparatuz gero (Eskolak aurten hiru bat emanaldi egingo zituen, bidaiak kenduta).
Nola hartu dute berrikuntza hori?
Gero Seguran aurkeztu genuen koreografia bera. Suposatzen da Segura purista eta tradizional ortodoxoen sehaska dela, eta pentsatzen nuen "ama! a zer saltsa izango duguna hemen", baina beste alde batetik ongi zegoen hantxe bertan esperimentatzea. Joan eta denetarik entzun genuen: batzuentzat oso ondo omen zegoen, asko gustatu zitzaien; beste batzuk ea zer uste genuen arin-arina galtza bakeroekin dantzatzeko...
Eta dantza garaikidekoek nola ikusten dituzte zuen berrikuntzak?
Teknikak berak ez al du eragiten berrikuntza?
Entrenatzeko modua ere ezberdina izango zen...
Orain entseguetan beroketez gain, barra klasikoa egiten duzue...
Klasikoaz gain garaikidea ere ikasten hasi omen zarete aurten.
Teknikoki garaikidean ez duzu hainbeste indar behar, ez duzu halako kondizio fisikorik behar, eta arin-arinetarako 22 urte ez ditudanez, igual beste mundu horretan aproba egiteak ere merezi du... Esaterako, fandango eta arin-arina dantzatzen hastean, hutsetik hasita hiru segundutarako aritu behar duzu tope-topean dantzan, eta garaikidekoek ordu eta erdiko dantza askatuko saio bat ikusten dutenean, etengabe erritmo bizian, flipatu egiten dute!
Zuen emanaldietan musika instrumentu berriak ere sartu dituzue...
Jantziak ere aldatu dituzue.
Nola ikusten duzu dantza eskolen egoera?
Dantza taldeek, beraz, gero eta arrakasta gehiago dute partaide kopuruan. Azpiegituraz ari al dira hobetzen?
Munduan zehar ibilia zara dantzan; Japoniakoa bitxia izan zen gainera...
Zer proiektu dituzu aurrera begira?
"Kulunkan" deitzen den espektakulua ere hor dugu, oso minimalista. Josetxo Goia saxofoijoleak, Maddi Oienart abeslariak, eta hiru dantzarik -Patxi Laborda, Eli Alberdi eta ni- parte hartzen dute. Espektakulu honetan produkzio-etxe batek jarri du dirua, eta ikuskizuna oraindik montatzeko dagoela, jadanik zazpi-zortzi emankizun atera dira datorren urterako.
Fisikoki iritsi zara zure gorenera?
Ez da arrunta 36 urteko dantzari bat ikustea. Pentsatu al duzu noiz utzi?
Doinua: Pello Joxepe
"Dantza Askatu!, Dantza Askatu!"
barruko sen bihurriak
zenbaitentzako beti estutxo
txapelketaren neurriak
"Akilimarro", "Aukeran" eta
"Errenkan" pauso berriak
Kubara buelta gehio behar du
euskaldunaren gerriak.
Jexux Mari Irazu
Badirudi kanpokoak beti gu baino hobeak direla"
Euskaldunon Egunkaria, 00-04-15
"Hemen jendea maiatzean joaten da dantza ikustera, baina hortik aparte badirudi amaitua dagoela. Moden arabera bizi gara"
Euskaldunon Egunkaria, 00-04-15
"Fandango eta arin-arineko eta aurresku txapelketetan sariak irabazi ondoren, dantza horietatik natorrela esan dezaket"
Euskaldunon Egunkaria, 00-04-15
"Gure folkloreak indar handia du, eta kanpora zabaldu behar genuke"
Euskaldunon Egunkaria, 00-10-20
"Hasiera oso zaila izan zen, euskal dantza tradizionala oso mundu itxia baitzen. Gure helburua hori aldatzea izan da, eta lortu dugula uste dut. Gaur egun, gurea bezalako emanaldiek arrakasta dute"
Euskaldunon Egunkaria, 00-10-20
"Gure koreografia guztiek dantza tradizionala dute abiapuntu"
Euskaldunon Egunkaria, 00-10-20
"Ordu pila bat sartzen ditugu entsaiatzen. Gure asmoa da hortik bizitzea, baina zaila da"
Euskaldunon Egunkaria, 00-04-15
- Jaio:
Bergaran, 1964an.
- Dantzaria, koreografo eta dantzako irakaslea (Urnietako Hegape ikastolan eta Lesakako "Tantirumairu" dantza taldean).
- Dantzan:
Zazpi urterekin hasi zen Bergaran, Moises Azpiazurekin. Hemezortzi urterekin Donostiako "Eskola" dantza taldean sartu zen eta gaur arte hor aritu da.
- Sariak:
Jaione Arana bikotearekin Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen 1978an. Gerora, Amaia Agirre bikotearekin Gipuzkoako Dantza Askatu Txapelketa (93, 94, 95 eta 96an) eta Euskadiko Dantza Askatu Txapelketa irabazi zuen (93, 94 eta 95ean). Gipuzkoako Aurresku Txapelketan (95, 96) eta Euskadiko Aurresku Txapelketan ere (94, 95, 96) txapeldun izan zen.
- Emanaldiak:
Besteak beste, Belgikako Eusko Jaurlaritzaren egoitza eta Anoeta futbol zelaia inauguratu zituen; "Eskola" dantza taldearekin ia Europa osoan eta Kuban egona da; Kepa Junkerarekin aurten 70 bat emanaldi eskaini ditu, tartean Finlandia, Portugal eta Eskozian; Argentinan izana da "Gozategiz blai" ikuskizunarekin, eta baita Japonian ere Eli Alberdirekin.
- Koreografiak:
"Aukeran" dantza taldearen sortzaileetakoa (1997) eta geroztik bertan dihardu koreografia, zuzendaritza eta dantzari lanetan. Azken hiru urteotan bost koreografia egin ditu: "Aukeran" (taldeari izena eman ziona, 1997), "Akilimarro" (1998), "Errenkan" (1999), "Zirga ezean" (2000), eta "Argia ilunpean" (2000).
Lehenengo txapelketa Eibarren izan nuen, 7 urterekin. Nire bikotea ikastolatik ezagutzen nuen baina oso harreman gutxi genuen. Dantzatu genuen txapelketan, gure ustez ondo (ez dakit zenbagarren gelditu ginen; azken aurren, edo...), eta hasi ziren sariak banatzen. Lehen ez zen dirurik ematen, opariak baizik: lehenengoari txapela, besteei trofeo edo poltsaren bat... eta kasualitatea, guri erloju bat tokatu. Baina erloju bakarra, noski. A zer poza erloju bat eman zigutenean, baina zeinentzat? Zazpi urterekin, batek hartzen badu bestea negarrez hasten da... Gure lehen txapelketa, eta gurasoek dirua jarri behar izan zuten beste erloju bat erosteko!
Umetan beti Debako hondartzara joaten ziren. Eskuinekoa Edu, 9 urte zituela. Ezkerretara anaia.
![]() |
|
||||
1787 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa