Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-12-10 -- 1787.zenb

PLANGINTZAK ESKOLETAN

artikulu nagusira itzuli
"EUSKARAZ MINTZA": EUSKARA KOMUNIKAZIO HIZKUNTZA GISA GARATZEKO PROGRAMA

Euskaraz Mintza" euskara komunikazio hizkuntza bezala garatzeko programa da. Bere helburu nagusia hizkuntza egoera normalizatu batean etxeko edota lagunarteko giroak umeei eskainiko lizkiokeen hizkuntza erregistro ez formalak, hurbilak ematea da, beraien arteko komunikazioa euskaraz ahalbidetzeko.


Honen inguruan esan behar da programa hau beste bat dela eta beste posible askorekin ere osagarria izan daitekeela. Beste bat baino hobea edo kaskarragoa den edo ez esperientziak esan beharko du. Esan ere egin behar dut "Euskaraz Mintza" programak "Euskaraz Bizi"-rekin kontestu bertsuan ikusten dudala baino aipatu lez inoiz ere ez lehian. Euskaraz Bizi esperientzia orain arte behintzat Ikastolen Elkarteak eskaintzen zuen zerbitzuen artean egon da eta eskola publikoek ez dute parte hartzerik izan. Egoera hau gainditze bidean dagoela uste dut eta denontzat pozgarria izango da.


Esan dudan bezala "Euskaraz Mintza" programa kontestualizatu egin behar da, eta horretarako nola sortu den kontatzea baino hoberik ez dago. Jakina denez gaur egun dena planifikatzen da eta dudarik ez dago dena planifikatu egin behar dela erakunde bakoitzak eta erakunde bakoitzaren barrenean pertsona bakoitzak ere, gure kasuan hizkuntzaren inguruan, zein betebehar eta zein helburuaren atzean egin behar duen lan barneratzeko. Honek gero ebaluaketa posiblea egiten du. Beraz dakarren aurrerapausoa ez da txantxetakoa. Herri edo auzo mailan normalkuntzarako planak jarri dira martxan eta horiengan aurkituko du ikastetxeak zer funtzio eta zein eremu bete behar dituen bere hezkuntza proiektua definitzerakoan.


Ikastetxean edo irakaskuntza barrenean hau oso garrantzitsua suertatzen da askotan ikastetxe euskaldun baten funtzioa erdaldunei begira zehazten baita eta beraz Sorian egindako hezkuntza proiektua kopia daiteke arazo handirik gabe. Baina Sorian ikastetxe baten betebeharrak eta Euskal Herrikoenak antzik ez, ezta?


Beraz, ikastetxe bakoitzak euskararekiko diagnosia burutu ondoren hutsuneak azalerazi eta horiek gainditzeko bakoitzaren funtzioa eta egokiak diren programak sortzea du lehentasuneko lana; hau da, ikastetxeko hizkuntza plana diseinatzea. Hau da Hezkuntza Administrazio batek lagundu beharreko prozesua eta dakidanez Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian Eusko Jaurlaritzak egiten duena. Hau Katalunian derrigorrezkoa da eta Espainian beharrezkoa ez dena. Argi dago erdararen erabilpena erabat normalizatuta dutela eta bakoitzak bete behar duen papera ere garbi dagoela. Baina zorionez, inolako mespretxurik gabe, hau ez da Soria. Nafarroan eginkizun hau martxan jarri zen esperimentalki orain urte batzuk, Baskongadetan baino pixka bat lehenago, sei ikastetxetan. Honen ondorioz azkenean lortu dugu normalkuntzarako teknikaria jartzea Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuan baino zorigaitzez horko agintari euskaldunek hizkuntza plangintzetan ez dutela sinesten esaten dute.


Asko luza daiteke gai honetaz hitz egiten, baina behin kontestualizatu ondoren zein zertan ari den ulertzea errazagoa delakoan nago. "Euskaraz Mintza" ikasleek euskaraz aritzeko duten oztopoaren aurrean gainditzeko tresna bat da, baina ez dago dudarik beste hutsune asko eta esanguratsuei erantzun behar zaiela, hala nola irakaslegoaren hizkuntza formakuntzari (Nafar Gobernuak aurten EGA gabeko -eta dakizuenez EGA ez da panazea- ehun eta piko irakasle kontratatu ditu D ereduetarako eta ausartu egiten da "entre bambalinas" D eredua porrota dela esaten.) dagokiona edota Formakuntza Zientifiko Teknikoa euskaraz eskaintzearen garrantzia.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan