Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-12-10 -- 1787.zenb

LANDAREAK

ETORKIZUNIK EZA

Jakoba Errekondo

gizartearen premietara lotzen ez bada nekazaritzarenak egin du.

Lurrari lotutako langintzek gero eta etekin eskasagoak ematen dituztela-eta, nekazaritzaren etorkizuna ia paisaiaren mantenuari bakarrik lotuta kale-zuloetatik ikusten dutenen erretolikaren mar-marra gero eta ozenago entzuten da. Euskal Herrikoa bakarrik ez, txiro eta goseak jotako mundu guztiaren bizkar hipergaratuta bizi garen gizarte aurreratuen ikuspegia dela-eta lurraren emankortasuna erabilera ornamental motxa baino oparoagoa dela pentsatzen dugunok ezin antxumatuko gara...
Inguruan duen gizartearen premietara lotzen ez bada nekazaritzarenak egin duela Neolitikoan lehen landare eta abereak etxekotzen hasi ginen garai hartatik zutik dirauen teoria da. Globalizazioaren patrikak etenik gabeko enbataz erasotzen du lurra eta lurgintzan ari dena kolokan jarri. Inguruan dugu, baina irtenbidea. Inguruko premiatan...
Gure bizilagunek eskatzen dituzte hemen beste inon ekoitzi ezin litezkeen nekazal produktuak: txakolina, sagardo txinpartatsua, ketutako gazta, jogurt lodiak, sagar gaziak, eta abar eta abar. Horien langintza osasuntsuak medio lotu behar gara lurrera, geurera. Adibidez, Eguberritan kiloa hiru eta bost euro artean ordaintzen den errezil-sagarretik ezin al da bizi nekazari bat? Esne txarrak alde batera utzi eta tajuz lotu gatzaizkion etorkizunari. Gure eta jabetuta edo gabe itotzeraino zapaltzen ari garen mundu guztiaren etorkizunari.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan