Jose Elorrieta, ELAko idazkari nagusia: "Hau lehenbiziko entsaioa izan da: Lizarra-Garazi akaso gutxi landua izan da, susmoak bazterreratzeko honek aurre harremanen ariketa eskatzen duelako. Lehenbizikoan lortu ez badugu, bigarrenarekin saiatu beharko dugu".
Joseba Permach, EHko eleduna: "EAJ Arriagako espiritua eta Espainian eroso bizitzeko nahiaren espiritua berpizten ari da".
Iņaki Aldekoa, HBko diputatu foral ohia: "ETAk beste su-eten bat eskaintzen ez badu, ezinezkoa da biolentziaren arazoa konponduko duen elkarrizketa
Iņaki Anasagasti, EAJko diputatua Madrilen: "PSOEk ez du ezer argi (...) Une honetan sozialistek gurekin batera osatuko balute Jaurlaritza legealdiak bi urte gehiago iraungo luke eta ETAren arazoari beste ikuspuntu batetik helduko litzaioke".
Bernardo Atxaga, AEK eta Garzoni buruz: "ETAren aurka doazela esaten da, baina gero kolpea ez zaio ematen ETAri, baizik beste nornahiri, eta hori da zuzentasun eza".
Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiak ezezkoarekin erantzun dio PPk "terrorismoari aurre egiteko" aurkeztutako proposamenari. Rodriguez Zapatero, lehenbiziz, Jose Maria Aznarren aurretik agertu da egindako irudi inkestetan eta PSOEk eremu guztietan loturarik gabeko politika bultzatzeko ahalegin sendoan ari bide da.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko lehendakariordeak aditzera eman duenez, ez litzateteke baztertu behar EAEko hurrengo lehendakaria sozialista izatea.
"The Economist" aldizkariak Espainiak azken 25 urteetan izandako bilakaerari buruzko erreportaje zabala egin du eta, bertan, Euskal Herriari buruz dioen gauzen artean, Ipar Irlandarekin baino Quebecekin konparatzen du.
LANDAREAK
Jakoba Errekondo
gizartearen premietara lotzen ez bada nekazaritzarenak egin du.
guztia irakurri
OSASUNA
Jabier Agirre
garai desberdinetan bizi izandako zazpi emakumeren ondorengoak gara.
guztia irakurri
ABERTZALEEN OINARRIZKO AKORDIORI BURUZKO GOGOETAK
SU-ETENAREN amaiera duela urtebete iragarri izanak gogoeta ekarri du klase politikoan. Zer egin liteke egoera hartara itzultzeko? PP eta PSE-EEk hauteskundeen gurutzadarekin jarraitzen dute, hori bai, azkenotan intentsitate maila txikiz. Alderdi eta indar abertzaleen aldetik, ostera, desadostasun ugari egon arren, adostasun puntu bat nagusitzen dela dirudi, bakoitzak bere ikusmoldea badu ere: ETAren beste su-eten bat abertzaleen arteko gutxieneko akordio maila batean oinarrituko da. Hori diote ELAk eta LABek, EH eta EAko buruzagi askok ere halakoak adierazi dituzte, eta EAJko bozeramaile Joseba Egibarrek ere berdintsua eman du aditzera. Guztiak bigarren saio bat egitearen alde daude. Zein gutxienekoaz hasi beharko dute berbetan, eta zein baldintzaz. Konponbidea, edo hortik dator edo ETAren suntsipen polizialetik, eta 40 urtetan lortu ez dena ez du orain Aznarrek egingo. Ezta komeni ere.
EUSKAL PRESOEN EGOERA LARRIA DA FRANTZIAN
FRANTZIAKO espetxeetan dauden euskal presoen senitartekoek beren senideen bizibaldintzak salatu dituzte. Arrazoi hau dela eta, azaroaren 13an Frantziako euskal presoek protestari ekin zioten modu desberdinez, gose grebak, ziegetatik ez ateratzea, kartzelako janaria ukatzea... Bizibaldintzak hobetzea eta pairatzen duten isolamendu eta sakabanaketa egoeraren amaiera eskatzen dute. Senideek Marylisse Lewbranchu Frantziako Justizia ministroarekin biltzeko eskaera egin dute baina ez zaie erantzunik eman. Egoera hau guztia salatzeko eta sakabanaketaren amaiera eskatzeko, hilaren 16an manifestazioa egingo da Donibane Lohizunen.
PSE-REN ZURRUNBILOA
NORABIDE politikoari dagokionez, PSE-EEko kideek aspaldikoz ez dute IV. kongresuan adinako kontsentsurik erakutsi. Zuzendaritzaren hautaketak, ostera, zauri sakonak zabaldu ditu: batetik, Nicolas Redondo Terreros %51 eskasarekin hautatu zuten idazkari nagusi eta igandean Bizkaiko PSE-EEn egindako kongresuak barne saltsak gori-gori daudela adierazten du. Redondo Terreros eta Jesus Egigurenen arteko aliantzak bere zailtasunak bizi bide ditu, batez ere alderdi sozialistan hain indartsua den Ibarrezkerrean.
POLIZI OPERAZIO SUSMAGARRIA
IŅAKI Beaumont Iruņean azaroaren 24an atxilotu zuten gazteak ez zuen pistolarik atxiloketaren unean eta ETAko kidea izatea ukatu zuen epailearen aurrean, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Beaumonten sendiak jakitera eman dutenez. Halaber, Beaumontek jasandako tortura salatu du. Polizia espainiarrak ez du ez pistolarik ez muniziorik erakutsi; halamoduzko miaketak egin ditu leku ugaritan; salaketarik gabe aske utzi izandako atxilotuak... Sarritan gertatutako beste polizia-muntaien tankera du Iruņean gertatutako operazio honek.
GUARDIA ZIBIL INFILTRATUA ABSOLBITU DUTE
ASKI DA! Plataformaren aurkako kontramanifestazio batean Donostian "informazio biltze lanetan" ari zen C.A.D guardia zibila absolbitu du Donostiako Bigarren Instrukzio Epaitegiko epai batek. Ertzaintzaren aurrean erresistentzia erakutsi izana ez dela frogatu argudiatu zuen fiskalak eta ez zuen salaketarik jarri. Epaileak, ordea, salaketarik izan ezean absoluzioa eskatu zuen, berak fiskaltzaren lana ezin zuela ordezkatu argudiatuz.