Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-12-03 -- 1786.zenb

Aralar Mendilerroa. San Migelek babestutako natur altxorra (I)

MOZORRORIK EDERRENA

Iosu Etxaniz

Aralar berehala arrobatu eta maiteminarazten duen lurralde horietakoa da, naturaren goxotasuna ederki asko erakusten duen horietakoa. Harritsu eta menditsuagoa Gipuzkoan, inguru osoa mendean hartzen duen Txindoki gailur zorrotz eta izugarria bertako errege absolutua da. Nafar zatia berriz, arbolatsu eta landaretsuagoa, imajina dezakegun errepiderik zoragarrienak zeharkatzen du. Alboetan milaka xehetasun eder erakusten ditu bideak. Natur mirari honen zaindari edo "jabea" errepidearen goialdean, bere santutegian aurkituko dugun Nafarroako San Migel saindu maitatua da. Bestalde, ibilbide honen hasiera eta amaiera behingoz leku berean izango da, urte batzuetan Gipuzkoako hiriburu izan zen Tolosa historikoan. Horrela izateak ibilbide berean Tolosaldeko zati bat ezagutzeko aukera emango digu, eta Aralar igaro ostean, baita Goiherri gipuzkoarretik itzultzeko parada ere. Gipuzkoako izaeraren bi eskualderik adierazkorrenetakoak bisitatuko ditugu. Azkenik, Erresuma Zaharrean Aralarrez gain Larraun bailara ederrean "Guadiana nafarra" deitzen dutena behatu ahal izango dugu, eta Sakanan, itsasontzi ikaragarri baten itxura duen Beriain mendia.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan