BERE HITZETAN
"Ni idaztetik bizi naiz, baina ez literatura egitetik."
Argia, 1995-11-05"Honela laburbilduko nuke nik (euskararen) auziaren muina: lehendabizi, eztabaidatzen ez diren bidean bideko hutsune eta arazo larriak. Segidan, eztabaida faltak eragozten dituen etorkizunerako proiektu garbiak. Eta horren guztiaren erdian, euskararen inguruko sakralizazioak eraiki duen totemaren itzal luzea, akritizismoaren tabu-sistema osoa hedaturik euskalgintzaren bazter ezkutuetaraino."
Gogoa zubi"Oso gutxi hitz egin da ezker abertzaleak euskararen plazan erakutsitako hegemonia militanteak beste hainbat sektoretan izan duen eragin desmotibatzaileaz."
Gogoa zubi "Tradizio gutxi ezagutu, erdi galdu eta laburra dugula, eta kexuka gabiltza... Baina esango banu beste hizkuntzetako irakasle, esatari eta idazle askok eta askok ez duten pagotxa dugula profesionalki, apustu zail bezain erakargarria dugula esku artean?"
Gogoa zubi"Ofizioaren menderakuntza idazle batentzat oso arriskutsua da (gauzak erraz egiten ohitzen zara)."
Argia, 1995-11-05"Idazle bat unibertsala da, ez euskalduna edo espainola."
Euskaldunon Egunkaria, 2000-04-12
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.