ORIETXEA ALACANTEN
Jon Oriak 1979tik eginiko artea prentsan jaso egin da. Erraite baterako, eta zeramista gisa, "Gaceta del Norte" zenak eta "Deia" egunkariak erakusketen berri eman zuten. "Diario de Navarra" ez zen gibelean gelditu, ezta, kasu, "Diario de Cadiz" ere. Londresen argitaraturiko zerrenda batean, "Artistas espaņoles de Londres" delakoan azaltzen zaigu, edota hango "Essentialism" izenekoan ere bai. Bere lurraldean profeta bihurtu nahian, antza, eta erdietsi, zeren eta "Merindad de Estella" argitalpeneko "GalerØa de Personajes" atalean txoko bat eskaini baitzioten edota Lizarrako jai egitarauan ere bai.
Euskal, katalandar, ingeles nahiz espainiar irratietan bere lana goraipatu da, EITB eta BBC ezagunetan kasu. Erakusketak nonahi, saritua, Londres edota Iruņean, bakarka nahiz talde lanetan, Parisen ere bai. Bere hainbat lan bilduma publiko eta pribatuetarako erosi da: Nottingham, Elx, Madril, Bartzelona, Londres, Iruņea, Gasteiz, Lizarra... Hondarrean, halaber, ametsa zena errealitate bihurtu ahal izan du: Alacant aldeko etxea edozein unetan gozatzen ahal den erakusketa bilakatu egin du, "Orietxea" lemapean.
"Orietxea", bere etxea. Mediterraniar argia, iturriak, lorategiak, eskulturak, Elx dama, zeramikak, marmol eta granitozko nafar armarria eta goiko zeru urdina.
Hainbertze miresten duen XVI. mendeko nafar erreginen ikasle bikaina bailitzan, artea, kultura da bere pasioa, argitaratzeke duen nobela lekuko. Izan ere, eta Pello Gerra kazetariak jaso zuenez, "Nafarroak mundua harrituko du" esaldia idatzi zuen Shakespeare ospetsua erregina horiekin Nafarroan bertan harremanetan izan zela sinestuta dago.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.