JON ORIA
Jon Oria historialaria eta artista Nafarroako Lizarra herrian jaio zen 1931. urtean. Ingalaterra, Alemania eta Parisen barrena ibili ondoren, Torreviejan bizi da egun. Historian zehar etorkizunaz irudikatu diren hausnarketek miresten dute.
Desagertarazi zuten Euskal Zibilizazio emearen hondar gorrietan txinparta tikiz hornituriko egungo Euskal Herria bor-bor ari da. Mendebaldea, Bittor Kapanagaren Sartaldea esnatzen hasia, astintzen hasia ere bai. Ekialdea poliki-poliki (zoaz fite, otoi!), baina inoiz hartu ez duen sendotasun tinkoaz jantzi izan balitz bezala jokatzen ari dela dirudi. Erran nahi baita, zuhurtasunez. Gipuzkoarren "sasizentrismoa" deiturikoa jaun eta jabe, baina bereak ja egin ote du? Jon Oriak, zenbait osagai faltan, Nafarroako koroa duintasun osoz eramanen duenaren bila ari zela erran zigun. Hona hemen elkarrizketa iniziatikoa.
"Jon Oria mintzo, edota Nafarroako norabideaz hausnarketa". Edota heterodoxiaz mintzo, zeren eta gizon hau edozein zakutotan sartzea zilegi ez baitzaigu. Bera egokitzeko salda beroaren errezetan Margot pelikuleraren Endrike erregeak maite ez omen zuen baratxuria jarri behar izanen dugu, baita, nola ez, Lizarrerriko Erribera aldeko piper gorri tiki batzuk ere. Bertze era batera erran dezagun, ikastoletako andereñoek ezagutzen duten eta haurrendako guziz pozgarria den soka saltoka aritzeko joko hura: "Arnoa, ogia, eta gatza, gatza, gatza!".
Jon Oriak ez du aurkezpenik behar, edo bai. Lizarrakoa, antzinako Lizarragakoa. Errepublikaren gisa 1931n jaio eta hurbilekoarekin moldatu ezinean, gaztetasun indarrak itzali ostean Ingalaterrako Nottingham unibertsitatean graduatu zen (1973). Francisco Franco hil zelarik, Cambridge ere ezagutu zuen (1975). Handik sei urterat doktorego tesia aurkeztu zuen Londresen: "Mysticism in the Work of Marguerite de Navarra (1492-1549)".
Beraz, ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula Egako hiria utzi eta uharte handi hartan sustraitzea. Ez aldaketa makala, bederen, baina patua ordura arte nahikoa bihurria izan ez eta 1989an gertaturiko ezbehar larri batek katalandar Alacant aldeko Torrevieja izenekoan moldatzeko bultzatu zuen, osasunaren onerako, prefosta.
Bada, komeriak noiz amaitu jakin ezean hurbildu gatzaizkio, ea Nafarroaren erdiguneaz, arteaz eta bizitzaren hizkuntzaz zer dioen jakiterat. Nola elkartu, bere ahotik ez bada, 1984ko "Plato and Reinassance", urte bereko "Picture Dictionary in Spanish" edota 1991ko "Visión anglosajona del Pueblo Vasco" eta 1994ko "Ultimos Reyes de Navarra"? Bai, lagun berak idatzi baitzituen, Karlismoaren nafar hiriburuan sorturiko Jon Oria jaunak.
Zertan aritzen da Jon Oria historialaria eta artista?
Artean ere aditua naiz, eskulturan batik bat, baita zeramika edota pintura ere. Mediterraneoan lan egiten dut. Ene azken lana Nafarroako armarri erraldoia izan da, hamazortzi tonakoa, nafar armarri zaharrari jarraikiz, Erdi Aroko Kabalako maisuak eta alkimia teoriak kontuan harturik, Antso Azkarra baino lehenagokoa, alegia.
Lizarra da zure sorterria.
Zergatik abiatu zinen Ingalaterrara?
Historialari izateaz gain, artista ere bazara.
Arteari esker sormenaren bidez azaltzen ditugun irudi imaginarioak hobeki atzematen ahal ditugu, bertzenaz hauetako irudi batzuetako zenbait alderdi nahikoa era ilunean geldituko bailitzaizkiguke. Ene gustuko artistak haien pentsamendua artelanaren bitartez mahaigaineratzen dutenak dira, Rodinen gisa. Berak bere eskulturak materiatik sorturiko ideiak bailiran konposatu baitzituen. Honetan, gainera, denok gara artista, edo noizbehinka horretan sinesten dugu!
Jon Oria nafarra al da?
Zein da Nafarroaren historia eta zein bere etorkizuna?
Zer duzu eskuartean uneotan?
Jon Oriak 1979tik eginiko artea prentsan jaso egin da. Erraite baterako, eta zeramista gisa, "Gaceta del Norte" zenak eta "Deia" egunkariak erakusketen berri eman zuten. "Diario de Navarra" ez zen gibelean gelditu, ezta, kasu, "Diario de Cadiz" ere. Londresen argitaraturiko zerrenda batean, "Artistas españoles de Londres" delakoan azaltzen zaigu, edota hango "Essentialism" izenekoan ere bai. Bere lurraldean profeta bihurtu nahian, antza, eta erdietsi, zeren eta "Merindad de Estella" argitalpeneko "GalerØa de Personajes" atalean txoko bat eskaini baitzioten edota Lizarrako jai egitarauan ere bai.
Euskal, katalandar, ingeles nahiz espainiar irratietan bere lana goraipatu da, EITB eta BBC ezagunetan kasu. Erakusketak nonahi, saritua, Londres edota Iruñean, bakarka nahiz talde lanetan, Parisen ere bai. Bere hainbat lan bilduma publiko eta pribatuetarako erosi da: Nottingham, Elx, Madril, Bartzelona, Londres, Iruñea, Gasteiz, Lizarra... Hondarrean, halaber, ametsa zena errealitate bihurtu ahal izan du: Alacant aldeko etxea edozein unetan gozatzen ahal den erakusketa bilakatu egin du, "Orietxea" lemapean.
"Orietxea", bere etxea. Mediterraniar argia, iturriak, lorategiak, eskulturak, Elx dama, zeramikak, marmol eta granitozko nafar armarria eta goiko zeru urdina.
Hainbertze miresten duen XVI. mendeko nafar erreginen ikasle bikaina bailitzan, artea, kultura da bere pasioa, argitaratzeke duen nobela lekuko. Izan ere, eta Pello Gerra kazetariak jaso zuenez, "Nafarroak mundua harrituko du" esaldia idatzi zuen Shakespeare ospetsua erregina horiekin Nafarroan bertan harremanetan izan zela sinestuta dago.
![]() |
|
||||
1785 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa