CURRICULUMA
Jaio:
Donostiako Antigua auzoan, 1929an.
Ingeniaria, hizkuntzalaria, idazlea, irakaslea, politikoa eta filosofoa.Igara, Usako, Larresoro eta Txillardegi seudonimoak erabili izan ditu.
Liburuak: 30 inguru argitaratu ditu, horien artean Leturiaren egunkari ezkutua (1956), Peru Leartzako (1960), Huntaz eta Hartaz saiakera bilduma (1965), Hizkuntza eta Pentsakera (1966), Elsa Scheelen nobela (1968), Euskal Herritik erdal herrietara (1978), Euskal gramatika (1978), Euskal Fonologia, Euskal azentuaz tesia, Exkixu (1988), Antigua 1900 (1992), Putzu eleberria (1999).
Sariak: OARGI kultur erakundearen saria, Kierkegaard-en hazia Unamunogan lore saiakeragatik (1955).
Kazetaritzako kolaborazioak: Egan aldizkarian (1956-1960), Buenos Aires-ko Tierra Vasca hilabetekarian (1960 inguruan), Garaia aldizkarian (1976), Zeruko Argian (60 eta 70eko hamarkadetan), Gara egunkarian (1999).
Politikan: Ekin taldearen sortzaileetakoa (1952), ETAren sortzaileetakoa (1958) eta erakundeari izena eman ziona, ESBko kide izana, Herri Batasunako sortzaile (1977), Euskal Herrian Euskarazeko aita pontekoa (1979), Mahai nazionaleko partaide izana, eta bitan senadore hautatua, hiru aldiz kartzelaratua (1950, 1960, 1981) eta errefuxiatu izana.
Euskaltzain urgazle 1957tik.
Ibilbidea urtez urte:- 1948an ikasle talde bat antolatu, EIA ( Eusko Ikasle Alkartasuna), eta Erne aldizkaria atera zuten.
- 1949-56 bitartean Bilbon jarraitu zituen Ingeniaritza ikasketak. Bertan ezagutu zuen Federiko Krutwig, eta gainerantzeko abertzale jendea (Gaintzarain, J.M. Benito del Valle, J.M. Agirre, Julen Madariaga...).
- 1950ean kartzelan sartu zuten, Jagi-Jagi taldeko partaide izatea leporatuta.
- 1952an, Ingeniaritza eskolakide batzuek Ekin taldea sortu zuten (1952).
- Soldadutza Galiziako Ferrolen egina (1956), bertan idatzi zuen "Leturiaren egunkari ezkutua" liburua, eta Euskaltzaindiaren Arantzazuko bilerara txosten bat bidali zuen euskara batua sortzearen alde.
- 1956an, ikasketak eta soldadutza bukatuta, Donostiara itzuli zen.
- 1957an Euskaltzain urgazle izendatua, euskarazko klaseak ematen zituen Gipuzkoako Foru Aldundian, Koldo Mitxelenarekin sarritan topo eginez.
- 1958an, Ekin taldea birbataiatuta, ETAren sortzaileetako bat izan zen, erakundeari izena eman ziona.
- 1959an, "Euskaltzaindiaren Laguntzailleak" erakundean aritu zen.
- 1960an atxilotu egin zuten.
- 1961ean kartzelatik irtenda Parisera jo zuen ihesi.
- 1962an Hazparnen finkatu zen.
- 1963an Euskal Idazkaritza Elkartea sortu zuten Baionan, besteak beste euskara batua Iparraldetik ere bideratu asmoz.
- 1963an Euskaltzaindiari bere dimisioa agertu eta Euskal Idazkaritza Elkarte barruan "Hizkuntza Saila" sortu zuen Telesforo Monzonekin batera.
- 1964an Belgikara aldegin, eta bertan denboraldi bat pasata, Brusselan finkatu zen. ETAko zuzendaritza utzi zuen, eta militante gisa jarraitu.
- 1966-71: Brusselatik "Branka" aldizkari abertzalea sortu zuten, tartean Benito del Valle (Ekin eta ETAko lagun zaharra) eta Krutwig zeudela.
- 1967an ETAren V. Biltzarraren ondoren, erakundetik irten zen.
- 1971n Euskal Herrira itzuli zen.
- ESBko kide izan zen.
- Herri Batasunako kide (1977az geroztik) eta Euskal Herrian Euskarazeko aita pontekoa (1979), Mahai nazionaleko partaide izana da 5 urtez eta bitan senadore hautatua.
- 1981-82 urteetan EEBBetara (Kaliforniara) joan zen fonologia ikastera.
- 1983an euskal azentuari buruzko tesia atera zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
- 1999an, UEUk ohorezko kide izendatu zuen.
- Egun: Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Enemeritua da Fonologian eta Soziolinguistikan, EKBko Bat aldizkariaren kudeatzailea hastapenetatik, SEI (Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen) elkarteko lehendakaria, eta Herrien Europa Institutuko kidea da.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.