2000-11-26 -- 1785.zenb
Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
Bertsolaritzaren zurrunbiloak jende eta alor asko astintzen ditu: bertso eskolak, saioak, komunikabideak, ikerlanak... Azken hogei urteotan inspirazioz, berez, edo haizearen arabera aritzeari utzi, eta bertsolaritzako alor denak konszienteki lantzen hasi dira. Egun bertsolaritza mugimendu autoantolatu eta eraginkorra da. Kamaleonikoa, orain artean bezala etorkizunean baldintza klimatologiko berrietara egokitzen jarraitu beharko du bizirik eta zutik ekiteko, edo bestela fosildu egingo da. Egun ikusten da jada haize berriak bultzaka datozela: belaunaldi korronte berri bat, gizartean joera-gustu berriak... Hargatik, bertsolaritzaren mugimendu autoantolatua nola sortu zen, egun nola dagoen eta zein diren etorkizuneko erronka eta iragarpenak aztertu nahi izan ditugu.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa