BERE HITZETAN
"Ni inoiz ez naiz izango Euskaltzaindiakoa, ez dut ezer jakin nahi ere. Behin eta berriz erakutsi baitute ez dutela ni hor egoterik nahi nire jarrera politikoagatik, ETAkoa izan eta HBkoa naizelako. Euskaltzaindiko urgazlerik zaharrena naiz"
Argia, 1994-10-16"Sozialismoa krisian dagoela azpimarratu beharrik ez dago. Eta beragandik garbiki desmarkatu gabe, Ezker Abertzaleak tope egiten du, eta egingo"
Euskaldunon Egunkaria 2000-4-9"Etorkinen lehenengo pertsona-eskubidea, beren jatorrizko naziotasuna gordetzea duk. Euskalduntzea eta integratzea erabakitzen badute, orduan bai: hemengo gorabehera politikoetan parte hartzeko eskubidea ditek. Ez integratzea erabakiz gero, eskubidea izango dik etorkin horrek utzi nahi ez duen naziotasun arazoetan parte hartzeko, baina ez gureetan"
Argia, 1983-9-11"Nik ez diat ulertzen "ikurriņa bai, espaņola ez" oihuka esan, eta gero "espaņolari bai, euskarari ez" praktikatzea"
Argia, 1983-9-11"Kale-borrokak eta oso noizbehinkako atentatuek, gure arteko batasuna hausten dute, gure indarra ahultzen, eta etsaiarena gotortzen. Benetako txertoak dira, eraso nahi diren Estatuen bizkorgarri"
Euskaldunon Egunkaria 2000-4-9
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.