Paulo Iztueta Armendariz
Pilar Iparragirre
Nori zuzendurik dago zure azken saiakera hau?Bizibidez irakaslea naiz eta urteak daramatzat unibertsitatean, Hezkuntzaren Soziologia irakasten eta maila horretako ikerketak egiten, gure lan akademikoa herri honi erantzunak ematea baita. Dena den, aspalditik, jada "Zabal" aldizkaria sortu nuenetik, nire ametsa izan da lan akademikoa eta beste lanak (alegia militantismoan sartzen direnak) bereiztea. Oraindik ere ekarpenak egiten ditut, baina nolabaiteko autonomia izanez nire baitan. Orduan, lan hau egiterakoan -urte asko joan zaizkit bere osaketan-, lehenengo hartzaileak edo, nire ikasleak izan dira, beraiekin eztabaidatu baititut zenbait gai. Baina horrekin batera, beti gogoan izan dut Euskal Herri osoa; halere, nire pentsamendua ezker abertzalean kokatzen dudanez, eta nola nire aburuz ezker abertzaleak pentsamendu anitza izan behar duen, ikerketetan bezala plataformetan ere, bereziki ezker abertzaleari egiten diot eskaintza eta gehienbat bere buruzagiei, irakur dezaten, ea tresna baliagarria zaien eta erabiltzen duten.
Nola lortu, zuk aldarrikatzen duzun euskal irakaskuntza? Hemen ezarria izan den hezkuntza elebidunaren irizpidea, erabaki politiko bat da, eta ez pedagogikoa. Botere autonomikoari dagokion gerrikoa da hori. Baina Euskal Herriak, herri bezala eraiki nahi badu, beste neurri batzuk behar ditu. Eta egiazko euskal irakaskuntza izan dezagun, nik ez dut ikusten beste formularik ez baldin bada Euskal Eskola Nazionala, XXI. mendeko Estatu soberano moderno bati dagokiona. Xede hori lortzeko, ordea, autodeterminazio eskubidea onartu eta bideratu behar da, nazio-proiektu horretan sinesten eta dihardutenen indarrak oro bilduz.
Jean Grenet
Mikel Asurmendi
Baionako Jean Grenet auzapezarekin biltzean, datozen udal bozketaz jarduteko gogotsu aurkitzea espero genuen. Grenetek ez ditu herri bozkak gogoan, alta. BAM Aglomerazioko presidenteorde eta Erregioko kontseilari hau eguneroko zereginaz omen dago arduratua.
guztia irakurri
JON ORIA
Erlantz Urtasun
Jon Oria historialaria eta artista Nafarroako Lizarra herrian jaio zen 1931. urtean. Ingalaterra, Alemania eta Parisen barrena ibili ondoren, Torreviejan bizi da egun. Historian zehar etorkizunaz irudikatu diren hausnarketek miresten dute.
guztia irakurri
Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"
Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
Jada gizarte honetan gelditzen den marka "radical" bakarra freskagarri baten izena da, eta pertsona gutxi batzuren izana.
guztia irakurri
MIGEL ARRETXE
Joxemi Saizar
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiko zuzendari eta UNIMAko (Nazioarteko Marioneta Elkartea) idazkari nagusi da. Azken kargu hori pasa den udatik. Tolosako XVIII. Jaialdia hastear dela, txotxongiloen magiaz eta hau sortzeko eta antolatzeko trukuez aritu gara.
guztia irakurri