Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-11-26 -- 1785.zenb

"ARGIAREN MENDEA" JOKATZEKO PAUSOAK

Sartu http://argia.com/mendea/jokoa.htm helbidean. Lehenengo pantaila denez, jokatu nahi duzula adierazteko zure izena idatzi eta "bidali" klikatu. Ezkerreko bi pantailetan osatu gabeko mahaiak eta mahairik gabeko jokalariak agertuko zaizkizu.

Bigarren pantailan zure izena "Itxaron gela"n ikusiko duzu. Jokatzeko gogoz zarela adierazi duzu, baina jokorako mahaia ez duzu aukeratu. Jokalari kopurua osatu ez duen mahaia edo mahai berriren bat sortu nahi duzun adierazi behar duzu bigarren pantailan.

Eman dezagun mahai berri bat eratu duzula. Uneotan zu zara mahai berriko arduraduna eta zu bakarrik zaude jokatzeko prest. Hemendik aurrera zuk sortutako mahaian jokatu nahi dutenei baiezkoa ala ezezkoa esatea dagokizu. Bi, hiru edo lau jokalari elkartutakoan, arduradunak erabakiko du jokoa abian noiz jarri.

Jokoa zurrunegia eta hotzegia izan ez dadin elkar komunikatzeko aukera izango duzue. Horretarako, jokalari bati mezua bidaltzeko txokoa daukazu.
Eta besterik gabe jokoan hasteko ordua da. Zure txanda da, dadoak bota, itxaron eta galderak ahalik eta hobekien erantzun. Zorte on!

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan