Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-11-19 -- 1784.zenb

Patxi Azparren, ABK-ko kidea: "Beste euskal presoen egoera ere ikusi dut, kolektiboak zenbat sofritzen duen, senideen sofrimendua... Saltzen dituzten mamuak ez direla existi-tzen ikusi dut, presoen kolektiboa oso plurala dela, baina, barruan egonda, erabaki dute estrategia bateratua izatea, eta indar handia ikusten da".

Ibarretxe lehendakaria: "Euskalduna naiz eta Espainiar Estatuko hiritarra. Ez dut uste on denik ezkorki definitzea: 'Ez naiz espainola' edo 'ez naiz frantsesa'.

Andoni Ortuzar, EITBko zuzendari nagusia: "Pentsamentu bakarrak eragiten duen itolarriaren aurkako leiho bat gara"

Arnaldo Otegi, HBko Mahai Nazionaleko eleduna: "PPk proposatzen dituen ekimenek neofrankisten desesperazioa islatzen dute".

Nicolas Redondo Terreros, PSE-EEko buruzagia: "PP eta PSOEren arteko aliantza politika ez dute baldintzatuko ez oportunismoak, ez gobernu kontseiluan eseri nahiak, ezta inoren salbatzaile izateko asmoak ere".

Pierre Mauroy lehen ministro ohiak -Lilleko alkate eta senadore sozialista egun- Euskal Departamenduaren eskaera konprenitzen duela esan zuen Miarritzen, baina berau gauzatzeko unea ez dela egokia gehitu zuen. Bere ustez, Euskal Departamenduaren sorrerak ondorio neurtezinak ekarriko lituzke Hego Euskal Herrian dagoen gatazka bortitzarengatik.
Elena Beloki EHko kidea Entzutegi Nazionalak bermepeko askatasunean utzi ondoren, espetxean geratzen diren Gorka Martinez, Mikel Egibar eta Miriam Camposen askatasuna eskatu du EHk, Entzutegiak berak dioenez Xaki "legezko erakundea delako" eta bere jarduera "ez delako erakunde terrorista batena".
Manuel Maria Zorrilla epailea berriz hautatu dute EAEko Auzitegi Goreneko lehendakari.

LANDAREAK

Jakoba Errekondo

Portugalgo baso batek behin su hartu eta zuhaitz gehienak goitik behera erre ziren, mimosak ezik. Landare hauek espeziearen jarraipena bermatu ahal izan zuten.
guztia irakurri

Jabier Agirre

Laneko eta errepideetako istripu kopuruek larritzen gaituzte, baina etxe giroko eta aisialdiko istripu kopuruak handiagoak dira. Hauetaz ordea, ez gara hainbeste arduratzen.
guztia irakurri


AUTOBUS GIDARIA HIL DA

ETAk urriaren 30ean Madrilen egindako atentatuaren ondorioz zauri larriak jasan zituen Jesus Sanchez autobus gidaria hil zen hilaren 8an. Bonba-autoaren leherketak, halaber, beste hiru pertsona hil zituen: Jose Francisco Querol Auzitegi Goreneko epailea, Armando Medina honen auto gidaria eta Jesus Escudero bizkarzaina.


SAREKADAK ETA ATENTATUAK

MADRILEN lehenbizi eta Bilbon ondoren, polizia espainiarrak bi sarekada egin ditu ustez ETAkoak diren bi talde atxilotuz. Aurora In-txausti eta Juan Francisco Palomo kazetariek, aldiz, atentatu saioa izan zuten, lehergailuak eztanda egin ez bazuen ere. Ez da berria jokoa: atentatuak eta atxiloketak, edo alderantziz. Edozein modutan, urte gehiegi irauten du jokoak eta hemen berdintsu gaude, edo okerrago, indarkeria eta gatazka egoerei dagokienez.


REY ETA LAPITZEN LANA SALATU DUTE SAVATER ETA JUARISTIK

PEPE Rei "Ardi Beltza" aldizkariko zuzendaria eta Xabier Lapitz "Deia"ko zuzendariordea "ETAren txakurtzat" jo zituzten Jon Juaristi eta Fernando Savater Ermuko Foroko kideek. Hauek beren artikulu eta zutabeetan pertsona desberdinak seinalatzen dituztela eta gero ETAk hil edo erasotzen dituela diote. Lapitz gogor aritzen da ETAren jardunaren aurka bere zutabeetan eta Pepe Rei sarritan absolbitu izan dute ETArekin kolaboratu izanaren akusazioaz; Rei hiru aldiz izan da espetxean, beti kazetal lanak tartean, eta laugarrenez espetxeratuko duten susmoa agertu du publikoki.


BATASUNA PROZESUAREN AURKEZPEN FASEA HERRIETAN

BATEGINEZ, Aralar, Piztu, Teilagorri, Arragoa eta Igitaia eta Mailua ponentziak herriz herri aurkezten ari dira egunotan EHk bultzatutako Batasuna prozesuaren barruan. Azaroaren 19ra arte iraungo dute aurkezpenok eta ondoren herriz herri txosten desberdinen eztabaidari ekingo zaio. Azkenean bi ponentzia geratuko dira eta horien artean hautatu beharko dute prozesuan parte hartzen dutenek. Otsailaren hasierarako txosten irabazlea zein izango den jakingo dela pentsatzen da. Ondoren txosten nagusiaren zuzenketa fasea etorriko da, egituren hautaketa eta politika sektorialen ildoak zehaztea. Fase honen ondoren, udaberritik aurrera gutxi gorabehera, nazio mailako egitura bat sortzeari ekingo zaio, nahiz eta honen inguruko zehaztapenak oraindik airean diren.


GUARDIA ZIBIL INFILTRATUA

HILAREN 2an C.A.D guardia zibila Donostian Aski da! taldearen bilkuraren aurrean bildu behar zen gazte talde batean infiltratu zen eta ertzain bat erasotzen saiatu zen Ertzaintzak taldea geldiarazi zuenean. Infiltratua ertzain bat erasotzen saiatzean atxilotu zuten gainerako ertzainek. Komisarian "informazio biltze lanetan" ari zen guardia zibil gisa aurkeztu zuen bere burua eta, diligentziak zabaldu ondoren, Intxaurrondoko kuarteletik bere bila etorritako guardia zibil agintari baten eskuetan utzi zuten.


IU-REN PROPOSAMENA

GASPAR Llamazares IUko koordinatzaile berria Euskal Herrian dago egunotan IUren bake proposamena aurkezteko: batetik, erreforma konstituzionala erabakitzeko Espainia mailako erreferenduma proposatzen du "Euskadi eta Espainiaren harreman berria finkatzeko; bestetik, irtenbideekiko kontsentsu bila, hiru mahairen osaketa proposatzen du, bata EAEn, bestea Nafarroan eta hirugarrena Madrilen.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan