Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-11-12 -- 1783.zenb

Durangaldea. Anbotoko Damaren lurretan (I)

MARIREN ETXEAN

Iosu Etxaniz

Gure mitologiako jeinuen buruari, Mariri, euskal geografian bizileku askotxo ezagutzen zaio, lurpean bizi denez haitzulo askotatik irten ohi delako, baina horien artean ezagunenetakoa Anboto mendikoa da. Mitoetan sinestu ala ez, egia dena zera da, mendia bera Bizkaialdeko tontorrik dotore eta ikusgarrienetakoa dela, eta Mari oso pozik biziko litzatekeela bertan. Berau Durangaldeko mendirik garaiena da eta gure ibilbide honen izaera markatuko du, hasi, Urkiola Gainetik hasiko garelako, eta amaitu berriz, mendiaren bestaldeko Elorrion. Horrela, Anboto erreferentzi gisa edukiz, Durangaldeko bailaretatik bira egiteari ekingo diogu, garapen handia ezagutu duten herriak (Durango) eta betiko lasaitasuna mantentzen duten nekazari auzuneak (Atxondoko bailara) tartekatuz. Bizkaian ondare historiko-artistikorik garrantzitsuenetakoa gordetzen duten hirietako bi (Durango eta Elorrio) eskualde honetan aurkituko ditugu; beraz alde horretatik interesa ziurtaturik dago. Baina bestalde, inguru hau interesgune natural askotxo erakusteko moduan da, kontuan hartuz gainera, bertako zati bat Urkiola Natur Parkearen barnean dagoela. Naturgune hauei esker eta inguruko herri behatoki garaiei esker, ibilbide bikaina antolatzeko moduan gara.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan