Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-11-12 -- 1783.zenb

JUAN MARTIN ELEAXPURU

"IDAZTEA, BARNEAN DAUKAZUNA ATERATZEKO BIDEA DA"

Pilar Iparragirre

Zure obsesioei buruz idatzi omen dituzu ipuinok. Zeintzuk dira?

Lau edo bost obsesio baditut. Adibidez, Gerra Zibila. Nahiz eta ni, zorionez, hura pasa eta gerokoa izan, Ubera auzoan dagoen baserri batean jaioa naiz, hilabetetan frontearen erdi-erdian egon zen baserri batean, hain zuzen. Goian, Elgetan, gorriak zeuden, Bergaran, berriz, frankistak. Batez ere haurtzaroan eta pixka bat beranduago ere, oso bizirik sentitu izan dudan gaia da Gerra Zibila. Eta, beno, niretzat behintzat, idaztea, barruan daukazuna momentu horretan ateratzeko bide bat izan ohi da.

Nondik jaso duzu beharrezko zenuen dokumentazioa?
Magnetofoia erabili dut asko. Eta kontalari onenen pasarteak jaso bezala eman ditut gero, Bergarako euskaran. Kontalari apartak daude. Gogoan dut emakume bat, ez da sinestekoa ere! Momentu batean, Napoleonen garaiko gertaerak aipatu zituen. Zein baserritan zeuden haren indarrak, norengana jo zuten zerbaiten eskean... Atzo gertatu izan balira bezala gogoratzen zituen berak, umea zenean, bere amandreari entzundako istorioak! Eta bere amandreak ere, umea zenean edo, amari edo amandreari entzungo zizkionak... Kate izugarria da hori! Horrelako grabazioetan, egundoko materiala dago gero literatura bihurtzeko.

Zer da lekukotasun horietatik bereziki estimatzen duzuna?
Kontatzeko era. Oso interesgarria da nola kontatzen duten, elipsiak eginez. Gu jada oso "maleatuta" gaude, baina beraiek narrazioaren erritmoa gordetzen dakite, parentesiak egiten. Eta bat-batean adierazten dizute: hark esan zidan, eta nik erantzun nion... Egundoko bizitasuna ematen diote horiek guztiek kontakizunari.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan