Astekaria

 Elkarrizketak 

JUAN SAN MARTIN

"EUSKARA ERRESPETARAZI BEHAR DUGU"

Irudia

Pilar Iparragirre


1782. alea
2000-11-05
alde 0    kontra 0

Euskararen egoeraz oso kezkatuta zaudela esango nuke.

Izan ere, euskara gure herriko baliorik garrantzitsuenetako bat da. Eta hizkuntza eskubideak azpimarratu behar dira hemen, ez direlako iraganeko kontuak, liberalek-eta esaten duten bezala. Eskubide kolektiboak eta gizabanakoenak elkartu behar ditugu. Beste hizkuntzak errespetatu eta geurea ere errespetarazi. Baina beti arrazoiarekin, ez indarkeriarekin.

Eurogutunaren onarpenean parte hartu zenuen...

Hala da, Arartekoa nintzelarik. Baina Frantziak orduan ez zuen onartu Europako Kontseiluak aurkeztu zuen Eurogutun hura. Eta iaz azkenean onartu bazuen ere, Frantzian bertan ez du baliapenik, Konstituzioaren 2. artikulua aldatu ezik.

2001a Europako Hizkuntzen Urtea izango da. Zertarako?

Hizkuntz aniztasunak Europarako Batasunaren barnean berez dakarren ondare aberastasunaz europarrak jabearaztea eta hizkuntzen ikasketak bizitza osoan bultzatzea ditu helburu.

Alda ditzake gauzak Konstituzio frantziarrari dagokionean?

Nork daki. Politikariek kontuan hartzen badute... Hala behar lukete. Beren burua abertzaletzat duen askok ere, hobe dute euskara ikastea eta erabiltzea. Eta federalistatzat azaltzen diren sozialistak ere, azalpen horren arabera, hobe dute bi hizkuntzak ofizial diren Autonomi Erkidegoan, Hezkuntzari dagokion ekintza sailean, D eredua onartu. Hemen, bake biderantz abiatuko bagara, bi hizkuntzak ditugu beharrezko. Ez bakarrik elebitasuna onartu, baizik, ONUren arabera, egun hain beharrezko diren teknika eta tresneriei ere bere lekua eskainiz. Gehiegi eskatzea ote da milaka urtetan iraun duen hizkuntzaren alde?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1781
 
azala1780

1782 zenbakia.
2000ko azaroaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza