Astekaria

 Erreportajea 

Tas-Tas Irratia

AIENEEN HARRESIA UHINETAN

Astearte gauero, 21:30etan, Bilboko irrati libre honek "Ai Eneak" emititzen du, euskal presoei, batez ere Basauriko espetxean daudenei, zuzendutako irratsaioa.

Irudia

Iosu Etxaniz


1782. alea
2000-11-05
alde 0    kontra 0

Udako oporren etenaldiaren ostean, "Ai Eneak!" irratsaioak bere hirugarren denboraldiari ekin dio antenan. Saioak ordubeteko iraupena du eta astearte gauero emititzen da, 21:30etan.

Ekimenaren helburua, presoen eta kanpoko jendearen artean irrati bidezko komunikazioa eskaintzea da, eta horri begira hainbat ekintza burutzen dira: presoen inguruko asteko gertakariak bildu, agurrak elkarri igorri, elkarrizketak egin, giltzapetuek idatzitako olerkiak, liburuen pasarteak edota gutunak irakurri, beraiek grabatutako kaseteak entzun... azken finean espetxeratuek eta beren ingurukoek parte hartzea.

Programa irekia denez, edonork har dezake parte 94 415 14 14 telefonora deituz, eta dirudienez entzule eta ez-entzule askok hartzen du parte, Euskal Herritik zein kanpotik hainbat dei jasotzen dituztelako astero.

Iazko urtetik aurrera, gainera, saioa internet bidez ere jarrai daiteke, www.etxera.org/aieneak helbidean hain zuzen. Bestela, Tas-Tas Irratiaren webgunetik ere (www.tas-tas.org) konekta daiteke. Batera edo bestera, irratsaioa entzuteko beharrezko bakarra Real Audioren bertsioren bat izatea da. Honen bidez, nabigatzen dugun bitartean edo disko gogorrera jaitsi ostean entzuteko parada izango dugu. Abiadura dela-eta, bigarren aukera gomendagarriagoa da.

Internet bidez entzuteko, dena den, biharamun goiza arte itxaron behar izaten da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1781
 
azala1780

1782 zenbakia.
2000ko azaroaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza