Astekaria

 Erreportajea 

Molotoff Irratia

KOKTEL BERRIA ANTENAN

Hernaniko irrati libreak azaroaren 3an Morauren kontzertu batekin emango dio hasiera ofiziala bere denboraldi berriari, kalitatearen denboraldia dei genezakeenari.

Irudia

Iosu Etxaniz


1781. alea
2000-10-29
alde 0    kontra 0

Molotoff Irratiaren denboraldi berriaren hasiera ez da momentuz programazio aldaketa nabarmenekin suertatu, Irantzu Jauregik azaldu digun moduan hori otsaila aldera gerta daitekeelako.

Orain arteko joera apurtuz, hots, ikasturtea urrian hasi eta ekainean bukatu ondoren udako programazio arinagoa zabaltzekoa, aurtengo ikasturtea berezia izango da, berau bi zatitan banatu dutelako, lehena urritik otsailera eta bigarrena otsailetik ekainera bitartean. Izan ere, Irantzu Jauregiren esanetan: "Gerta daiteke programa bat gogo handiz hastea baina, denbora aurrera joan ahala, funtsa galtzen joatea; beraz, ekaina arte edonola heldu nahi ez dugunez kalitatearen apustua hartzea erabaki dugu".

Molotoffek, beraz, momentuz goizeko magazina eta arratsaldean kaleko elkarte eta taldeentzako zabalik duen saioa mantentzen ditu, eta balizko aldaketak otsaila arte atzeratu ditu.

Bitartean, azaroaren lehenean hasi eta Eguberria arte, ikastaro bati ekingo diote irratian, nahi duen edonorentzat (izena emateko epea urriaren amaieran bukatzen da) zabalik izango den ikastaroari alegia. Honen helburua, parte hartzen duenak 24 ordutan zehar (erdiak teorikoak eta beste erdiak praktikoak) irratigintzaren oinarriak (teknika zein gidoigintza aldetik) ikastea izango da. Irratiaren saio berriak ikastaroaren ostean burutzea espero dute, oinarri sendoagoz beraz.

Molotoff Irratiak entzule-kopuru potentziala handitu nahian antena berri eta indartsuagoa jarri du inguruko mendi ezezagun batean (irrati librea izanik ezin dute horrelako informaziorik eman). Honen bidez, hemendik aurrera soinu hobea igortzeaz gain, Donostiako hiriguneraino (arazo batzuez), Lasarte, Andoain eta Billabonaraino ere helduko da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1780
 
azala1779

1781 zenbakia.
2000ko urriaren 29a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza