Astekaria

 Artikuluak 

ADINDUNEK KOLESTEROLA ALTU

65 urtetik gorako biztanleen laurdenak hiperkolesterolemia edukiko du datozen urteetan. Ariketa fisikoa modu jarrai arautuan egitea prebentzio neurri garrantzitsua da.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


1781. alea
2000-10-29
alde 0    kontra 0

Madrileko Getafeko ospitalean geriatrian espezialista den Francisco Guillen doktoreak esandakoaren arabera, 65 urte baino gehiago dituzten pertsonen laurdenak hiperkolesterolemia edukiko du datozen urteotan, kolesterol-maila altua odolean alegia. Eta 8,5 milioi pertsona izango dira Espainian kolektibo hori osatuko dutenak.

Espezialistaren arabera garrantzi handikoa da garaiz egindako prebentzioa, eta baita ariketa fisikoa modu jarraian eta arautuan egiteko ohitura ere, hiperkolesterolemiari aurre egiteko. Adibide zehatz bat jartzeko, eguneroko paseotxoa, adineko pertsonen % 30 inguruk egiten dutena. Guillenen hitzetan, "bizitza osoan jarduera fisikoren bat egiten duena da hain zuzen ere bizitzako azken urte horietan igurikapenik gehien eta bizi-kalitaterik onena duena".

Bestalde, medikuak esan du Espainiako panorama sanitarioa eta soziala asko aldatu dela, adineko jendearen gehikuntza dela medio: 65 urtetik gorako pertsonak 7 milioi dira, eta beste 1,5 milioi dira 80 urte baino gehiago dituztenak. Eta kolektibo horrek zuzen-zuzenean jasaten ditu arteriosklerosiaren arrisku-faktoreak (kolesterolaren maila altuak berebiziko garrantzia du hemen). Dena den, diabetea, hipertentsioa (adineko pertsonen artean 5,5 milioi hipertentsoak dira) eta hiperkolesterolemia gehiago kontrolatu behar lirateke adin-tarte horretan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1780
 
azala1779

1781 zenbakia.
2000ko urriaren 29a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza