Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-10-22 -- 1780.zenb

OARSOTB

OARSOREN IRUDI BERRIA

Iosu Etxaniz

Oarso Telebista ikasturte honetarako egitasmo berria prestatzen ari da eta laster martxan jarriko du. Programa berriak eskainiko ditu eta jende gehiagorengana heldu nahian antena nagusia Jaizkibelera igaro nahi dute, Jon Zurutuza gerenteak kontatzen digun moduan.

Gaur egun Oarso Telebistaren programazioa goizeko 10etan hasi eta bi orduro berri lokalak egokitzen joaten den albistegian oinarritzen da. Bi orduko tarte hauetan Oarsoaldeko irudiak, gertakariak eta abar sartzen dituzte. Azkenik, gauean albistegiok indartu eta orduerdiro eta sakonago eskaintzen dituzte.
Hori orain arteko emisioari dagokionez, Jon Zurutuzak azaltzen digun bezala, aurrera begira ekimen berriak dituzte eta: "Kirolak Berri izeneko programa bat egitera goaz, igandean izaten diren kirol albisteak jarraitu (kazetari eta teknikari bana), eta gero astelehen gauean eskaini, 21:30ak aldera. Honez gain, telebista eta eskola lotzeko asmoa dugu, bi ikastetxetako haurrek telebistarako egingo dituzten lanen bidez; hau ostegunetan izango da, 20:00ak inguruan, eta Gurean Eskolak Berri izango du izena".
Hau guztiaz gain, Oarso Telebistan dokumentalak (batzuk beraiek ekoiztutakoak eta beste batzuk ez), kultura ekitaldiak eta bestelakoak emititzeko asmoa dute, urriaren azkenaldetik aurrera: "Dokumentalei buruz, garaian garaikoak eskainiko ditugu; azaroan, esate batera, San Martinerako, hemen txerria hiltzeko ohitura dugu eta horren gainean emango dugu dokumentala".
Gaur egun, Oarso TBk 11 langile ditu: hiru kazetari, lau teknikari, ekoizpen arduraduna, publizista, idazkaria eta gerentea den Jon Zurutuza bera. Baliabide teknikoei dagokienez, bi kamera dituzte -"ETBn erabiltzen diren modukoak"-, emisiorako bi ordenagailu, magnetofoiak eta platoa, nahiz eta azken hau ez den asko erabiltzen, "gaur egungo albistegia automatizatua dagoelako eta ordenagailutik egiten delako; hemendik aurrera gehiago erabiliko dugu, umeen programentzako eta abar".
Epe ertainerako proiektuen artean, emisio nagusia Jaizkibeletik egitea nahi da, inguruko antena gehienak honi begira daudelako eta Oarso TBren antena nagusia eta emisio zentrua, aldiz, San Markosen dagoelako: "Batzuekin eta besteekin hizketan egon gara eta aukera hori egokia dela ikusten dugu, baina oso garestia denez, epe ertainera egiteko aurreikusi dugu".

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan