JOSEBA EGIBAR
Mikel Asurmendi
ETAk Luis Portero Andaluziako fiskalburua hil ondoren eta Ibarretxe lehendakariak ETAren kontra manifestaziora deitu aurretik solastatu ginen EAJko Joseba Egibar bozeramailearekin. Zurrunbilo politikoaren erdian EAJ alderdi guztien jomuga dela esan digu.
guztia irakurri
Juanmi Gutierrez
Pilar Iparragirre
Donostiako Zinemaldian bi aldizkari aurkeztu zenituzten... Eusko Ikaskuntzako zine sailak, bai. "Ikusgaiak"en 4. zenbakia, eta "Euskonews", gure aldizkari elektronikoa (www.euskonews.com). "Ikusgaiak" azterketa aldizkaria da, sakontasun osoz ukitzen ditu zinematografiarekin eta euskal zinearekin zerikusirik duten gai guztiak.
Zinezaleei zuzendurik al dago "Ikusgaiak"? Beno, zinea ikertzea gogoko dutenei. "Euskonews", berriz, orokorra da eta askoz arinagoa, Eusko Ikaskuntzaren sail zientifiko guztietako iritziak jasotzen dituen arren. 92 zenbaki "sareratu" ditu jada.
Nahikoa lan eginak zarete! Zein da zuen helbururik garrantzitsuena? Ikerketan, praxian eta orohar euskal zinearen hedapenean, hemengo zinegileek ia sistematikoki ahazten dutena transmititzea, hots, zinea egiterakoan ere badela euskal berezitasunak adierazteko erarik.
Larruker eta Basterretxeak "Ama Lur"ekin egin zutenaren antzeko zerbait? Bai, baina hura atzean gelditu zaigu... Orain, Montxo Armendarizek intuitiboki egiten duena kenduta (eta behar bada Elena Tabernak "Yoyes"en egindakoa ere), horrelako ezer ez dago. Beste zinegileentzat, hemengoak izanda ere, loriarik handiena amerikarrei edota espainiarrei ahalik eta hobekien kopiatzea da. Labankada itzela, nire ustez, gure herriarentzat suposatzen duen galera aipatu gabe.
MIKEL SALAS
Xabier Sagardia
Hamaika traste (zartaginak barne), ordenagailu, sanpler eta gitarren artean topatu dugu Mikel Salas musikagilea Burlatako "Ruido" bere estudioan. Aurten Aguilar de Campooko zine jaialdian Urrezko Arranoa saria irabazi du, Paco Plazaren "Abuelitos" laburraren musikagatik.
guztia irakurri
Martin Ugalde
Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
Txirritaren umore-geneak bizirik daude Martinen hizkeran, senide diren seinale; hala ere Txirritak aldamio gainean baino lan gehiago egin du Martinek herri hau altxatzen.
Atzerrian ere bai baitago Euskal Herri bat, hizkuntzan eta gutunen lurrazalean hedatzen dena.
Gaur Hondarribian bizi da, leiho pareko mugari begira, lasai, horma bezain hilezkor baita bere hitza, idatzia.
guztia irakurri