2000-10-15 -- 1779.zenb
Bestalde, nafar (eta ondorioz euskal) burujabetasunaren sinbolo den Amaiurretik hasi, eta Gabonetako (Olentzero) zein Ihauterietako (Zanpantzarra) pertsonaia mitologikoak gaur arte mantendu dituzten herrietaraino, denak ederrak direla esan behar dugu. Ibilbide honetan ez dago gehiegi nabarmentzen den sekulako monumenturik, baina horren ordez, ezingo dugu esan pasatzen dugun herri bakar batek ere bisitatzea merezi ez duenik, den-denak baserri eta etxe ederrez osatutako herri-monumentuak direlako. Paisaiari dagokienez, orokorrean berau nahikoa gizatartua dagoela esan genezake, bertako bizilagunak betidanik abeltzaintzaz eta nekazaritzaz arduratu izan direlako, baina orokorrean eder-edertzat jo dezakegu; gainera, tarteka Bertizko Jaurerrikoa bezalako harribitxiak ere agertzen bazaizkigu, kexu baino, aho zabalik geratzeko aukera gehiago dugu.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa