Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-10-08 -- 1778.zenb

SORTALDE-ERDIKO ISTILLU-LEKUAK

Lehen orrialdea, 1970-X-4

Jerusalen: Israelek ez du iñoiz utziko "negar-zotiñen pareta". Baiña ba liteke kristau eta musulmanen leku santuak Jordaniari emanak izatea. Golan:: Siriako goi-ordeka. Andik josi zituzten bonbaz judutarren kibutzak. Gudariak kanpora botatzekotan omen dira leku artatik. Zijordania:: Israelek utziko luke lur ori, jordaniatar kañoiak Tel-Aviv-etik 15 kilometrotara joango balira. Gaza:: Israeldarren lurretan dagoen iria. Arabitarra izana da. Israelek ez lioke Gaza Arabiari emango, bai ordea palestinarrei. Sinai:: Israel prest legoke basamortu au uztera, gudarik gabe geldituko balitz. Xarm el Xeik:: Arabitar erri koxkor estrategiko au, Eliat-eko kaiari begira dago, Itsaso Gorrian Israelek duan kai bakarrari, ain zuzen. Palestinotarrak:: "Rogers" egitarauari ezezkoa eman diote. Pakezko artu-emanetan asi ezkero eskubide guziak galtzeko arriskua ikusten dute eta batez ere galdu galdua ikusten dute Israel berriz bereganatzeko ametsa. Andik bialik izan baitziran 1948 gn. urtean. Izan ere or bizi dira, nola ala, 2.500.000 palestinotar. Auetatik, milloi t´erdi pertsonek, mundu guziaren laguntzari esker jaten dute zerbait. Bere artekoak dira Feddayin-ak ere, indarkeriaz berea zuten lurra berriz artu nai dutenak: Palestina (orain Israel dana).
Feddayin-en arteko erakundeak amaika dira. Famatuenak iru auek: El Fatah, Arafat-ena: 11.000 gizaseme. F.P.L.P., Habache-rena: 3.000 gizaseme. F.D.P.L.P, Hawatmeh: 2.000 bat gizaseme.
Ba dira gaiñera, dozenaka talde txikiagoak. Zatiketa onek oso zailla egiten du palestinotarren askatasun-lana. Zalantzarik gabe erri au da egien geiena sufritzen ari dana Erdiko-Sortalde kixkaldu ontan

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan