Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • >
  • ABERRIGINTZA EUSKALDUNON ZEREGINA

2000-10-01 -- 1777.zenb

ABERRIGINTZA EUSKALDUNON ZEREGINA

Onintza Lasa Arteaga

Nork bere jaioterria du nortasun, neurri handi edo txikiagoan bada ere. Eta jaio, edo bizi garen herrikoak garen moduan, bertara egokitzeak bakarrik bihurtzen gaitu bertako. Berdin dio bertan edo handik urrun jaio bazara. Bada, hala ere, euskaldunok bereizten gaituen zerbait. Alegia, gu hemengoak izanik -atzerrian edo Euskal Herrian jaio, bost axola- ezin dugu espainiar edo frantziar batek egin dezakeen moduan, geure burua euskalduntzat agertu. Euskaldun izateko, nahitaez, aldi berean espainiar edo frantsesa izan behar, nonbait. Legez, bederen, ez ordea bihotzez.

Zergatik beste edozein herriri bere buruaren jabe izateko aitor-tzen zaion eskubidea, ukatu egiten zaigu guri, euskaldunoi? Eta, zer egin daiteke (eta zer ez) egoera ezbidezko hau konpontzeko? Bi galdera hauetan datza gakoa.

ETAk, independentzia eta Euskal Herriaren eskubideak aldarrikatuz, indarkeriari ekin dio berriro erarik gordinenean, giza eskubide sakratuenak zapalduz. Bide hori aitzitik, etikoki arbuiagarria ezezik, antzua da ezer eraiki nahi izatekotan behinik behin. Suntsipena besterik ez baitakar.

Bestalde, Aznarren gobernuak indarkeriaren erabilera dela eta, krudeltasun osoz abertzale kutsua duen ororen aurka erasotzen du, zilegitasun osoa duten ideia aber-tzaleen arerio sutsu bihurtuz. JoaquØn Navarrok dioen bezala, "terrorismoa ultzera da eta aber-tzaletasuna minbizia. Azken hau errotik atera behar da, eta horretarako, ez da medioetan erreparatu behar".


BI MUTUR hauek defendatzen dutenen arabera, eskema militar bat planteatzen da, eta honelakoetan ez da inor irabazle irteten. Aldiz, bake giroan, giza eskubide oro errespetatuz, elkarrizketaren bidez norberaren ideiak irmo (ez setati) defendatuz, elkar ulertzea ahalbideratzea errazagoa bilakatzen da. Egoera honetan denok ginateke garaile.

Eusko Alkartasunako kideok bat gatoz kontzeptu baten inguruan: aberrigintza. Horretan dihardugu, edo horren ahaleginetan, bederen. Argi dugu autodeterminazioa, hau da, gure herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen aukera, eskubide kolektibo eta unibertsala dena, guztiz zilegia. Eskaera legitimo eta demokratiko bezain baketsua. Argi dugu, era berean, gizakiak garen aldetik, eskubide indibidual ukaezinak egon badaudela, derrigor bermatu beharrekoak. Bizitzeko eskubidea, hauen artean, lehenbizikoa.


EUSKO ALKARTASUNAN, arestian aipaturiko bi eskubideak sendotasun eta irmotasun osoz defendatzen ditugu edonoren aurrean. Lizarrako Akordioak argi asko islatzen ditu bi oinarri horiek. Ordezka-tzen dudan alderdiak beti defendatu izan ditu, hasera haseratik, noiznahi eta nonahi. Benetako aberrigintzak, egiazko demokraziak hala behar du, gure aburuz. Bi eskubideekin erabat adeitsu agertu izan gara beti, lehen, orain eta honela mantenduko gara etorkizunean ere.

Aznar, Oreja eta espainiar nazionalistek herriaren hitzari bide ematea uko egiten diotenean, eskubide bat zanpatzen ari dira. Zergatik? Abertzaletasuna delako beldurra ematen diena. Ez indarkeria, abertzaletasuna bera. Abertzaleok, indarkeriaren harresia gainditurik, edukiko genukeen indarra. Zertan aritu ziren, bestela, su-eten garaian, arazoari aurre egiteko aukera paregabea paratu zitzaienean? Hori ez da maila goreneko buruzagi batengandik espero zitekeen jokabidea eta Aznarrek ondo agertu du bere izana.

Espainiako presidenteak ez du, antza, memoria onik. Euskal Herrirako independentzia eskaera erabat defendagarria dela esan berri du. Lehendik ere, horrelakoak entzundakoak gara, baina benetako aukerak agertzean, jo eta su, helburu hori lehertzen saiatzen da, benetako minbizia "errotik atera" behar delako.

Aznar jaun txit gorenarengandik ezer gutxi espero dut. Bai, ordea, abertzale garenongandik. Izan ere, gure herriaren geroa delako jokoan dagoena.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan