Astekaria

 Erreportajea 

ARLOTE IRRATIA

ORDIZIAKO GAZTEAK IRRATI BILA

Goierriko herri honetako Gazte Asanbladakoek orain dela dozena erdi urte zegoen irratia berriz ere martxan jarri nahi dute, eta horretarako 200.000 pezeta behar dituzte.

Irudia

Iosu Etxaniz


1776. alea
2000-09-24
alde 0    kontra 0

Orain dela 6-7 urte Ordiziako Gaztetxean irrati emisora bat abian zen, baina Gaztetxea bera erre zenetik jarduera haiek bertan behera utzi behar izan zituzten.

Orain, Ordiziako Gazte Asanblada irratia birmuntatzeko asmotan dabil, eta horretarako dirua biltzeko kanpaina bati ekin dio, bere arduradunetako bat den Aitor Gartziak adierazi digun bezala: "Beste ekintza bat bezala planteatzen dugu; oso ongi funtzionatzen zuen eta berriz ere emititzen ikusi nahi dugu".

Asmo hori egi bihurtzeko, besteak beste, kamisetak saldu, herrian bideo emanaldiak eta bestelako ekintzak eskaini eta kontu korronte bat ere jarri dute: Gipuzkoa Donostia Kutxako 2101 0019 51 0123 05 85 6.2.

Gazte hauek 200.000 pezeta behar dituzte ekimenari aurre egin ahal izateko: "Goierri osoan entzunak izatea ahalbidetuko digun emisora erosi nahi dugu, baina ez dugu berau lortzeko eperik jarri, lortzen denean lortuko dugu eta kitto" azaldu digu Aitorrek.

Momentuz ez dute horren ondorengo urratsik antolatua: "lehenengo lehenengoa", baina Gazte Asanbladan bertan 100 bat gaztek parte hartzen dutela eta Gaztetxeak dagoeneko 14 urte bete dituela aitortzen digu, beraz ez dirudi esatari eta azpiegitura aldetik arazo handirik izango dutenik: "programazioa asanbladakoen artean banatuko litzateke; pertsona batzuek musika landuz, beste batzuek politika, hurrengoek, berriz, gazteon arazoak...".

Hori bai, nahiz eta programazioa oraindik zehazturik ez izan, hizkuntza nagusia, zalantzarik gabe, euskara izango dela aurreratzen digu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1775
 
azala1774

1776 zenbakia.
2000ko irailaren 24a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza