Astekaria

 Artikuluak 

LANDAREAK

LANDARETASUNA GORDEAN

Negua hurbil ikustean zenbait landarek klorofila erretiratu eta beste hainbat pigmentu erakusten dituzte. Honela, kolore gorria, marroia, morea eta horia nagusitzen dira paisaian.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1776. alea
2000-09-24
alde 0    kontra 0

Ezkutukoak azaltzen diren sasoiaren atarian gara. Udazkena. Egunak moztu eta termometroak beheiti abiatu dira. Neguzaleei pozezko zorabioa datorkie. Berozaleei berriz alarma pizten zaie. Hauek negua nola igaro kalkulatzen ari dira: erreserbak sustraietan eta azalpean pilatu, begiak ezkata potoloz babestu, izoztu daitezkeen hostoak bota eta abar.

Hostoak botatze honek azaleratzen du landareen ezkutuko izaera. Urtean zehar nagusi izan den kolore berdea ematen duen klorofilarekin batera beste pigmentu ugari aritu dira ezkutuan landarearentzako jo eta ke lanean. Erreserbak gizentze aldera, klorofila berde hori erretiratzen du lehenengo, eta orduan ikusi ahal ditugu udazkena paisaiaren zorabioaren urtesasoia bilakatzen duten azpiko pigmentuok: gorriak, marroiak, horiak, laru eta beilegiak, moreak, eta abar.

Kolore aldaketa ez da ordea espezie bereko landare denetan batera ematen. Bata bestearen ondoan egonagatik batzuk azkarrago janzten dute udazken mozorroa. Beldurtiagoa, berekoiagoa, alaiagoa, eroxeagoa, pitzatua edo tximistak jotakoa, landare bakoitza oso berea da, gure moduan. Eta guri moduan, berekoikeria hori azaltzen udazkeneko hego haizeak bapo laguntzen die

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1775
 
azala1774

1776 zenbakia.
2000ko irailaren 24a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza