Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-09-24 -- 1776.zenb

PILOTA MUNDUAN

ESPAINIAN SAKEA, AMERIKAN ERRESTOA, TROPIKOAN TANTOA

Mikel Bringas

Artikulu sorta honetan Mikel Bringasek (osatu berri den Euskadiko Selekzioko arduradun teknikoa eta Pilota Federazioko zuzendari teknikoa) munduan zehar eginiko bidaietan Kanariar Uharteak, Brasil, Valentzia, Bolivia eta Argentinan ezagututako pilotaren errealitatea deskribatu digu. Hego Amerika eta Espainiatik Afrikaranzko bidea ere hartu dugu Reunion irlan jokatuko baita urriaren 28tik azaroaren 5era bitartean 22 urtez azpiko Munduko Txapelketa.

Lan izugarria dugu J.M Hernßndez Auta ikerlariak 1989an argitaratutako "Un ancestral juego canario, la Pelotamano" liburua, Lanzaroteko Cabildorekin kaleratu duen "Pelotamano" bideoarekin osaturik. Eskupilotak bizirik iraun du Lanzaroteko irlan. Ez dago bere jatorriaren berri argirik, baina Kanariar Irletan izandako euskaldun, balentziar eta frantsesen eraginaren ondorioz izan daitekeela diote teoriarik gehienek.
Eskupilota aipatzen duten lehen izkribuak 1616. urtekoak dira eta Teguiseko pilotalekuaren ondoan zeuden etxe batzuen salmenta dute mintzagai. Tiagua eta Soo-rekin batera, Teguise da, hain zuzen, joko guneetariko bat.
Buruz buruko jokoa da, hau da, taldeak elkarri begira jarrita, eta horrelako joko gehienekin gertatzen den bezala, mundu osoan zehar aurki ditzakegun buruz buruko modalitateen antzekoak dira arauak. Kantxa angeluzuzena eta hormarik gabekoa da, eta pilotaren bote egokia ahalbidetzen duten lekuetan baino ez da jokatzen. 60-70 pausoko luzera eta 8-9 pausoko zabalera du. Kantxaren erdian falta-marra egiten da, horren gainean markagailu funtzioa betetzen duen harria jarriz.
Jokalariren bat kantxatik kanpora irtendako pilota itzultzeko gai bada, ez da jokoa eteten. Sakea alde bateko puntatik egiten da beti eta falta-marra gainditu beharra dauka. Sakea egiteko orduan, gure errebote eta laxoko botarriaren antzeko tripodea erabiltzen dute. Haizearen norabidearen kontra egiten da sakea, pilotaren abiadura mantsotuz horrela. Joko tradizionaletan gertatzen den bezala, bada partida aurretik ados daitekeen araurik, talde bakoitzeko jokalari kopurua, adibidez, oro har, bost baldin badira ere. Partidaren iraupena ere ez dago zehazturik eta argiaren arabera aritzen dira. Egunargia dagoen bitartean jokatzen dute.
Jokalariek nork bere lekua hartu beharra daukate beren zeregin zehatza bete ahal izateko. Falta-marratik urrunen dagoenari "salto" esaten zaio eta bere aurrean dagoen "tercio"aren akatsak konpontzen saiatu behar du. Azken hori, berriz, falta-marratik hurbilen dauden "los de vuelta"ko jokalariek jo ezin dituzten pilotak jotzen saiatzen da. Erabiltzen duten pilota oso goxoa da (50 gr. ingurukoa) eta paletan erabiltzen dugunaren antzekoa. Goma elastikoz, kordobanez (ahuntz-larruz eginda) eta artilez egiten dituzte euren pilotak. Tantoak zenbatzeko era beste pilota-jokoen antzekoa da: 15, 30, 40 eta 50. 50era iritsitakoan "chico" bat lortzen da eta marra bat egiten da markagailuaren ondoan. 5 "chico" egindakoan "pajero" bat lortzen da, markagailuaren inguruan egindako borobil batez adierazten delarik. Jokalekuaren neurriak aldaraz ditzakeen marra-sistema bat dauka, eta beraz, zelaia edo aldea aldatzera behartuta egon daitezke taldeak.
Beste joko batzuekin, eta gure pilota-joko mota zaharrenekin duen antzekotasunak pilota-joko guztien jatorri komuna iradokitzen digu

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan