2000-09-24 -- 1776.zenb
Mikel Asurmendi / Pello Zubiria
Ipar Euskal Herrian euskara bizirik bada, euskal militanteen lan alimaleari esker izan da, dudarik gabe. Azken hogeita hamar urteetan egin duten lana ez da gauerdiko ahuntzaren eztula izan. Besteak beste, ikastolak, gau-eskolak eta euskarazko irratiak muntatu zituzten euskaltzaleek. Frantses botereek, anartean, euskararen ofizialtasuna ezagutu beharrean, mila traba eta estakuru jarri dizkiote euskararen biziraupenari. Horiek horrela, eguneroko harremanetan euskarak gibelera egin duen baiezpena jaso dugu mahainguruan bilduriko solaskideengandik. Erramun Baxok, Itxaro Borda, Emilio Lopez Adan eta Mixel Oronos bat etorri dira euskararen diagnosia egitean. Alta bada, euskarak bizirik jarraitu ahal izateko, osagarri onean al daude Iparraldeko gizartea eta euskaldungoa bera?© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa