Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-06 16:17:56
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-09-24 -- 1776.zenb

ARGAZKIGINTZA

Nagore Irazustabarrena

Azken mendeko fotokazetaritzak eman dituen emaitza esanguratsuez bete dituzte Donostiako Boulevard 1 erakustokiko hiru solairuak. Kutxa eta EHIGEren eskutik eta urriaren lehena bitarte, argazkiz argazki ehun urteko ibilbidea egiteko parada izango du bisitariak.
guztia irakurri

orain dela 30 urte

Pilar Iparragirre

Amona Pantxikaren aurpegia aukeratu zuen Z.ARGIAk azalerako. Iraganeko bizipenen erretratuaz gain, garaiko Txileko eta Loiolako aferak bildu zituen.
guztia irakurri

Zentro Teknologikoak

Daniel Udalaitz

Euskal Herriko teknologia jarduerak egoera ona bizi du mementoan, azken hamarkadan asko indartu da eta. Inasmet enpresak kasu, egoitza berria kokatu du Donostiako Teknologi Elkartegian. Eraikin adimendun hori gauzatzeko, 2.000 milioiko aurrekontua izan du.
guztia irakurri

"Pasion Por El Cine"

Iosu Etxaniz

Irratiaren mundutik datorrela agerian jartzen duen ahots horrekin, Felix Linaresek arrakasta handia lortu du "La noche de..." zinema-saioa aurkezten, batzuetan bere aurkezpen-saioa ondorengo filmak baino entzule gehiago lortzen dituela.
Hala ere, nonbait programa hau motz geratu eta apustu berri bati ekin dio, hau ere zinemaren inguruko asteroko saio baten itxurakoa.
Saio berriak "Pasión por el Cine" du izena eta urriaren 7tik aurrera ETB-2an izango dugu ikusgai, larunbatero 14:30etan.
Saioak zineari buruzko egunero gertatzen direnen berri emango digu, albisteak, estreinaldiak eta abar, eta Iñaki Pangua zuzendariaren esanetan: "Helburua Euskal Herrian burutuko diren zinema-estreinaldi guztien berri zabala ematea da, filmaketei buruzko erreportajeak, izarrekin elkarrizketak...". Horiez gain, mundu osoko errodajea eta filmen gaineko albisteek zein izarren bizitzazko zurrumurru eta istorioek ere beraien lekua izango dute programa berrian.
Jendeak zine-aretoak soilik gustuko ez dituenez, Felix Linaresek Euskal Telebistan eskainiko dituzten filmen errepasoa ere egingo du.
Beste alde batetik, programako arduradunek ikusleek parte har dezatela nahi dute eta horrenbestez, hauek estreinatzen diren filmei buruzko iritzia eman eta pantailari begira ikusten dituzten akatsen berri ematera animatzen dituzte.
Gainera, "Pasion por el Cine"k zenbait lehiaketa martxan jarriko ditu, saioan egingo diren galderei erantzunez gurutzegramak osatzea kasu, edota aktore baten gorputz-zatiak erakutsirik nor den asmatzea. Irabazleentzat zine-sarrerak eta bideo sortak izango dira.
Saioak aurkezten dituen ataletan zinema eta bere izarrei buruzko informazio dibertigarri eta ironikoa izango da nagusi, Pangua zuzendariak adierazi moduan.
Atal horietako bat, adibidez, "Photomaton" deiturikoa izanen da, non minutu bakarrean izarrek beren bizitza profesionalean aurkeztu dizkiguten pertsonaiei errepasoa egingo baitzaie.
"Taquillazos" deritzonean, berriz, Euskal Herrian zein mundu zabalean diru gehien poltsikoratzen duten filmeen zerrenda egingo da.
Azkenik, Zazpigarren Artea sakondu asmoz, Felix Linares zineman erabiltzen den hiztegi bereziaren hainbat hitz eta esamolde azaltzen saiatuko da. Zinemazale direnek, sekuentzien planoa edota travellinga zer diren ikasi ahal izango dute, esate baterako. Beraz, euskal zinemazaleentzako bereziki gomendutako saioa.

INTERNETEKO HIZKERA

Loraine Lekuona

Zientzian eta beste esparruetan terminoen euskarazko baliokideak erabakitzerakoan eztabaida ugari piztu ohi da. Oraingoan Internet alorreko zenbait hitz hartu ditugu erabilera hedatuenak zein diren jakitearren. @ dugu zeinurik bereziena, axeri-buztana deitu dute batzuk.
guztia irakurri

ARLOTE IRRATIA

Iosu Etxaniz

Goierriko herri honetako Gazte Asanbladakoek orain dela dozena erdi urte zegoen irratia berriz ere martxan jarri nahi dute, eta horretarako 200.000 pezeta behar dituzte.
guztia irakurri

PILOTA MUNDUAN

Mikel Bringas

Artikulu sorta honetan Mikel Bringasek (osatu berri den Euskadiko Selekzioko arduradun teknikoa eta Pilota Federazioko zuzendari teknikoa) munduan zehar eginiko bidaietan Kanariar Uharteak, Brasil, Valentzia, Bolivia eta Argentinan ezagututako pilotaren errealitatea deskribatu digu. Hego Amerika eta Espainiatik Afrikaranzko bidea ere hartu dugu Reunion irlan jokatuko baita urriaren 28tik azaroaren 5era bitartean 22 urtez azpiko Munduko Txapelketa.
guztia irakurri

PILOTA MUNDUAN

Mikel Bringas

Valentziako pilota jokoak ezagun ditugu, hein handi batean, valentziarren eta euskaldunen arteko partidak jokatu izan direlako. Erronka bitxiak dira, bataren zein bestearen joko motak oso desberdinak baitira. Valentziako berezko jokoak "trinquet", "carrer" eta "galotxeta" dira.
guztia irakurri

PILOTA MUNDUAN

Mikel Bringas

XIX. mendean PotosØko zilar meategietan lanean aritu ziren euskaldunek irakatsi omen zieten pilotan jokatzen boliviarrei. Orain erraketaz aritzea nahiago dute. Argentinan berriz, Paranß hirian kokatzen da "La manito" pilota jokoaren jatorria. Hiru mailatan banatuta 100 pilotari aritzen dira lehian .
guztia irakurri

PILOTA MUNDUAN

Iosu Etxaniz

Urriko Pilotako Munduko Txapelketa ez da, ez Euskal Herrian, ez Argentinan, ez Kuban ezta Estatu Batuetan ere. 22 urtez beherakoek eskuz, paletaz eta pala motzez jokatuz dominak irabazi nahi badituzte urria amaieran Frantziakoa den Reunion-era bidaiatu beharko dute, Ozeano Indikoan dagoen irlara.
guztia irakurri

hemeroteka

1775. zenbakia | 2000-09-17
1774. zenbakia | 2000-09-10

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan