Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-09-24 -- 1776.zenb

Xabier Galarreta

"ARROTZ SENTITZEA EZ DA SOILIK EUSKALDUNON PATUA"

Pilar Iparragirre

Zein da nobela hau hainbat aldiz euskaraz argitaratu izanaren arrazoia?

"Arrotza"k betidanik erakarri gaitu euskaldunok, gure herrian askotan arrotzak sentitu izan garela gogora dakarkigulako edo. Hala ere, Camus ez zen euskalduna. Beraz, garbi dago arrotz sentimendua ez dela soil-soilik euskaldunon patuaren zatia.

Ezagutzen al duzu sentimendu hori zehazteko erarik?
Behar bada, arrotz sentitzeko bi modu daude. Alde batetik, sentimendu fisikoa dago, eta bestetik, sentimendu animiko, izpiritual edo psikikoa.
Aberriak eragindakoa izango litzateke lehena, eta gainerako faktoreek eragindakoa, sentimendu animikoa. Camus-en kasuan, esango nuke bi sentimendu horiek bat egin zutela. Garai hartan, Aljeria Frantziako kolonia zen. Eta bertan bizi eta jaiotzen ziren frantsesei Europatik eta Parisetik hain urrun bizi izateak zer-nolako arrotz sentimenduak eragingo zizkien igartzea ez dut uste batere zaila denik. Eta beste aldetik, hau da, jatorrizko aljeriarren aldetik, "pied noir" eta horrelako hitz esanguratsuak zituzten Aljeriako frantsesei deitzeko...

Horren isla al da, zuretzat, "Arrotza" nobela?
Beno, ezin dezakegu ahaztu bigarren mundu gerra anker haren eragina, hala nola, Sartreren ideia/jarrera eta existentzialismoa zirela-eta, gizabanakoak halako absurdu, halako arrotz sentimendu bati erreparatu ziola... Eta nire ustez, hain zuzen, hortxe dauzkagu nobelaren hiru klabe nagusiak: kolonialismoan, II. Mundu Gerran eta pentsamenduan.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan