Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-09-10 -- 1774.zenb

OSASUNA

KOIPEA "JAN" EGITEN DU

Jabier Agirre

Aski frogatua geratu da Xenical botika berriaren eraginkortasuna obesoetan, batzuek sei hilabetetan zortzi kilo galdu baitituzte.

Lipasa inhibitzen duen botika berri eta iraultzaile hori. 230.000 espainolek baino gehiagok hartu dute dagoeneko (lerro hauek irakurtzen dituzunerako agian zerorrek ere bai). Xenical izenekoak ahoratutako gantz edo koipeen
% 30en xurgapena blokeatzen du hodi digestiboan bertan. Eta bere berrikuntzarik funtsezkoena zera da: ez du apetitua gutxitzen, bere eragina ez dator garunean gertatzen diren aldaketa kimiko konplexuen bidetik, ez horixe. Lokalki jokatzen du, odolera isuria izan gabe, eta horrexegatik kontrako eragin gutxiago ditu orain arteko botika gehienekin konparatzen badugu.
Baina, kontuz hala ere! Laguntza honek ez baitu balio guztientzat, obesoentzat baizik (beren gorputz-masaren indizea 30 kg/m2-koa edo hortik gorakoa dutenentzat), edota gainpisua edukirik, beste arrisku-faktore batzuk ere aldi berean dituztenentzat (kolesterol altua, hipertentsioa, diabetea).
Egindako ikerketetan Xenical-a oso eraginkorra agertu da. 274 paziente obesorekin 24 astetan egindako ikerketa batek frogatu zuen sei hilabete geroago Xenical-ekin tratatuek 8 kilo jaitsi zituztela batez beste eta kolesterol-zifrek ere modu nabarmenean egin zutela behera. Bigarren ikerketa diabeteak jota zeuden 242 gaixo obesorekin egin zen, eta bertan obesitateaz gain beste arrisku-faktoreen gain ere Xenical-ek ondorio ezin hobeak eduki zituela esan behar

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan