DISKOA
PREST
Jousilouli
GOR, 2000
13 kanta
2.495 pezeta
100 libera
JUPITERRETIK DATOZEN INDARRAKPrest al zaudete abduzituak izateko? Hori da Jousiloulik bere entzuleei zuzentzen dien galderetako bat, plazaratu berri duen lehenengo emaitzean. Dirua errege duen Lurra suntsitzeko gertu dagoela aitortzen du talde pasaitarrak Lander Urtizbereari bereziki eskaintzen dion estreinaldiko diskoan, eta jakina, bihotza dardarazten duen horietakoa da bere musika, alegia estilo desberdinak nahasten dituen soinu gogor bezain freskoa. Hamairu kanta bildu ditu "Prest"en. Horietatik hamabi taldeak eginak dira, "Non zaude?", "Irribarre huts", "Kristaletik", "Pentsamenduak" "Infernua!", "Begiak malkoez bustita", "Hustuta", "Hausnartu", "Brodatzen", "Plastikozko ahate bat naiz", "Prest? Abduzituak izateko?" eta "Por-non?", hain zuzen. "Kontraesanak" deritzana, berriz, Mikel Kazakisena da.
LIBURUAK
ZARAUZKO ESTROPADAK 25.URTEURRENA
Manu Etxeberria
ELKARLANEAN
95 orrialde
1.350 pta./54 libera
ZARAUZKO BANDERA 1976-2000Euskaraz, frantsesez eta gazteleraz idatzia dago "Zarauzko estropadak 25. urteurrena", argazki historikoz eta urtez urteko sailkapen zehatzez osaturiko liburua. Bere egilea, Manu Etxeberria, aspalditik dago arraunaren historian murgilduta.1995ean "Arrauna Euskal Herrian" argitaratu zuen, orain Zarauzko estropadei dagokiena... baina ez pentsa arraunaren gaia alde batera uzteko inongo asmorik duenik: arraunketaren historia osoa idatzi arte ez, behintzat. Jadanik hamaika datu jasoak ditu eta datorren urterako Kontxako estropaden historia eta baita "Oriotarren iraultza euskal arraunketan (1965, 1975)" kaleratzea espero du. Zarauzko estropadei buruzko lan honetan, 1976an, berauek sortzeko orduan, antolatzaileek izandako gorabeherak eta euskal arraunketaren munduan Zarauzko estropadek izan duten garrantzia islatzen du, azalduz, azken 25 urte hauetan estropada horietan zer gertatu den, emaitzak, urte bakoitzeko argazki historikoa eta beste hainbat datu. Baina ororen gainetik zera azpimarratzen du, denboraldi bakoitzean Zarauzko estropadak nola jokatu ziren eta zein ibili zen bertan ondoen. Eta noski, kronika horiekin batera, protagonistak ere agertzen dira, hau da, irabazleen adierazpenak.
ATURRIKO ARANETIK BAIGURA ARTE
Batzuen artean
ASSOCIATION ADOUR-URSUIA
91 orrialde
1.250 pezeta
53 libera
42 IBILALDI EUSKAL HERRIANArgazki ederrez eta mapa zehatzez edertutako gida-liburu hau talde lanean egina da. Hazparne, Bidaxune, Bardoze, Bastida eta Ahurtiko herri hautetsiek, elkarteetako arduradunek eta turismo bulegoek hartu zuten parte bere osaketan, lurralde horien garapena helburu. Aturriko aranetik Baigura arte egin daitezkeen 42 ibilaldi ezberdin proposatzen dira bertan, bakoitzaren zailtasun maila, luzera, batez-beste ibilera egiten ematen den denbora, ikus ahal diren berezitasunak, topa daitezkeen oztopoak eta abar azpimarratuz. Egileek garbi utzi nahi izan dute, dena dela, liburuan dauden argibide guztiak indikatiboak baino ez direla, hots, soilik ibiltarien esku dagoela esaten zaiena nola erabili eta beharrezko neurriak hartzea. Gida, frantzesez eta gazteleraz ere argitaratu da.
AL PISAR EL UMBRAL DEL AÑO 2000
Buletina. LVI. liburukia
EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEA
395 orrialde
3.500 pta./140 libera
200 URTE BETIKO SASOIAREKINEuskalerriaren Adiskideen Elkarteak (ziur aski Real Sociedad Bascongada de los Amigos del PaØs izenarekin ezagunago den elkarte horrek) berrehun urte baditu jadanik, baina hala ere betiko sasoiarekin jarraitzen du bere argitalpenak kaleratzen. Oraingoan, 1945ean sortu zen Buletinaren XVI. liburukia aurkeztera dator, non argitaratzen diren gaien artean, M¬ Rosa Ayerbe Iribarrek idatzitako "La administración de justicia en los territorios vascos", Arturo Cajal Valeroren "Apuntes biogrßficos sobre los representantes del Gobierno central en el Territorio Foral de Guipúzcoa (1839-1877), Emilio Mugica Enecoteguiren "Las cartas de Norbert Tauer a José Arteche" edota Xose Estevezen "Gipuzkoa: de las ßguilas austrØacas a los buitres borbónicos" lanak aurki daitezkeen, besteak beste.
BEILARIA, ZERTAN DA GAUA?
Bernard Darricau
ELKARLANEAN
162 orrialde
1.600 pezeta
64 libera
BIZITZA HOBE BATEN ITXAROPENABernard Darricau baionarrak 1985ean idatzi zuen "Veilleur, o· en est la nuit?" eta bere kontura argitaratu. Nobela euskaraz ikusteko gogoa zuen gizonak eta, Piarres Xarrittonen bidez, huraxe itzultzeko eskatu zion Beñat Dagorret euskaltzaleari. Baina "Beilaria, zertan da gaua?" idazlanak gaur arte ez du argitaratzerik izan, eta itzuli zuenak zoritxarrez ez du kalean ikusiko, 1993an zendu baitzen. Nobelako protagonista, irakasle gisa Frantzia iparraldeko herriska batera doan katalan bat dugu. Irakasle munduan sartu bezain laster, bera gaindituko duen abenturan harrapaturik aurkitzen da. Bere taldean bada euskaldunik, korsikarrik... eta baita neska ederrik ere, eta irakasleak ezin du ezaxola gelditu. Narrazioan zehar azpijoko politiko-polizialak eta sentimenduak nahasten dira.
MANOLITO LAUBEGI
Elvira Lindo
ZUBIA
139 orrialde
910 pezeta
25 libera
MIKEL GARMENDIAREN ITZULPENAZiur Elvira Lindok idatzitako "Manolito Gafotas"en jarraitzaile euskaldunak pozik jartzen direla dakitenean, antzerkian ikusteaz gain, "Manolito Laubegi" eskura ahal dutela orain, Zubia argitaletxeak Mikel Garmendiaren itzulpenarekin eta Emilio Urberuagaren irudiekin kaleratu berri duen liburua. Zorioneko Manolito hori Carabanchel herriko mutiko berritxu bat da, munduari bere auzotik begiratzen diona. Ikusten duen guztia kontatzeko, helduengandik, filmetatik eta telebistako saioetatik harrapatzen dituen hitzak erabiltzen ditu. Bere aitona Nikolasekin, anaiatxo Ergelarekin, Belarrihandi Lopez, Yihad eta Susana lagunekin egundoko abenturak bizitzen ditu, eguneroko edozein gertaera abentura bihurtzen dakien pertsona baita Manolito Laubegi.
PLAZAOLA NATUR GIDA
Luis Azpilicueta, Jose Maria Domenech
PLAZAOLA PARTZUERGO TURISTIKOA
150 orrialde
1.200 pta/ 51 libera
PLAZAOLAREN NATUR BIDEAGarai bateko Plazaola trenbideak Imotz, Larraun eta Leitzaran haranak zeharkatzen zituen. Baita Ultzama, Basaburua eta Araitz ere, mugetatik besterik ez bada.Trenbide horren erretenetik zihoan trena, ordea, aspaldi desagertu zen, baina Plazaola PartzuergoTuristikoak Iruñetik Donostiara doan trenbidearen ibilbidea berreskuratu eta egokitu egin du, oinez, zaldiz edota bizikletaz trenbideak oraindik zeharkatzen dituen haran eta paisaiak bisitatu ahal izateko. Eta horien guztien berri ematen du Plazaolaren Natur Gida honek, haran hauek bisitariari eskaintzen dioten erakargarritasun garrantzitsuenak laburbilduz, eta era berean ibilbidearen alboetara dauden herrien ohitura, historia, artea eta gastronomiaren berri ere emanaz. Euskaraz zein gazteleraz idatzia dago.
INFORME SOBRE LA TORTURA EN EL ESTADO ESPAÑOL
Asociación contra la tortura
ARDI BELTZA
320 orrialde
1.000 pezeta
40 libera
TORTURAREN TXOSTEN BAHITUADuela hamabost urte sortu zen Torturaren aurkako elkarte madrildarra. Geroztik, tinko jarraitu du bere belarrietaraino iristen diren Estatu espainiarrean jazotako tortura kasuak salatzen eta horiexek guztiak iritzi publikoari jakinarazten ("El Nani" edota Mikel Zabalzak jasandakoak, kasu). Hala ere, bere azkenengo emaitza ezin izan zuen kaleratu, Datuak Babesteko Agentzia espainiarrak bahitu egin zuelako. Baina bahiketa horren berri izan bezain laister, Ardi Beltzakoek eskaintza bat egin zioten elkarte madrildarrari: beraiek plazaratuko zuten 1996, 1997 eta 1998. urteei zegokien txosten salatzailea, haren salmentatik jasotako dirua talde madrildarraren eskuetara igortzeko, lagungarri izan ziezaion bide batez ezarri zioten zigor ekonomiko izugarria ordaindu ahal izateko orduan.