Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-09-10 -- 1774.zenb

MAX BRISSON

Mikel Asurmendi

burutuko den Erreferenduma, Korsikako afera eta Ipar Euskal Herriaren geroa izan ditugu hizpide Miarritzeko udalean hautetsia eta RPRko bozeramailea den Max Brissonekin.
guztia irakurri

Manu Etxeberria

Nola sortu zitzaizun "Zarauzko estropadak" idazteko ideia?
Beno, niretzat Zarauzko Bandera inportanteena da, garrantzi gehien duena, Kontxako estropaden ondoren. Zarauzko estropadak 25 urte betetzeak nahikoa arrazoi funtsezkoa iruditu zitzaidan horrelako liburu bat argitaratzeko.
Zarauzko udalekoTurismo bulegoak bideratu du dena, eta Elkarlanean argitaletxea izan da liburuaren argitalpena aurrera eraman duena. Hau idaztea noiz bururatu zitzaidan? Iaz, Zarauzko estropadetan. Bat-batean aurtengoa estropada horien 25. urteurrena zela ohartu nintzen... nahiz eta egiaz 23. edizioa izan.

Zer gertatu zen bi urte horietan, Zarauzko Bandera ez ospatzeko?
Bada, batetik, Federazio kontu bat, fitxa batzuk zirela eta Oriori egin zitzaion boikota; bestean, berriz, Euskadiko txapelketa ospatu zen Zarautzen eta Ikurrina ez zen jokatu.
Dena den, nik garrantzia 25 urte horiei eman diet. Imanol Muruak idatzi du liburuaren hitzaurrea, 1976an, aurreneko edizioa antolatzen ibilia zen-eta. Nolako gorabeherak izan zituzten kontatzen du, traba franko izan baitzuten.

Nondik jaso duzu liburua idazteko materiala?
Aspalditik nago arrauneko kontuetan sartua, eta noski, arraunlari eta entrenatzaile asko ezagutzen dut. Lan hauek egiteko, elkarrizketa pila egin dut. Hemerotekan ere dokumentatu naiz. Eta gainera, Baionara, Donostiara, Oriora, Pasaira, Santurtzira eta beste hainbat lekutara ere joan behar izan dut.

Jose Luis Korta

Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre

PERFILA. Loiolako Inazio izan zitekeen, hain oriotarra ez balitz: bien kasuan patroiak agintzen du beti, inoiz santu izan gabe. Estropada eremuen konkistatzaile, trapu batengatik botako lituzke baita itsas-mapetako muga guztiak ere. Ziabogarik azkarrena tabernako barra aurrean hartzen du, garagardo aparra oso trago txartzat duelako. Txanpa harrapatu arte trainerua uzten ez duen patroia, untzia hondoratzea baino nahiago du ixilik behar lukeen edozein kapitain popatik hartzera bidali. Gauzak pentsatu bezala esateko ausardia du, gatz askoko hizkera, eta egiak (gatzak bezalaxe) erre egiten ditu zauriak.
guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan