Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-09-10 -- 1774.zenb

Arturoren kaiera


IKAS BI-REN KEXUA

Iparraldeko irakaskuntza publikoko gurasoek osatzen duten Ikas Bi elkarteak hizkuntza antolaketa eskema kritikatu du. Izan ere, elkartearen arabera, eskemak irakaskuntza baliabideak ahazten ditu. Halaber, irailean aurreko urtetan baino eskola gutxiago irekiko direla salatu zuen. Orain arte urtero lau eta sei eskola elebidun zabaltzen ziren, eta aurten bi eskola bakarrik zabalduko dira, bataBidarrain eta bestea Mendikota inguruan.


ALDIZKARI BERRIA NAFARROAKO PIRINIOETAN

"Mendixut" izeneko aldizkaria jaio da Nafarroako Piriniotan. Bi helburu nagusi ditu argitalpen nafarrak: batetik, zonaldea batzea, eta, bestetik, egungo hutsune informatiboa betetzea. Nafar Pirinioetako 36 herrietan zabaltzeko asmoa dute, baina oraingoz Auritz, Aurizberri eta Orreaga bitartera iritsiko da. Harpidetza bidez banatuko da eta informazio lokala izango du ardatz.


JAZZALDIAK EUSKARAZ HITZ EGIN DU

Bagera Donostiako Euskaltzaleen elkarteak Jazzaldian euskarak izandako erabilera neurtu du eta egokitzat jo du. Ahozko aurkezpenak eta idatzizko materiala izan ditu aztergai. Hala, egitaraua zekarren aldizkarian euskarari lehentasuna eman diotela adierazi du elkarteak. Ahozko aurkezpenetan ere euskara txukun eta neurrian erabili da. Webgunean, aldiz, bigarren hizkuntza izan da gaztelaniaren atzetik.


"UDAN EUSKARAZ BLAI 2000"

Igerilekuetan euskara bultzatzeko asmoz, "Udan euskaraz blai 2000" kanpaina jarri dute martxan zazpigarren aldiz Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Kirol Batzordeak eta Sakanako hainbat udal eta elkartek. Hartara, langile euskaldun kopurua gehitu eta ahozko eta idatzizko erabilera sustatu ditu.

Aurpegia

Itziar Aiuri, Euskalerria Irratian "Guardasola" udako magazinaren ahotsa
guztia irakurri

Bagak

IrratiNet.com du izen eta helbidea. Beste batzuetatik desberdintzen duena Internet bidez bakarrik entzun daitekeen lehen euskal emisora izatea da. Momentuz musika eskaintzen dute, eguneko 24 ordutan eta urteko 365 egunetan, horrela euskal musikaren esparru oro jorratu nahi dute, trikitixarekin hasi eta euskal bakailaoarekin bukatuz. Gainera, irrati berri eta berezi honek entzuleei munduko edozein tokitan dagoen lagunari kanta bat eskaintzeko aukera ere eskaintzen die, sarearen bidez mundu osoan entzungai izan baitaiteke

EZPALAK


SAN MARTINGO ARTE ARETOA

AZKEN bi urteetan Jose Luis Zumetak egin dituen lanak -horien artean "Gernika"- eta zaharragoak diren beste hainbat Donostiako San Martingo azokan izango dira ikusgai urriaren 21era arte. Zumetak neurri handiko margolanekin erakusketa bat zuen helburu eta aukeran zituen lekuen artean ezohiko azoka hau aukeratu zuen, dirudienez, irizpide estetikoei jarraiki. Donostia Kulturak eta Ateri Kultur Baita Elkarteak antolatu dute erakusketa, Donostiako Udalaren, Kutxaren, San Martingo Azokaren Erabiltzaileen Elkartearen eta EHNE sindikatuaren laguntzaz. Horretarako azoka egokitu egin behar izan da zenbait salmahai kendu eta lekuz aldatuz.


EUSKAL ANTZERKIA TARREGAN

GAITZERDI, Trapu Zaharra, Txamuskina, La Tentación, Fßbrica de Teatro Imaginario eta Tanttaka dira besteak beste, Tßrregako Antzerki Azokan izango diren euskal taldeak. 1981. urtean sortu zuen Comediants taldeak Tßrregako antzerki Azoka. Aurten, 20. edizioa burutuko da beraz, eta antolatzaileek edizio berezia prestatu dute irailaren 8an hasi eta 11ra arte. Guztira, 100 bat taldek 200 lan inguru eskainiko dituzte lau egunetan zehar. Genero guztiak landuko dira: zirkoa, magia, kale antzerkia, dantza eta abar. Horretarako, 20 gune ezberdin egokitu dituzte. Azken urteetan bezalaxe, Euskadiko Guneak bere lekua izango du. Tßrregako Antzerki Azoka hego Europan egiten den antzerki feria nagusia da, horregatik azken bost urteotan Kultura Sailak eta Antzerki Azokaren antolakuntzak itxi duten hitzarmenari esker EAEn ekoiztutako antzerkiak leku berezia du Tßrregan.


ZUBI HISTORIKOA

XIX. mendearen bukaeran eraikia izan zen Getxo eta Portugalete lotzen dituen Bizkaiko Zubia. Datorren urtean, zubiaren historiaren inguruko makinak, argazkiak eta gertakizunak bilduko dituen museo bat sortuko dute Portugaleten. Bizkaiko Zubia munduan eraiki zen klase honetako lehenengoa da.


GETXOKO FOLK-A

European Forum of Worldwide Music Festivals-en barruan sartuko da aurten Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia. Foro honek Europako 40 folk jaialdi baino gehiago biltzen ditu. Getxoko Jaialdiaren XVI. edizioarekin kointzidituko du sarrera honek. Aurtengo edizioa irailaren 6an hasi eta 10era arte luzatuko da. Azken egunean Josepa Tapiak emanaldia eskainiko du eta baita La Bottine Souriantek ere. Kontzertuez gain, tailer ezberdinak antolatuko dira.


MENDE LAURDENEKO EGITARAUA

ORCHESTRE Bayonne Côte Basque orkestrak 25 urte beteko ditu denboraldi honetan. Hori dela eta festa antolatu dute urriaren 14rako Baionako antzokian. Urteurrena ospatzeko ordea, denboraldiak beste hainbat berezitasun izango du. Besteak beste, otsailaren 3an Erramun Martikorena kantariak abestuko dituen hogei euskal abesti orkestratuko dituzte.

HITZ BITAN

Belen Benitezek eta Ainhoa Gaintzak honela zioten "Euskaldunon Egunkaria"n: "Jakina da euskararen ezagutza eta erabileraren arteko desoreka dela gure hizkuntzak duen arazo nagusienetako bat (...) Honen aurrean, dagokien instituzioei, epe luzeragoko konpromisoak har ditzaten eskatzea izan daiteke irtenbideetako bat".
Inazio Mujika Iraolak esanak dira hauek "El Diario Vasco"n idazleak dituen tresnei buruz: "Idazlearen tresna hitza da. (...) Ez naiz ari planteatzen euskara ona edo txarraren ikuspegitik, baizik eta narrazioaren ikuspegitik. Hiztegiaren baitan dago askotan sinesgarritasuna, eta sintaxian ulergarritasuna, bizitasuna eta beste hainbat bertute".
José Javier AbadØa margolariak euskal pinturari buruzko iritzia eman zuen "Gara"n:
" Euskal pintura bi edo hiru margolari eta eskultoretan dago zentralizatua. Aldiz, etorkizun ona izateko moduko kalitatea duten margolari ugari dago (...). Nire ustez ez zaie erraztasunik ematen margolari gazteei, eta horregatik jendea desanimatua dago. Gizartearentzat, pintura oso elitista da, garestia dela uste dute. Baina pinturak ez du zertan garestia izan".



Ikatza

Legeak 3 eta 6 urte bitarteko haurren ikasgeletan gehienez 25 ume egon daitezkeela dioen arren, Berriozarreko "Mendialdea" eskola publikoan 26 ume daude D ereduan, murgiltze ereduetan kaltea eraginez. Bitartean, Berriozarreko Udalak Hezkuntza Kontseilari egindako bilera eskariak ez du erantzunik izan.

IZENAK

Luis de Pablo konpositore bilbotarrak omenaldi berezia jaso zuen abuztuaren 26an Donostiako Musika Hamabostaldiaren eta SGAEren eskutik. Horrez gain, Bilboko Orkestra Sinfonikoak De Pabloren azken lana estreinatu zuen 61. Musika Hamabostaldian.
Julian Albisturrek irabazi du Zarauzko Udalak antolatutako XVI. Basarri Bertsopaper Saria. "Agur, Basarri!" lanarengatik jaso du. Iñaki Gurrutxaga suertatu da bigarren. Sariak irailaren 1ean banatu ziren Lizardi Bertsolari Gazteen XXIV. Txapelketan.
Claude Iruretagoiena buru duen Maritzuli konpainiak lan berria estreinatuko du Miarritzen hilaren 17an Maitialdiaren baitan. Bertan, sokadantzatik abiatuta estilo garaikidea jorratuko dute dantzariek.

PRINTZA

Jose Manuel Odriozola honela mintzo zen euskalgintzari buruz "Euskaltzale" aldizkarian:
"Euskalgintzak eman ditu, bai, aurrerapausoak, baina ez erabakigarriak. Euskalgintzaren oinarriak ez dira finkatu. Lan asko egiten da kuantitatiboki, baina maila kualitatiboan oinarririk ezarri ez izanean ikusten dut nik arazoa. (...) Euskalgintzaren oinarriak huts egiten duela diot, eta bi puntutan oinarritzen naiz: alde batetik, esango nuke euskaldun berriak sortzen direla, baina nola halako euskal hiztunak direla, (...) EHE bezalako erakundeetan apenas hitz egiten da, EKBn ez zen hitz egiten eta Kontseiluan ez da hitz egiten hiztunaren gaitasun komunikatiboaz eta euskararen kalitateaz. Txepetxen teoriak, garai batean, euskal hiztun osoak sortu behar ditugula esaten zuen, hiztun horrek ez duela diglosikoa izan behar, gure gurasoek garai batean ziren bezala (eskolatu gabeak eta funtzio formaletarako euskara gorputzik gabekoak). Orain gertatzen zaiguna da irakaskuntzaren bidez nolabaiteko corpus formalaren jabe direla, baina asko eta asko gero ez direla gauza mundu informalean euskaraz jarduteko.(...)
Sortzen ditugun hiztunek, oro har, ez dute ingurune soziolinguistiko oso euskaldunik, eta euskaldunak euskararekiko atxikimendua behar du. Atxikimendu hori ez duena ez da bihurtuko bihar-etzi bere eguneroko gizarte harremanetan euskal hiztun (...)".

Txori Batek Esan Digu


"BERTATIK BERTARA" BIKOITZA IZANGO DUGU

Hemendik aurrera programa honek bi edizio eta bi aurkezle erakutsiko dizkigu. Horrela, Andoni Aizpuruk gaueroko saioarekin jarraituko du, baina, honez gain, eguerdiko "Gaur Egun"aren ostean beste saio bat eskainiko digute, Nerea Iriarteren eskutik. Edizio biek itxura bera izango dute, edukiak besterik aldatuko ez direla


"TEILATUPEAN" TELESAIL BERRIA

Joseba Apaolaza eta Aitzpea Goenagaren eskutik, bananduta dagoen baina etxe berean bizi eta, gainera, elkarrekin lan egiten duen bikote baten haserre eta gorrotoak ezagutuko ditugu. Gainera, euren arteko ezberdintasunei beren bi seme-alabenak gehitzen badizkiegu, 13 tragutan dastatzeko koktel gogorra prest dugu


ZIBERTELEBISTA IPAR EUSKAL HERRIRA IRITSI DA

Jadanik Ipar Euskal Herriko biztanleek beste aukera bat dute telebista ikusteko, baina oraingo honetan sarea erabiliz, Baionako Tvpi.fr izeneko kateak emankizunak Internet bidez igorriko dituelako. Bertoko bizitza ardatz, frantsesaz gain gaztelera, ingelesa, euskara (%20ra iristea espero dute) eta gaskoiera erabiliko dituzte



Urrea

Igorreko Arratia Autoeskolak gidatzeko baimena euskaraz ateratzeko aukera ematen die ikasleei. Bertako arduradunaren arabera, Arratian ikasleen %70ek euskaraz egiten dute azterketa. Hala ere, maiz begiraleek ez dakite euskaraz eta erdaraz argitzen dituzte ikasleen zalantzak. Badirudi zirkulazioa arintzen hasi dela.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan