Astekaria

 Erreportajea 

LAU HAIZEETARA

UR GAINA PATINEKIN IGURTZIZ

Gure herriari zerutik egindako erretratua dakar "Euskal Herria: lau haizeetara" dokumental sail ikusgarriak. Udako programazio txepelaren erdian, euskarazko katean nabarmentzen den saio bakarretakoa asteazken gauetan dago ikusgai, 22:30etan hasita.

Irudia

Beñat Doxandabaratz


1771. alea
2000-07-23
alde 0    kontra 0

Airean ibili da helikopteroa lau urtarotan zehar. Emaitza; ordu erdiko 25 atal, "Wescam" kameraren aukerak baliatuz. Sabairik gabeko ibilgailuan jarrita, Kanadan garatu den kamera honek egonkortasuna ematen dio irudiari, helikopteroaren dardara eta itzulien gorabeherarik gabe. "Ia-ia 300 ordu behar izan ditugu airez zazpi probintzietako irudiak hartzeko. Kostaldea, hiriak, bailarak, ordokiak, mendiak eta nortasun bereziko herriak... eta paisaia erakargarriaren tartean, biztanleak, herri bizia, alegia" azaldu du Iñaki Pangua saioko zuzendariak. Honenbestez, hegazkinetik, labarretan, zaldiak, traktoreak, ontzixkak, surflariak, eskalatzaileak eta abar ikus daitezke. Halaber, angelu zabaleko optika erabili dute, ziztu bizian hartu irudiek zirrara handiagoa piztu diezaguten.

Telesaila grabatzea lan lehiakorra eta zintzoa izan da. Denbora luzez, errealizazio taldeak Euskal Herriko bazterrak miatu zituen, zubiak, kableak eta argidorreak non zeuden kontuan izanik. Pilotuaren abileziak eta aparteko irudiak lortzeko grinak bestalde, estualdiak pasarazi zizkien, alegia, helikopteroa haitz artean sartu edo tsasoko olatuek helikopteroaren patinaren kontra jo zutenekoa.

Halaxe, lehen atalak ikusi ondoren, maila handiko dokumentalak direla esan behar; irudien edertasuna aski da atal guztiak ikusminez jarraitzeko. Hala eren, hutsen bat bilatzekotan, musika eta testuen kutsu poetikoegia aipatu beharko genuke, irudien osagarri izan baino erritmoa motelarazten dute-eta. Hain hizkuntza eta doinu jasoak sartu beharrean, berritzaileagoa izango zen musika anitzagoa tartekatu eta pasadizoak kontatzea, edo zergatik ez, euskaldun arrunten kezkak irudien gainetik entzutea. Aukera ona galdu dute euskaldun egiten gaituen ama lurra erakusteaz batera, gure izaera jasotzeko

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1770
 
azala1769

1771 zenbakia.
2000ko uztailaren 23a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza