HISTORIAN ZEHARREKO BIDAIA
Luis Morondok sortu zuen Iruņeko Abesbatza Ganbara Elkartea 1946an, XV, XVI eta XVII. mendeetako musika lantzeko asmoz. Denbora aurrera joan ahala, abesbatzaren errepertorioa beste estilo batzuetara zabaldu zen. 1950ean, Iruņeko Ganbara Abesbatzak Lilleko Nazioarteko Kantu Txapelketa irabazi zuen eta ondorioz, Europan ezagutzera eman zen.
Ordutik, abesbatzak ospe handiko jaialdietan parte hartu zuen eta baita munduko aretorik inportanteenetan kantatu ere. Hala nola, Pariseko Pleyel aretoan, Buenos Aireseko Colon antzokian, Bienako Konzerthausen, New York-eko Metropolitan Housen, Habanako Antzoki Nagusian, Florentziako Pergola aretoan, Amsterdamgo Concertgebowen...
Luis Morondok ospea eman zion abesbatzari, kalitatezko ahots taldea finkatuz. 1983an zendu zenean, Jose Luis Eslavak hartu zuen zuzendaritza artistikoa. Garai horretan, Finlandia, Israel, Cuba, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eta Estatu Batuetan barrena ibili zen Iruņeko Abesbatza Ganbara.
1994an, Maximo Olorizek Jose Luis Eslava ordezkatu zuen abesbatzaren aurrean eta berrikuntza sakonak bultzatu zituen, taldean ahots gazteak sartuz. Horrek koruaren estilo aldaketa ekarri zuen interpretazioari dagokionean. Nazioarteko jaialdi nahikotxo ezagutu zituen orduan ere taldeak: Miarritze, Nantua, Beneziako Udaberri Musikala, Madrilgo Arte Sakratuaren Jaialdia eta 1995 urtean Argentinan barrena egindako bira, besteak beste.
1998an, Koldo Pastor Arriazu musikari eta konpositore iruindarrari egokitu zitzaion abesbatzaren ardura. Ordutik eta gaur arte, musikarik banguardistenak lekua izan du abesbatzaren baitan, ezinbesteko bihurtuz koruaren errepertorioan. Luis Morondoren agindupean zegoenean jorratutako bideari atxiki zitzaion Koldo Pastor, sortzaileak Agustin Gonzalez Acilu, Tomßs Marco, Leonardo Balada, Fernando Remacha edota Paul Armaren partiturak landu baitzituen bere garaian.
Koldo Pastor buru zelarik, abesbatzak Alacanteko Musika Garaikideko XIV. Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen, hala nola Torreviejako XIII. Topagune Koralean. Halaber, "El camino, campo de estrellas" suite-koralaren grabazioa azpimarratu beharko genuke, Carlos Etxeberria, Vicent Egea eta Koldo Pastorrek berak konposatutako hiru pieza biltzen dituena.
Duela bi urte kantu eskola abiatu zuten. MarØa Eugenia Etxarren irakasleak hartu du honen ardura eta eskaera gero eta handiagoa da
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.